EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017046

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 462/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201701215
Maila: Ediktua
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala
Judizioa: 462/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Maria Faty Salvatierra Salvatierra.
Alderdi demandatua: Ricardo Rojas Pedraza.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
EPAITZA
Baiesten dut De La Fuente prokuradoreak María Faty Salvatierra Salvatierra andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Ricardo Rojas Pedraza jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez, biek dituzten adingabeko bi seme-alaben gainean honako neurri hauek hartzen ditut:
– María Faty Salvatierra Salvatierra andreari esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX adingabeko bi seme-alaben zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, biek baliatu ahal izango dute.
– Ez da egokitzat jotzen Ricardo Rojas Pedraza jaunaren aldeko bisita-araubidea ezartzea; hargatik eragotzi gabe neurriak aldatzeko prozedura eskatzeko aukera, baldin eta inguruabarrak aldatzen badira.
– Ricardo Rojas Pedraza jaunak hilero 150 euro ordainduko ditu bi seme-alabetarik bakoitzarentzako (300 euro, guztira). Zenbateko hori María Faty Salvatierra Salvatierra andreak izendatzen duen kontuan sartu beharko du, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, ebazpen honen egunetik hasita; eta lehenengo hila amaitu arte, modu proportzionalean egingo da ordainketa. Hori bete ezean, bidezko neurriak hartuko dira. Zenbateko hori, KPIren arabera eguneratuko da, urtero. Lehen eguneraketa 2018ko urtarrilaren 1ean egingo da. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte, aldez aurretiko justifikazioa delarik.
Mantenua zein aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra luzatu egingo da, seme-alabetariko bakoitza adinez nagusi izan eta ekonomikoki independente izan arte.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozedura honetako kosturik.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari, legeak agindutako moduan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko otsailaren zortzian.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Eibar (Gipuzkoa), 2017ko otsailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.