EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016240

IRAGARKIA, Euskotreneko garbitasun-zerbitzurako lizitazio publikoaren esleipena iragartzeko dena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201605432
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/04an argitaratutako 2016/07/21eko IRAGARPENA [201603484]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAU sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko material mugikorraren, tailerren, bulego nagusien, instalazioen eta bestelako sailen garbitasun-lanen kontratazioa.
b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.
c) Burutzapen-epea: lau urte, gehi urte bateko bi luzapen posible.
d) Loteak: bai, hiru lote.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua zazpi milioi zortziehun eta laurogeita hamabi mila (7.892.000,00) eurokoa da, zenbateko osoa hiru loteetarako da, kontzeptu guztiak sartuta, BEZa izan ezik, kontratuaren hasierako lau urteetarako.
5.– Bermeak: baldintzen pleguen arabera.
6.– Esleipena.
a) 1. lotea: Bizkaia, Garbialdi, SA., guztira 4 urtetarako 3.643.907,52 euro, BEZik gabe.
b) 2. lotea: Araba, Garbialdi, SA, guztira 4 urtetarako 704.658,24 euro, BEZik gabe.
c) 3. lotea: Gipuzkoa, Garbialdi, SA, guztira 4 urtetarako 2.280.983,04 euro, BEZik gabe.
Horrez gain, 1. eta 3. loteetarako, urtean 2.200 ordu aurreikusten dira 1. loterako, eta 1.500 ordu urtean 3. loterako, garbitasun berezietarako eta grafitietarako, baina bakarrik fakturatuko dira benetan egindakoak, esleitutako aleko prezioen arabera.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortu duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatia.
Bilbao, 2016ko azaroaren 30a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.