EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017074

2/2017 LEGEA, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201700002
Xedapenaren data: 2017-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201701927
Maila: Legea

Aurreko erreferentziak:
  • 1998/01/19an argitaratutako 1997/11/11ko 199700001 LEGEGINTZAKO DEKRETUA aldatzen du
  • 2007/12/27an argitaratutako 2007/09/11ko 200700001 LEGEGINTZAKO DEKRETUA aldatzen du
  • 2015/06/26an argitaratutako 2015/06/18ko 201500003 LEGEA aldatzen du

Eusko Legebiltzarrak 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
I. TITULUA
EUSKADIKO 2017. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA
1. artikulua.– Onarpena.
1.– Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.
2.– Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.
3.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.
4.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.
5.– Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.
2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontua.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 11.059.662.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.482.250.451 eurokoa; azken kreditu horiek 2017az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 11.059.662.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 27.000.000 euro sartu dira.
3.– Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 299.957.896 eurokoa da, honela banatuta:
– Ekarpen arrunta: 254.816.673 euro gastu arruntetarako eta 1.000.000 euro kapital-eragiketetarako.
– Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 29.291.223 euro.
– Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 14.850.000 euro.
3. artikulua.– Erakunde autonomoen aurrekontuak.
1.– Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira; azken kreditu horiek 2017az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:
2.– Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkie:
4. artikulua.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen aurrekontuak.
Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2017az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
5. artikulua.– Sozietate publikoen aurrekontuak.
1.– Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 654.881.913 euroko eta 229.913.766 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 180.836.899 euro; azken kreditu horiek 2017az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.
2.– Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.
3.– Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.
6. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.
7. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Haurreskolak partzuergoaren aurrekontua.
1.– Haurreskolak partzuergoaren aurrekontuaren gastuen egoera-orrian honako ordainketa-kreditu hauek ematen dira: 53.550.000 euro.
2.– Aipatutako partzuergoaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orria partzuergo horretarako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera da.
8. artikulua.– Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua.
Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 134.240.385 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 7.160.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.
9. artikulua.– Bermeak ematea eta birfidantzamendua.
1.– 2017ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.
2.– 2017ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere erakunde horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.
Birfidantzamendu-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diete banakako enpresari eta profesional autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2017. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.
Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.
3.– Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.
10. artikulua.– Zorpetze- eta finantza-eragiketak.
1.– Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 583.031.298 eurotik gora.
2.– Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.
3.– Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diru-zaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.
II. TITULUA
GASTUEN EGOERA ORRIA
I. KAPITULUA
KREDITU MOTAK. BEREZITASUNAK
11. artikulua.– Kreditu zabalgarriak eta finantzabideak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2017ko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.
2.– Zabalgarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:
a) Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.
b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2017rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.
c) Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ogasun eta Ekonomia Sailak proposatu ondoren.
3.– Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.
12. artikulua.– Konpromiso-kredituak.
2017ko ekitaldian, Ogasun eta Ekonomia Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.
13. artikulua.– Aurrekontu-plantillak.
1.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta organismo autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.
2.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomo administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.
3.– Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.
4.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomia Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.
5.– Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Gobernu Kontseiluak erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, plantilla horien gehienezko langile kopurua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluaren arabera.
6.– Ogasun eta Ekonomia Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.
7.– Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2016ko abenduaren 31n indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta erakunde horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago, artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da.
II. KAPITULUA
KREDITUEN ERREGIMENA. ALDAKETAK
14. artikulua.– Kredituen transferentzien erregimena. Beste aldaketa batzuk.
2017ko ekitaldian zehar, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako Aurrekontu Orokorretako kreditu-transferentzien erregimena, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.
15. artikulua.– Langileriaren arloko kredituak.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2017. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, eta, azpikontzeptuaren mailan, 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek.
16. artikulua.– Funtzionamendu-gastuetarako kredituak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2017. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek funtzionamendu-gastuak jasotzen dituen II. kapituluari dagozkio, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek izaera loteslea izango dute kontzeptu mailan.
17. artikulua.– Eragiketa arruntetarako eta kapital-eragiketarako transferentziak eta diru-laguntzetarako kredituak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2017. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.
3.– Era berean, «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan.
18. artikulua.– Aurrekontuetako aldaketak.
1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Ekonomia Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.
2.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea; betiere, aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak emandako finantzaziotik eratorritakoak badira Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzazio-lerroak ezartzeko asmoz.
III. KAPITULUA
LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ERREGIMENA
19. artikulua.– Langileen lansariak.
1.– Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, 2017. urtean, lan-kontratukoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek % 1eko igoera izan ahalko dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2016ko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.
2.– Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde publikoko estatutupeko langileak ere.
3.– Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.
4.– 1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.
5.– Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak, administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien erregimena erregulatzen duten arauei jarraituz.
6.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 2ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:
7.– Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 5. apartatuak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destinoko osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere, paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.
8.– Lansari osagarriek % 1eko igoera izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz. Era berean, lege hau indarrean sartu aurretik hasitako ebaluazio-prozesuak amaitu ahal izango dira, baldin eta finantziazio egokia badute eta Gobernu Kontseiluak baimentzen baditu, dagozkien sektoreetan aldez aurretik adostuta.
9.– Aurreko apartatuetan aurreikusitako gehikuntzaren zenbateko globala osagarri iragankor gisa ordainduko da, hala dagokionean, harik eta administrazio publikoetako funtzionarioen 2017ko ekitaldirako oinarrizko ordainsariak erabaki arte. Oinarrizko lansari horiek egokitzen direnean, Gobernu Kontseiluak zehaztuko ditu destino-osagarriaren (uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Funtzio Publikoari buruzkoak, 79.1.a artikuluan arautuaren) urteko munta eta gainerako lansari osagarri guztiena.
10.– Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, 2017ko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen soldata-masak, guztira, % 1eko igoera izan ahal izango du, 2016ko ekitaldian ezarritakoaren aldean, behin-behinean eta aldi baterako; hala ere, bestelako gehikuntza bat erator liteke lanpostuko edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz, edo lana antolatzeko edo lanbide-sailkapena egiteko sistemen aldaketen ondorioz.
Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2016an zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:
a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.
b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.
c) Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.
d) Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.
11.– Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2017ko guztizko lansariei dagokien goi-muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.
12.– Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
13.– Autonomia Erkidegoko Administrazioko, organismo autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako enplegatu publikoei eta orobat haren mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik % 1etik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2017ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.
Etenda geratuko dira beren aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatiko sariak, kalte-ordainak eta izen guztietako edozein diru-prestazio konpentsagarria arautzen dituzten artikuluak eta klausulak.
Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2017ko urtarrilaren 1aren eta 2017ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.
Etenda geratuko dira, berebat, ordainsari-gutxitzerik gabe lanaldia aldatzeko eskubidea ematen duten adinagatiko ordutegi-baimenak, betiere ez baldin badagozkie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48 eta 49. artikuluetan jasotako kasuei.
14.– Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2017ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2016ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntzari kalterik egin gabe.
15.– Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, behin-behineko langileen lansariek % 1eko igoera izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2016ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, eta, betiere, beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.
16.– Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute % 1etik gorako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2016ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.
20. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileei aparteko ordainsariak ordaintzea 2017. urtean.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek 2017ko uztaileko lehen egunetan ordainduko diete abenduko aparteko ordainsariaren % 50 beren langileei, izendapen politikoko langileak barne. Neurri hori aplikatzeak ez du gehikuntzarik ekarriko ekitaldirako ezarritako lansarietan, eta ez dio kalterik egingo 2017ko ekaineko aparteko ordainsaria aurreratu eta aurtengo ekitaldiko urtarrilaren lehenengo egunetan ordaindu izanari.
2.– Aurreikusitako lan-harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaie.
3.– Aparteko ordainsaria aurreratu bada eta, edozein arrazoirengatik, aurreikusitakoa baino lehen amaitzen bada zerbitzu-harremana, langileari likidazioa egingo zaio eta, hala badagokio, gehiegi kobratu duten zenbatekoa itzuli beharko du.
21. artikulua.– Ertzaintzako langileak.
1.– Gobernu Kontseiluak, 19. artikuluko 9. apartatuan adierazitako terminoetan, zehaztuko du kategoriako maila bakoitzari dagokion destinoko osagarriaren urteko zenbatekoa, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 74.1.a artikuluan araututakoaren arabera.
2.– Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. eta 20. artikuluetan ezarritako irizpideen edukia aplikatuta; hala ere, horrek ez du baztertzen lege honen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.
22. artikulua.– Lan-baldintzei buruzko akordioak eta hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak.
1.– Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ogasun eta Ekonomia, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden lan-kontratuko langileei eragiten dietenean, berriz, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute erakunde bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunak izenpetu aurretik.
2.– Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Ekonomia Sailari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari, eta proiektuarekin batera, 2016. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2017. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2017ko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.
3.– Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.
23. artikulua.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileak.
1.– Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileen 2017ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2016ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.
2.– Artikulu honetan aipatzen diren langileek kontzeptu guztietan urtean jasoko dituzten gehieneko lansarien zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.
3.– Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: sozietate edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetzea, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-plana betetzeko eraginkortasuna ere, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera.
4.– Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.
24. artikulua.– Hartzeko pasiboetarako kredituak.
1.– Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.
2.– Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek % 1eko igoera izan ahal izango dute, 2016ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.
25. artikulua.– Akordioak etetea.
2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, alde batez etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.
IV. KAPITULUA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA MODULUA
26. artikulua.– Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua.
1.– Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.
2.– IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.
3.– Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.
Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.
4.– Baldin eta, 2017. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan, hain zuzen ere.
5.– Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.
III. TITULUA
DIRU SARREREN EGOERA ORRIA
I. KAPITULUA
FORU ALDUNDIEN EKARPENAK
27. artikulua.– Foru-aldundien ekarpenak.
2017ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 9.103.216.165 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.
28. artikulua.– Ekarpen-koefizienteak.
Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:
ARABA: % 16,45
BIZKAIA: % 50,66
GIPUZKOA: % 32,89
II. KAPITULUA
ZERGA IZAERAKO ARAUAK
29. artikulua.– Tasak.
Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2016. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero bat (1,01) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.
Lehen aipatutako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartarreko tasak txikiagora biribilduko dira hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta handiagora osterantzean.
Lau edo sei hamartarreko tasen kasuan, txikiagora biribilduko dira bosgarren edo zazpigarren hamartarra, hurrenez hurren, bost baino txikiagoa bada; bestela, handiagora biribilduko dira.
Aurreko paragrafoetan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak.
IV. TITULUA
KONTRATATZEKO ETA GASTUA BAIMENTZEKO ARAUAK
30. artikulua.– Gastua baimentzeko arauak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren erakundeekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo Aurrekontuetan jasotako diru-laguntza izendunak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.
2.– Organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako kontura egiten diren gastuek dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.
31. artikulua.– Kontratatzeko arauak.
Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. apartatuan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.
Esparru-akordioak baimentzearekin batera, horiei dagozkien kontratuak ere baimenduko dira, baldin eta kontratu horien zenbatekoa aurreko artikuluko 1. apartatuan aurreikusitako kopuruaren gainetik badago.
V. TITULUA
LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA
32. artikulua.– Aldizkako informazioak.
1.– Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:
a) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta erakunde haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.
b) Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.
2.– Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.
33. artikulua.– Bestelako informazioak.
Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:
a) Egindako zorpetze-eragiketak.
b) Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.
c) Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.– Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.
Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2017. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 44.260.000 eurotik gora egin.
Bigarrena.– Sustapenerako neurriak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko proiektuak finantzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.
Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.
2.– Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.
3.– Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Ekonomia Sailari.
Hirugarrena.– Zenbait ondare-sarreraren erregimena.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak eta haren sozietate publikoek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren –horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako– lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.
Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2017ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.
2.– Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Ekonomia Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.
Laugarrena.– Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen onura publikoko deklarazioa eta urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.
2.– Onura publikoko deklarazioak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.
3.– Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.
Bosgarrena.– Sektore publikoko kontratuak aldatzea.
1.– Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2017ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu egonkortasunaren helburua lortzea.
2.– Aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatu behar direnean, kontratu-aldaketarik egin beharra badago, administrazio-klausula orokorren agirietan edo kontratazio berrien iragarpenean jaso beharko dira sektore publikoko kontratuen legerian era horretako aldaketei buruz aurreikusitakoak.
Seigarrena.– Laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa murriztea.
1.– Sektore publikoko entitateek, izaera orokorreko xedapenetan jasotako erregulazioaren babesean, 2017ko ekitaldian ematen, errekonozitzen edo ordaintzen dituzten laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoek, aldez aurreko deialdi publikorik eta, gastu-muga ezartze aldera, gastuaren finantzaketari lotutako aurrekontu-baliabideen aurretiazko publizitaterik egin behar ez dutenek, % 7ko murrizketa izango dute haien zenbatekoan, lege honetan ezarritako laguntzak, diru-laguntzak eta prestazio ekonomikoak salbu.
2.– Nolanahi ere, aurreko paragrafoan sartutakotzat hartuko dira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarritako prestazioak.
Zazpigarrena.– Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako prestazioen zenbatekoa.
2017ko ekitaldian, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa, edozein modalitatetan, eta orobat guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako hileko subsidio osagarriarena, 2016ko ekitaldian aplikatutakoa izango da % 1,5eko portzentajean gehituta.
Zortzigarrena.– Etxebizitzako prestazio osagarria.
1.– 2017ko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 eurokoa izango da, errentamendu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.
2.– Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean etxebizitzarako prestazio osagarrirako aurreikusitako araubidea indarrean egongo da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako arautegi-xedapenak, modu subsidiarioan prestazio ekonomikoen sistema bat ezartzeari buruzkoak, indarrean sartu arte. Araubide eta prozedura hori ezarriko zaie, aldi baterako, prestazio ekonomiko baten onuradun izan daitezkeen pertsonei, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako arautegi-xedapenak indarrean daudenean, ez da etxebizitzarako prestazio osagarri gehiagorik aitortuko, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
4.– Edozein modutan, 2017ko ekitaldian, etxebizitzarako prestazio horren zenbatekoa 250 eurokoa izango da hilean.
Bederatzigarrena.– Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.
1.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. apartatuaren lehenengo lerrokadan ezartzen den lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina, betiere, araubide hori arautzen duten arauek erretiro-pentsiorako irispidea izateko aurreikusten dutena izango da adinagatiko koefiziente murriztailerik ez duen kotizaziopeko modalitatean.
2.– Etena mantendu egiten da, 2017ko ekitaldian zehar, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. apartatuaren bigarren lerrokadan jasotzen den aurreikuspenaren arabera, zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeari buruzko aplikazioarena.
Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsioa osoa sortzeko beharrezko den zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Dena den, ezingo da inolaz ere zerbitzu aktiboa luzatu 70 urtetik aurrera, edota interesatuak urtero dagokion erretiro-pentsio maximoa jasotzeko beharrezko baldintzak betetzen dituenean, baldin eta interesduna zerbitzurako gai dela onartu badute.
Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txostena beharko du, baimena berezia eman baino lehen.
Hamargarrena.– Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.
Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak organismo horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.
Hamaikagarrena.– Aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarriak arautzea.
Aurreikusitako etena mantendu egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19.11 artikuluko azken paragrafoan jasotzen den moduan. Era berean, aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarrien erregulazioa mantentzen da urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretuan aurreikusi zen moduan, zeinean onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak. Nolanahi ere, Gobernuak gaiaren gaineko arau berria ezarri ahal izango du, Ogasun eta Ekonomia, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek proposatuta.
Hamabigarrena.– 2012ko abenduari dagokion aparteko ordainsaria berreskuratzea.
1.– Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontu Orokorren kontura, eta aplikagarria den araudiarekin bat, ohiz kanpoko ordainsari bat ordainduko die Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateetako langileei, Aurrekontu Egonkortasuna eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, 2012ko abenduan aparteko ordainsaria, berariazko osagarriaren ordainsari gehigarria edo ordainsari gehigarriak kendu zirenean jaso ez zituzten zenbatekoen truke. Ohiz kanpoko ordainsari horren zenbatekoa 2012ko abenduan aparteko ordainsariaren, berariazko osagarriaren ordainsari gehigarriaren edo ordainsari gehigarrien sortzapen aldiko 48 eguni dagokien parte proportzionala izango da, eragindako kolektibo bakoitzaren aplikazio-arauen arabera.
2.– Horretarako, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du, Gobernantza Publiko eta Autogobernu, eta Ogasun eta Ekonomia sailek proposatuta, zein zehaztapen, baldintza eta epetan ordainduko zaien ordainsari hori, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, hura jasotzeko eskubidea zuten langileei; ordainketa horrek, baina, ez du eragingo 2017ko ekitaldirako ezarritako ordainsariak handitzea.
Hamahirugarrena.– Bizigune programako etxebizitza lagatzearen kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa.
2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eragin-data horrekin, abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duenak, 8.2 artikuluan aurreikusitako etxebizitza-lagapenaren kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa hilean 525 eurokoa izango da.
Hamalaugarrena.– Euskal Herriko Unibertsitateko langileei buruzko xedapenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gehieneko epea luzatu egiten da, 2020ko abuztuaren 31ra arte.
Hamabosgarrena.– Ertzaintzako langileen zerbitzu-ondoriozko kalte-ordainak eta ordainsari osagarriak egokitzea.
1.– Salbuespen gisa, 2017ko ekitaldian zehar, Segurtasun Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak dekretu bidez egokitu ahal izango ditu Ertzaintzako langileen zerbitzu-ondoriozko kalte-ordainak eta ordainsari osagarriak, lanpostu bakoitzari esleitzen zaizkionak lanpostuaren edukiari dagozkionak direla ziurtatzeko, betiere finantzaketa egokia badago eta 2223 programako kredituen gehikuntza eragiten ez bada («Ertzaintza Zerbitzuan»).
2.– Aurreko paragrafoan adierazitako ondorioetarako, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsarien arloko arautegiak aurreikusi ahal izango du berariazko osagarriak buruzagitza-eginkizun bereziei lotutako alderdi bat ere izango duela. Eginkizun horiek eskala gorenerako eta betearazpen-eskalarako erreserbatutako zuzendaritza-izaerako lanpostuei daude atxikita.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina aldatzea; testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.
1.– Aldatu egiten da testu bategin horren 8. artikulua, tasen eguneratzeari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean tasen arauketa aldatu ahal izango da».
2.– Testu bategin horren 44. artikuluan l) letra berria gehitzen da, administrazio-zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasaren salbuespenen ingurukoa, eta honela idatzita geldituko da:
«l) Euskadiko aseguru-bitartekari, berraseguru-artekari eta horietako goi-karguen administrazio-erregistro berezian izena emateak».
3.– Aldatu egiten da testu bategin horren 69. artikulua, titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalak emateagatiko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«69. artikulua.– Kuota.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
4.– Aldatu egiten da testu bategin horren 78.1 artikulua, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeagatiko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«78. artikulua.– Kuota.
1. Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
5.– Aldatu egiten da testu bategin horren 86. artikulua, «Gazte txartela» emateagatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Tasaren zenbatekoa 6,00 euro izango da».
6.– Aldatu egiten da testu bategin horren 87. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko ezagutza duten aterpekide-txartelak emateagatik ordaindu beharreko tasaren zergapeko egitateari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Tasa honen zergapeko egitatea aterpekide-txartel hauek emateko behar diren zerbitzuak ematea da, interesatuak eskatuta ematea, hain zuzen ere:
a) Aterpekide gazteen nazioarteko txartela.
b) Aterpekide helduen nazioarteko txartela.
c) Familientzako nazioarteko aterpekide-txartela.
d) Taldeentzako nazioarteko aterpekide-txartela».
7.– Aldatu egiten da testu bategin horren 90. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko ezagutza duten aterpekide-txartelak emateagatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Aterpekide gazteen nazioarteko txartela: 5,00.
2. Aterpekide helduen nazioarteko txartela: 10,00.
3. Familientzako nazioarteko aterpekide-txartela: 18,00.
4. Taldeentzako nazioarteko aterpekide-txartela: 16,00 ».
8.– Aldatu egiten da testu bategin horren 95. artikulua, International Student Travel Confederation (ISTC) elkartearen nazioarteko abantailen txartela emateagatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Ikaslearen nazioarteko txartela (ISTC): 9,00.
2. Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC): 9,00.
3. Gazteentzako nazioarteko bidaia-txartela (IYTC/GO25): 9,00».
9.– Aldatu egiten da testu bategin horren 123. artikulua, meatzeen arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoaren osagaien ingurukoa, eta honela idatzita geldituko da:
«Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
1. Meategien antolamendua.
1.1. Meatze-baliabideak arakatzeko baimena.
1.1.1. 1.000 lauki arte: 2.253,16.
1.1.2. Lauki gehigarri bakoitzeko, 1.000 laukitik aurrera: 2,13.
1.2. Ikertzeko baimena.
1.2.1. Lehenengo laukiarengatik: 2.288,38.
1.2.2. Lauki gehigarri bakoitzeko: 10,57.
1.3. Meatzeen legerian aurreikusitako A eta B ataletako baliabide mineralak aprobetxatzeko eta lehengoratze-proiektuak egiteko baimena.
1.3.1. 20 hektarea arte: 3.274,13.
1.3.2. Hektarea gehigarri bakoitzeko, 20 hektareatik aurrera: 42,28.
1.4. Meategiak ustiatzeko kontzesioak.
1.4.1. Ikertzeko baimenetatik eratorriak.
1.4.1.1. 50 lauki arte: 2.253,16.
1.4.1.2. Lauki gehigarri bakoitzeko, 50 laukitik aurrera: 42,28.
1.4.2. Zuzenean emandako ustiatzeko kontzesioak.
1.4.2.1. 50 lauki arte: 3.274,13.
1.4.2.2. Lauki gehigarri bakoitzeko, 50 laukitik aurrera: 42,28.
1.5. Meatzaritzako eskubide eta baimenen transmisio-, errentamendu- edo karga-eskaera.
1.5.1. Meatzeen legerian aurreikusitako A eta B atalak: artikulu honen 1.3 puntuko tarifaren % 50.
1.5.2. Meatzeen legerian aurreikusitako C eta D atalak: artikulu honen 1.4 puntuko tarifaren % 50.
1.6. Meatzaritzako baimen eta kontzesioen iraungitze-eskaera.
1.6.1. Meatzeen legerian aurreikusitako A eta B atalak: artikulu honen 1.3 puntuko tarifaren % 50.
1.6.2. Meatzeen legerian aurreikusitako C eta D atalak: artikulu honen 1.4 puntuko tarifaren % 50.
1.7. Meategiak ustiatzeko kontzesioen eta baimenen aldaketak: artikulu honen 1.3. eta 1.4. puntuei dagokien tasaren % 50.
2. Meatzaritzako baimen eta kontzesioen bitartez jabari publikoko ondasunak nork beretzat erabiltzea (eremu bat erabiltzeagatik ordaindu beharreko saria).
2.1. Meatze-baliabideak arakatzeko baimenak.
2.1.1. Lauki bakoitzeko, 1.000 arte: 0,31.
2.1.2. Lauki bakoitzeko, 1.001 eta 2.000 bitarte: 0,36.
2.1.3. Lauki bakoitzeko, 2.000tik aurrera: 0,46.
2.2. Ikertzeko baimenak.
2.2.1. Lauki bakoitzeko: 17,23.
2.3. Ustiatzeko kontzesioak.
2.3.1. 22/1973 Legea baino lehenagoko legediaren arabera emandakoak.
2.3.1.1. Hamar hektarea bakoitzeko edo zatiki eta urte bakoitzeko, 280 hektarea arte: 248,09.
2.3.1.2. Hamar hektarea bakoitzeko edo zatiki eta urte bakoitzeko, 280 hektareatik aurrera: 62,01.
2.3.2. 22/1973 Legeari jarraituz emandakoak.
2.3.2.1. Lauki eta urte bakoitzeko, 10 lauki arte: 689,13.
2.3.2.2. Lauki eta urte bakoitzeko, 10 laukitik aurrera: 172,28.
2.4. A ataleko meategiak ustiatzeko baimenak.
2.4.1. Urte bakoitzeko eta 5 hektarea arte: 3.445,65.
2.4.2. Hektarea gehigarri eta urte bakoitzeko, 5 hektareatik aurrera: 17,22.
2.5. B ataleko meategiak ustiatzeko baimenak. Babes-perimetroko:
2.5.1. 20 hektarea arte: 3.445,65.
2.5.2. Hektarea gehigarri eta urte bakoitzeko, 20 hektareatik aurrera eta 70 hektarea arte: 17,22.
2.5.3. Hektarea gehigarri eta urte bakoitzeko, 70 hektareatik aurrera: 8,61.
3. Meategiekin lotutako beste zerbitzu batzuk.
3.1. Meatzaritzako ustiategietan urtebetez kontsumitu beharreko lehergaietarako baimena ematea edo obra zibileko leherketetarako ereduzko proiektua onartzea.
3.1.1. Mila kg. lehergai arte: 28,15.
3.1.2. Hortik gora, 1.000 kg. lehergai bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: 2,81.
3.2. Meategietako lan-egitasmoak onartzea: aurreko 115. artikuluaren oinarrizko tarifaren % 50, urteko ustiapen-aurrekontuari aplikatuta, 345,16 euroko mugarekin.
3.3. A, B, C eta D ataleko baliabideei buruz, arauek agindutako txostenak, mugaketak, zedarritzeak, ikuskapenak, eta Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregimen Orokorrean ezarritakoa: aurreko 115. artikuluko 5. tarifa».
10.– Aldatu egiten da testu bategin horren 163. artikulua, farmazia-arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasaren zergapeko egitateari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:
a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetze- eta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetze-ziurtagiria emateko ikuskapena».
11.– Aldatu egiten da testu bategin horren 165. artikulua, farmazia-arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasaren sortzapenari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa».
12.– Aldatu egiten da testu bategin horren 166. artikuluko tarifaren 4. apartatua, farmazia-arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«4. Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak.
4.1. Irekitzeko edo ixteko eskaera: 355,58.
4.2. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 248,89.
4.3. Izendatzeak: 56,88.
4.4. Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea: 454,50».
13.– Testu bategin horren 166. artikuluko tarifari 8. apartatua gehitzen zaio, farmazia-arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«8. Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak.
8.1. Irekitzeko edo ixteko eskaera: 355,58.
8.2. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera: 248,89.
8.3. Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea: 454,50».
14.– Testu bategin horren 192. artikuluko e) letrari bigarren paragrafoa gehitzen zaio, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren zergapeko egitateari dagokiona, T-5 tarifarena (Kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«Tasa honen zergapeko egitatean sartzen da, bertako baldintzek hala eskatzen duten dartsenetan, portuko langileek emandako zerbitzua (marinel- edo zaintza-lanak eta/edo administrazioa/harrera)».
15.– Aldatu egiten dira testu bategin horren 193. artikuluko g) eta h) letrak, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren subjektu pasiboari dagokionak, C-1 tarifarena (Kontzesioak) eta A-1 tarifarena (Baimenak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko dira:
«g) C-1 tarifan, administrazio-kontzesioaren titularrak. Titulurik gabeko okupazioa izanez gero, okupatzailea.
h) A-1 tarifan, administrazio-baimenaren titularrak. Titulurik gabeko okupazioa izanez gero, okupatzailea».
16.– Aldatu egiten da testu bategin horren 194. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren sortzapenari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«Noiz sortuko den tasa:
a) T-1 tarifan, ontzia portura sartzen denean, kaian loturik geratu den edo aingura botatzeko lekua seinalatu zaion berdin diola. Tasaren likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egin ahal izango da.
b) T-2 tarifan, bidaiariak portutik igarotzen hasten direnean. Tasaren likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egin ahal izango da.
c) T-3 tarifan, salgaiak portutik igarotzen hasten direnean. Tasaren likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egin ahal izango da.
d) T-4 tarifan, arrantza ontziratzen, lehorreratzen edo ontziz aldatzen hasten denean. Tasaren likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egin ahal izango da.
e) T-5 tarifan, ontzia portuko uretan sartzen denean. Baimena duten ontziak direnean, gaitzen duen titulua ematen denean gertatuko da sortzapena. Tasaren likidazioa honela egin ahal izango da:
– Portuan pasadizoan dauden ontziei, aldez aurretik egingo zaie likidazioa, portura iristen direnean, deklaratzen dituzten egunen arabera.
– Portuan basea duten ontziei exijitu ahal izango zaie aurretik ordaintzea, ezarritako epealdien arabera, eta ordainketa banku-erakunde batean helbideratzea, Portuko Administrazioak hala eskatuz gero.
f) T-6, T-7, T-8 eta T-9 tarifetan, dagokien zerbitzua erabiltzailearen eskueran jartzen denean edo, bestela, zerbitzua ematen hasten denean. Tasa ordaindu izanaren justifikazioa ezinbestekoa izango da zerbitzua jaso ahal izateko.
g) C-1 tarifan, administrazio-kontzesioaren agiria ematen denean. Ordaindu beharra sortzen den unean egin ahal izango da likidazioa. Kontzesioak eta baimenak urteroko edo hortik goragoko aldietarako ematen direnean, aurretik egingo da tasaren likidazioa.
h) A-1 tarifan, administrazio-baimenaren agiria ematen denean. Ordaindu beharra sortzen den unean egin ahal izango da likidazioa. Baimenak urteroko edo hortik goragoko aldietarako ematen direnean, aurretik egingo da tasaren likidazioa».
17.– Aldatu egiten da testu bategin horren 195. artikuluko f) letra, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren zerga-oinarriari dagokiona, T-6 tarifarena (Arku-garabien zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«f) T-6 tarifan, ekipoa eskueran izandako epealdia eta haren jasotze-indarra edo ahalmena, baita egin beharreko maniobra mota, garabia mota eta ontziaren neurriak ere».
18.– Aldatu egiten dira testu bategin horren 195. artikuluko j) eta k) letrak, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren zerga-oinarriari dagozkionak, C-1 tarifarena (Kontzesioak) eta A-1 tarifarena (Baimenak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko dira:
«j) C-1 tarifan, portuko jabari publikoan okupaturiko eremua (metro karratutan) eta okupazioaren iraupena.
k) A-1 tarifan, portuko jabari publikoan okupaturiko eremua (metro karratutan) eta okupazioaren iraupena».
19.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 1. apartatuaren 1.6 puntua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-1 tarifarena (Itsasontziak), eta honela idatzita geldituko da:
«1.6. Badiako edo tokiko barne-trafikorako ontziek (bidaiari-ontziek izan ezik), basea portuetan duten atoiontziek, dragek, ur-tanga ontziek, gangilek, gabarrek eta antzekoek, pontoiek eta abarrek tarifaren % 25 ordainduko dute».
20.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 2. apartatuaren 2.1 puntua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-2 tarifarena (Bidaiariak), eta honela idatzita geldituko da:
«2.1. Bidaiari bakoitzeko (eurotan):
Bidaiari-kategoriak
Badiako edo tokian tokiko trafikoan ontziratzean bakarrik ordainduko da tarifa.
Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I. multzoko tarifa ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan edo aretoko besaulkietan doazenei, eta III. multzokoa kubiertako bidaiariei».
21.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 3. apartatuaren 3.6 puntua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-3 tarifarena (Salgaiak), eta honela idatzita geldituko da:
«3.6. Bide laburreko itsas garraio bidez garraiatzen diren siderometalurgiako produktuei % 35eko murrizketarekin aplikatuko zaie T-3 tarifaren kuota.
Murrizketa hori aplikatzeari dagokionez, bide laburreko itsas garraiotzat (TMCD) hartuko da salgaiak eta/edo bidaiariak batetik bestera eramateko itsasontzi bidezko itsas zerbitzua, Europako uretan soilik egiten dena, geografikoki Europan dauden portu batzuetatik besteetara edo portu horietatik Europakoak izan ez baina Europa inguratzen duten itsaso itxietan itsasertza duten herrialdeetako portuetara, tartean direla leku horietako guztietako irlak edo soberaniapeko lur ez-kontinentalak. Kontzeptu horren barruan sartuko da, era berean, Europar Batasuneko estatu kideen eta Norvegia eta Islandia arteko itsas garraioa, baita Europar Batasuneko estatu kideen eta Baltiko itsasoko, Itsaso Beltzeko eta Mediterraneo Itsasoko beste herrialde batzuen arteko itsas garraioa».
22.– Aldatu egiten dira testu bategin horren 196. artikuluko 5. apartatuaren 5.1 eta 5.2 puntuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokionak, T-5 tarifarena (Kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko dira:
«5.1. Aisialdiko azpiegitura nautiko hauek katalogatzen dira kontuan hartuz nola egiten den kirol-amarratzeen kudeaketa, T-5 tarifa aplikatzeko.
– 1. taldea: Portuko zerbitzu partekatua duten aisialdiko azpiegitura nautikoak.
– 2. taldea: Portuko zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, 24 ordutik beherako txandetan, zerbitzu-orduak astean bi edo hiru lanaldi osoren parekoak direnean, goi-denboraldian salbu, orduan egunero emango baitira.
– 3. taldea: Portuko zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, egunero, 24 ordutik beherako txandetan, igande eta jaiegunetan salbu, eta goi-denboraldian salbu, egunero emango baitira.
– 4. taldea: Urtean 365 egunetan eta 24 orduetan portuko zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak.
5.2. Aisialdiko azpiegitura nautikoen taldearen arabera, honako hau izango da T-5 tarifaren zenbatekoa:
a) 1. taldea:
b) 2. taldea:
c) 3. taldea:
d) 4. taldea:
e) Iragaitzaz dauden itsasontzietarako atrakalekuak:
23.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 5. apartatuaren 5.10 puntua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-5 tarifarena (Kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«5.10. Pantalanean amarratutako ontzien jabeek eta baimenen titularrek T-5 tarifa honi buruzko aurreko zenbakietan zehazten diren arauak aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren % 75 ordainduko dute, baldin eta ontziaren jabe bakarrak badira, erretiro-egoeran badaude, dagokion erakunde ofizialaren ziurtagiri bidez frogatuta, eta urtero dituzten diru-sarrerak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata 1,5 bider baino txikiagoak direla egiaztatzen badute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren azken agiriaren kopia erakutsita. Era berean, legez eskatzen den titulua aurkeztu beharko dute amarratzeko baimena eman zaion ontzian nabigatzeko.
Salbuespen hori ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabeei, ez sei metrotik gorako luzerako ontzienei, ez eta, beren luzera dena dela, pantalanei lotuta dauden bestelako ontzienei ere».
24.– Testu bategin horren 196. artikuluko 5. apartatuari 5.12 puntua gehitzen zaio, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-5 tarifarena (Kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«5.12. Baimenaren titularrak Portuko Administrazioari jakinarazten badio epe jakin batean ez duela okupatuko bere amarratze-lekua, Portuko Administrazioak baimena eman ahal izango du plaza hori beste batek okupa dezan aldi batez.
Kasu horretan, amarratze-baimenaren titularrari hobari bat aplikatu ahal izango zaio hurrengo tasaren likidazioan. Hobariaren zenbatekoa izango da amarratze-lekua aldi baterako okupatzeagatik ordaindutako tasaren % 60koa».
25.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 6. apartatua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-6 tarifarena (Arku-garabien zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«6. T-6 arku-garabien tarifaren zenbatekoa honako hau izango da.
Arku garabi automotorra, altxatzea eta uretaratzea, luzera-metro bakoitzeko:
– 8 metro arteko ontziak: 10,27 euro.
– 8 eta 12 metro bitarteko ontziak: 13,20 euro.
– 12 metrotik gorako ontziak: 16,16 euro.
Beso-garabia, altxatzea eta uretaratzea: 40,40 euro.
Murrizketa hauek aplikatu ahal izango dira tasaren kuotaren zenbatekoan:
a) Maniobra azkarrak, oinarritu gabe eta 30 minutu baino gutxiago erabilita, % 50eko murrizketa izango du.
b) Altxatzea edo uretaratzea bakarrik egiten bada, % 50eko murrizketa izango da.
c) Arku-garabi automotorraren maniobra bi hilabetetik laura bitarteko negualdirako egiten bada, % 20ko murrizketa izango da.
d) Arku-garabi automotorraren maniobra lau hilabetetik zortzira bitarteko negualdirako egiten bada, % 40ko murrizketa izango da».
26.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 9. apartatua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, T-9 tarifarena (Askotariko zerbitzuak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«9. T-9 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da (eurotan):
9.1. Arranpa-karroak:
9.1.1. Altxatzeagatik edo jaisteagatik.
– 50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 18,38.
– 51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 2,12.
– 150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 1,62.
9.1.2. Egonaldia, eguneko.
– 50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 0,54.
– 51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 0,30.
– 150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 0,48.
Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak direnean, zenbateko hauek ordainduko dituzte egunean, luzerako metro bakoitzeko, egonaldi-egunen arabera:
– 0 egunetik 7 egunera arte: 0,45.
– 8 egunetik 10 egunera arte: 0,70.
– 11 egunetik 20 egunera arte: 1,07.
– 21 egunetik 60 egunera arte: 2,41.
– 61 egunetik aurrera: 2,41.
Irailaren 1etik apirilaren 30era egiten diren egonaldietan, bi egun horiek barne, murrizketa hauek egingo dira 61. egunetik:
– 61 egunetik 120 egunera arteko egonaldia: % 20.
– 121 egunetik 240 egunera arteko egonaldia: % 40.
9.1.3. Lehorreratze-arrapalak; erabiltzen diren bakoitzean: 12,00 euro.
9.1.4. Sehaska-jokoa.
– Txikiak: 1,34 euro eguneko.
– Ertainak: 2,47 euro eguneko.
– Handiak: 3,60 euro eguneko.
9.2. Aparkalekuak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen diren portuetan, ibilgailuen aparkamendua antolatuta eta araututa badago, zenbateko hauek ordainduko dira:
– Portuen arloko zuzendaritza eskudunak ezarritakoaren arabera, portuaren eragin-esparruan bizi direnek: 20,87 euro urtean.
– Donostiako portuan: 61,22 euro urtean.
– Mugatutako eremuak dituzten portuetan:
.– Autoek: 0,89 euro orduko.
.– Kamioiek: 1,15 euro orduko.
.– Gainerako kasuetan: 3,47 euro eguneko edo zatikiko.
Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru kopuru hauek ordainduko dira aparkatzeagatik:
– Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 63,68 euro urtean.
– Hondarribiko eta Orioko portuetan: 89,39 euro urtean.
– Iragaitzaz dauden edo joan-etorrian dabiltzan amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,00 euro eguneko.
Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik:
– Txartel magnetikoa: 38,68 euro.
– Txartel ez-magnetikoa: 6,82 euro.
Portuko eremuan gaizki aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeagatik: 53,78 euro.
9.3. Pisagailua, pisaldi bakoitzeko: 1,62 euro.
9.4. Garbitzeko makinak.
9.4.1. Ontzia harea-zorrotadarekin garbitzea. Eguneko edo zatikiko tasa: 74,69 euro.
9.4.2. Presioz garbitzeko makina. Ordu erdiko edo frakzioko tasa: 7,07 euro.
9.4.3. Makina hidrogarbitzailea. 3,03 euro 12 minutuko tarte bakoitzeko».
27.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 10. apartatua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, C-1 tarifarena (Kontzesioak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«10. C-1 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da.
10.1. Oro har:
Hala eta guztiz ere, baldin eta Administrazioak lehiaketak antolatzen baditu portuko jabari publikoa okupatzeko edo modu pribatuan erabiltzeko kontzesioak esleitzeko, lehen aipaturiko zenbateko horiek baino hobeak aurkeztu ahal izango dira lizitatzaileek egindako eskaintzetan, betiere lege honen 17. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz eta ogasun-arloan eskumena duen sailak txostena egin ondoren Gobernu Kontseiluak onartuta.
10.2. Kontzesio bidez esleitzen diren instalazioak lurpean daudenean, eta lurrazalean ibiltzeko eragozpenik ez badago, aplikatu beharreko tarifa eraiki gabeko eremuak okupatzeko tarifaren % 50ekoa izango da. Lurpeko kanalizazioetan metro lineal bakoitzeko gutxienez metro karratu bat zenbatuko da.
10.3. Okupazioaren xedea merkataritza edo industriako jarduerak garatzea denean, eta ez badute zuzeneko loturarik portuko eginkizunekin, aurreko taulean aplikatu behar zaion tarifari % 50 gehituko zaio.
Hala ere, igoera hori % 20koa izango da Hondarribiko portuan nautika- eta kirol-erabilera duten eremuetan merkataritza-erabilerako eraikitako azalerak direnean.
10.4. Kontzesioaren xedea ur-eremu jakin bat erabiltzea denean, tarifa eraiki gabeko azalerari dagokiona izango da.
10.5. Administrazio-kontzesioen zenbatekoak urtero berrikusiko dira, eginkizun hori duen legearen bidez egingo den portu-zerbitzuen tasen eguneratzearen arabera.
Lehenago esleitutako kontzesioak, kontzesio-tituluan prezioak berrikusteko klausula daukatenak, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, baldin eta klausula horrek lege hau aipatzen badu edo kontsumo-prezioaren indizea ez beste adierazle bat aipatzen badu. Kontsumo-prezioen indizea aipatzen badu, indize horrek izandako gorabeheren arabera berrikusiko dira.
10.6. Kontzesioaren xedea izotz-fabrikak, arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak edota izozteko plantak badira, tarifaren zenbatekoa eraikitako eremuaren okupaziorako ezarritakoaren % 50 izango da.
10.7. Kontzesioaren helburu den lokala ekipatuta dagoenean eta bertan gauzatuko den merkataritza- edo industria-jarduera gauzatzeko behar diren tresnak eta makinak barne hartzen dituenean, 10.1 apartatuan ezarritako kuota aplikatuko da, % 80 areagotuta.
10.8. Kontzesioaren lehenbiziko urtean, honako hau izango da tasaren zenbatekoa: kontzesioak urte horretan indarrean egin duen denboraren proportziokoa izango da tasa, eta dagokion hainbanaketa aplikatuko zaio artikulu honen aurreko zenbakien arabera ateratako emaitzari. Era berean, kontzesioaren azkeneko urtean ere aplikatuko da hainbanatzeko irizpide hori».
28.– Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko 11. apartatua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, A-1 tarifarena (Baimenak) hain zuzen ere, eta honela idatzita geldituko da:
«11. A-1 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:
11.1. Azalera bat urtebetez edo epe laburrago batez okupatzeko baimena ematen denean, tarifa hauek aplikatuko dira:
Merkataritza- edo industria-jarduera baterako denean:
a) Portuko jarduerekin zerikusia badu: 0,224865 euro, m
b) Portuko jarduerekin zerikusirik ez badu: 0,442482 euro, m
Merkataritza- edo industria-jarduera baterako ez denean: 0,224865 euro, m
Baimendutako lursaila edo azaleraren okupazioa urtebetetik gora luzatzen bada, urtetik gora jotzen duen zatiari C-1 tarifako zenbatekoak aplikatuko zaizkio, baita horri dagozkion gainerako arauak ere.
Portuko jabari publikoa titulurik gabe okupatuz edo erabiliz gero, aplikatu beharreko kuota baimenei dagokiena % 100ean gehituta izango da.
Hala eta guztiz ere, baldin eta Administrazioak lehiaketak antolatzen baditu portuko jabari publikoa okupatzeko edo modu pribatuan erabiltzeko baimenak emateko, lehen aipaturiko zenbateko horiek baino hobeak aurkeztu ahal izango dira lizitatzaileek egindako eskaintzetan, betiere lege honen 17. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz eta ogasun-arloan eskumena duen sailak txostena egin ondoren Gobernu Kontseiluak onartuta.
11.2. Baimenaren xedea kirol- eta jolas-ekitaldiak egitea denean, honako hau izango da tasaren zenbatekoa: ekitaldiak egiten diren egunean izandako benetako okupazio-orduei eta artikulu honen aurreko zenbakien arabera ateratako emaitzari proportzioan dagokiena. Ondorio horietarako, lurralde-zerbitzuko langileek emandako aktak benetan egin den okupazioaren hasiera-ordua eta amaiera-ordua zehaztuko ditu».
29.– Aldatu egiten da testu bategin horren 197. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasaren salbuespenei dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«1. Baimenen titular eta ontzien jabe direnak salbuetsita egongo dira T-5 tarifatik, baldin eta ontziaren jabe bakarrak badira, erretiro-egoeran badaude, dagokion erakunde ofizialaren ziurtagiri bidez frogatuta, eta urtero dituzten diru-sarrerak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren 1,5 bider baino txikiagoak direla egiaztatzen badute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren azken agiriaren kopia erakutsita. Era berean, legez eskatzen den titulua aurkeztu beharko dute amarratzeko baimena eman zaion ontzian nabigatzeko.
Salbuespen hau ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi baten baino gehiagoren jabe direnei, ez sei metrotik gorako luzerako ontzien jabeei, ez eta, beren luzera dena dela, pantalanei lotuta dauden beste ontzien jabeei ere.
2. Arrantzale-kofradiek eta produktoreen organizazioek ez dute C-1 tarifa ordainduko, baldin eta portu-jabari publikoko lursailak okupatzeko baimena eskatzen badute eta lursail horietan izotz-fabrikak, arrainak jaso, erakutsi, maneiatu eta/edo saltzeko lonjak, arraina izozteko edo biltegiratzeko plantak edo lanabesak gorde eta konpontzeko sotoak eraiki eta ustiatu nahi badituzte.
Toki-administrazioko korporazioek ere ez dituzte C-1 eta A-1 tasak ordaindu behar ematen zaizkien kontzesio eta baimenengatik, baldin eta, horien ustiaketatik, ez korporazioek ez bestek irabazirik ateratzen ez badute.
3. Onura publikokotzat deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek ez dituzte tasak ordaindu beharko, baldin eta ematen zaizkien baimenetan portu-jabari publikoaren okupazioak erabilera ekonomikorik ez badakar».
Bigarrena.– Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 18. artikuluko 3. apartatua, eta honela idatzita geldituko da:
«3.– Kasu guztietan, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da aurretik. Hala ere, 1. apartatuaren e) letraren kasuan, baimen hori beharrezkoa izango da soilik Euskadiren ondareari buruzko legeriak agintzen duenean».
Hirugarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina aldatzea, testu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.
Aldatu egiten da testu bategin horren 21. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
«Sozietate publikoak merkataritza-legeen arabera eratuko dira, sortzeaz batera fundatutako sozietate anonimo gisa ahal dela, eta unean-unean sozietate mota bakoitzerako indarrean dagoen araubide juridikoa aplikatuko zaie».
Laugarrena.– Garapena eta gauzatzea.
1.– Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, emateko.
2.– Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergo publikoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.
3.– Jaurlaritzari baimena ematen zaio, sei hilabete baino gutxiagoko epean lege hau indarrean sartzen denetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legea testu bakar batean batzeko, bai eta ondorengo beste lege batzuek eragin dizkioten aldaketak batzeko ere. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 artikuluarekin bat, baimen horrek bere baitan hartzen du bategin behar diren legezko testuak arautu, argitu eta bateratzeko baimena, bai eta beharrezko diren terminologia-egokitzapenak egitekoa ere.
Bosgarrena.– Indarrean jartzea.
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
I. ERANSKINA
KONPROMISO KREDITUAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso kredituak, eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2017. urteari dagozkionak.
III. ERANSKINA
KREDITU HANDIGARRIAK
1.– I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere erakunde autonomoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.
2.– Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.
3.– Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.
4.– Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako herri-zorraren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, herri-zorra jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.
6.– Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.
7.– Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.
8.– Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.
9.– Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.
10.– Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
11.– Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.
12.– Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
13.– Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.
14.– Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko diru-laguntzak, Familiei Laguntzako abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.
15.– Enpresek enplegua pizgarritzeko eta sortzeko neurriengatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak.
16.– Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.
17.– Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.
18.– Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.
19.– Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak ordaintzeko kredituak. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita daude prestazio ekonomiko horiek.
20.– Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan handigarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.
IV. ERANSKINA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA MODULUA
1.– Lege honen 26. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:
2.– Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.
3.– HLO heziketa zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua lege honetan onartuta ez balego, hezkuntza Administrazioak lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.