EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017055

60/2017 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700060
Xedapenaren data: 2017-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201701446
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/05/15ean argitaratutako 2013/04/16ko 201300205 DEKRETUA

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bitartez sortu zen Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1 artikuluan deklaratutakoaren arabera, kontseilu hori da unibertsitate-sistema publikoaren helburuak zehazteko zeregina duen koordinazio, aholkularitza eta parte-hartzerako erakundea. Bestetik, 68.2 artikuluaren arabera, ordea, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua edo berak izendatutako ordezkaria izango da kontseiluaren burua. Artikulu beraren a) letran ezarritakoarekin bat, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ordezkaritzan sei kide izango ditu kontseiluak, sailburuak izendatuta.
Horrenbestez, sailean izandako aldaketen ondorioz, Hezkuntzako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako hautatutako kideen kargugabetzea eta izendapena egin behar du.
Horiek horrela, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko honako kide hauek kargutik kentzea, egindako lanarengatik eskerrak emanda:
– Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao andrea.
– Francisco Javier Alonso Aldama jauna.
2. artikulua.– Honako hauek Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide izendatzea:
– Miren Maite Alonso Arana andrea, Hezkuntzako sailburuordea.
– Miren Artaraz Miñón andrea, Unibertsitateen zuzendaria.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 14an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.