EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017046

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko abenduaren 30ean egindako bileran.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701206
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/31n argitaratutako 2015/12/30reko EBAZPENA [201505527]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko abenduaren 30ean egindako bileran onartu zuen desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 30eko Ebazpena, 2015eko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua, 249. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean zaindu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren banakako jakinarazpena eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak zehaztuta, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak eman zaizkien erakunde onuradunen 2016. urteko zerrenda, Ebazpenaren eranskinean agertzen den bezala.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babespean diruz lagundutako Enplegu Lagunduaren jarduerak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dituela % 50ean, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.