EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016044

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinen bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.»

Xedapenaren data: 2016-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201701147
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/02/21ean argitaratutako 2016/12/30reko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201700933]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2016ko abenduaren 30eko Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpenaren II eranskinean; ebazpen horren bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie udalei, toki erakunde txikiei, eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko (2017ko otsailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 36. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
Taularen eskuinean zutabe bat falta da, non (5) ikurrarekin zehazten baitira honako oin-orri honek eragindako espedienteak: «(5) Diru-laguntza aginduan ezarritako % 50etik beherakoa da, aurrekontu-partida nahikoa ez izateagatik». Oin-orri hori eranskin horren amaieran dago ezarrita.
Hauek dira, hain zuzen, aipatu espedienteak:
2017/933 orrialdean (15/7),
(...)
2017/933 orrialdean (15/8),
(...)
2017/933 orrialdean (15/10),
(...)
2017/933 orrialdean (15/14),
(...)