EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017050

37/2017 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Añanako Diapiroko Biotopo Babestuaren eta Caicedo Yuso eta Arreoko aintzira (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201700037
Xedapenaren data: 2017-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201701310
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/08/23an argitaratutako 2016/05/31ko 201600085 DEKRETUA zabaltzen du

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horren 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.
Ildo horretatik, Añanako Diapiroko Biotopo Babestua eta Caicedo Yuso eta Arreoko aintzira (ES2110007) kontserbazio bereziko eremu izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 31koa 85/2016 Dekretuaren bitartez. Dekretu horren 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.
Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuaren Kontseiluan 2017ko urtarrilaren 31ko Erabakien bidez onartu zituela Añanako Diapiroko Biotopo Babestuaren eta Caicedo Yuso eta Arreoko aintzira (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 31koa 85/2016 Dekretuaren eranskin gisa,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, maiatzaren 31ko 85/2016 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2017ko urtarrilaren 31n Arabako Foru Aldundien Diputatuen Kontseiluetan onartutako Añanako Diapiroko Biotopo Babestuaren eta Caicedo Yuso eta Arreoko aintzira (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.