EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017087

49/2017 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, izenpetzeko hitzarmen-eredua argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201700049
Xedapenaren data: 2017-04-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201702311
Maila: Ebazpena
2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2017an Gazte-auzolandegietako programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, eta, beharrezko zabalkundea emateko xedez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2017an Gazte-auzolandegietako programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren ereduaren testua. Eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 12KO 49/2017 EBAZPENARENA
2017AN GAZTE-AUZOLANDEGIETAKO PROGRAMA GARATZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALEKIN IZENPETU BEHARREKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA....................................................................... TOKI-ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, 2017AN GAZTE-AUZOLANDEGIETAKO PROGRAMA GARATZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ........................aren .........(a).
HAUEK BATZARTU DIRA:
Alde batetik, Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.
Beste alde batetik,.............................................................. jauna/andrea, .......................................................(e)ko/go Udaleko alkatea.
HONELA ESKU HARTZEN DUTE:
Lehenengoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkari gisa, 2017ko apirilaren 11ko Gobernu Kontseiluaren erabakiak ematen dizkion ahalmenez baliatuta.
Bigarrenak .......................................................(e)ko/go Udalaren izenean eta ordezkari gisa,..............(e)ko..............................aren.......(e)ko udalbatzaren erabakiak ematen dizkion ahalmenez baliatuta.
HAU ADIERAZTEN DUTE:
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak Lehendakariari ematen dio sailak sortu eta ezabatzeko, sailen izenak zehazteko eta sailen artean eskumenak banatzeko ahalmena, eta, ahalmen horiek direla bide, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua onartu zen (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).
Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretu horren 8. artikuluarekin bat etorriz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eskumena dauka Gazteriaren arloan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean gazteria-arloko eskumena duen zuzendaritzak aurreikusi du programa hau garatzea 2017ko udan: Gazte-auzolandegiak programa, 18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua (gehienez 20 plaza auzolandegi bakoitzeko).
Zuzendaritza horren iritziz, programa hori egiteko, egokia da programa horretako jarduerak egingo diren udal-mugarteetako udalekin lankidetzan aritzea, bi administrazioek jarriko dituzten giza baliabideak eta baliabide materialak zehazteko.
.......................................................(e)ko/go Udalaren iritziz, halaber, auzolandegien xede diren jarduera zehatzen gainean dituen eskumenez baliatuz (ingurumena eta ondarea lehengoratzea, hirugarren adinaren gizarte-dinamizazioa, etab.), egokia da bere lankidetza, aipatutako programa garatzeko.
Adierazitakoa oinarri hartuta, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmen honen xedea da bi administrazioen arteko lankidetza-esparrua ezartzea, 2017an Gazte-auzolandegietako programa garatzeko. Hitzarmenak auzolandegiaren jarduerak burutzeko eman behar diren prestazioak zehazten ditu (auzolandegiaren udal-mugartea: .........................................................; auzolandegiaren jarduera: ...........................................................).
Aurrez ikusitakoaren arabera, auzolandegi horretara hemen adierazten den parte-hartzaile kopurua joango da, zehaztutako aldian:
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, aipatutako auzolandegiari dagokionez, hemen adierazten diren prestazioak estaliko ditu:
– Jardueraren antolamendu orokorra.
– Auzolandegiaren jarduerak sustatzea, izapidetze-lanak egitea eta parte-hartzaileen izen-ematea kudeatzea.
– Jardueraz arduratzen diren langileak.
– Elikadura edo horren kostuak.
– Parte-hartzaileen, instalazioen eta materialen asegurua (istripuen eta erantzukizun zibilaren asegurua).
– Instalazioak egokitzeko materialak (ohatzeak, mahaiak, sukalderako materialak, etab.).
Hirugarrena.– .......................................................(e)ko/go Udalak konpromisoa hartzen du jarraian adierazten diren prestazioak emateko, auzolandegiaren jarduerak burutzen laguntzeko:
– Auzolandegiko lanak egiteko behar diren materialak, bai eta lursaila (edo lehengoratu beharreko ondarea...) eta instalazioak parte-hartzaileen beharretara egokitzeko materialak ere.
– Auzolandegian garatu behar diren lanak praktikan jartzeko eta lan horien zuzendaritza teknikoa egiteko behar diren langileak, antolatzaileen jarraibideen pean.
– Parte-hartzaileei ostatu emateko instalazioak edo lursailak, betiere higienea, osasungarritasuna eta segurtasuna bermatzeko baldintzetan, auzolandegian egingo diren jarduerak kontuan hartuta.
– Ostatutik auzolandegirainoko garraioa, lantokia ostatutik urrun baldin badago.
– Gutxienez gizarte-, kultura- edo jolas-jardueren egun bat egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak; jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira.
– Lanak auzolandegiko parte-hartzaileen osasunerako eta osotasun fisikorako arriskurik gabe egingo direla bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak.
– Ostaturako instalazioak garbitzeko materialak.
– Auzolandegia hasi baino lehen, udalerriak eta inguruak eskaintzen dituzten kultur aukerak eta baliabideak erakutsiko dizkie udalak zuzendaritza- eta animazio-taldeari.
– Auzolandegia amaitu ostean, auzolandegian egin diren lanen memoria bat aurkeztuko du, argazki-dokumentazioarekin batera.
– Udalak Eusko Jaurlaritzako gazteria-arloko zuzendaritza eskudunari jakinarazi beharko dio, deialdia egin baino lehen edo, hala badagokio, egintza burutu baino lehen, lankidetza honen esparruan garatuko den auzolandegiarekin lotutako zabalkunde- edo komunikazio-egintzaren bat burutzeko asmoa duela.
– Datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatuko du udalak.
– Aipatutakoa alde batera utzi gabe, udalerriak egokitzat jotzen dituen bestelako elementuak edo prestazioak eman ahalko ditu, Eusko Jaurlaritzako gazteria-arloko zuzendaritza eskuduneko arduradunek horretarako baimena eman ostean.
Laugarrena.– Jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean bukatuko da hitzarmen honen indarraldia.
Bosgarrena.– Indarraldiaz gain, honako hauek dira hitzarmena azkentzeko zergatiak:
– Bi alderdiek horixe adostea.
– Alderdietako batek bere betebeharrak ez betetzea.
– Indarreko legerian ezarritako zergati orokorrak.
Seigarrena.– Indarraldia ez den beste zergati bategatik azkentzen bada hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak erabakiko du jarduera etetea komeni den ala ez.
Zazpigarrena.– Koordinazioa errazteko eta hitzarmen honen funtzionamendua artikulatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da, paritarioa, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak eta udalerriko alkateak osatuko dute, bai eta dagozkien erakundeetako teknikariek ere, eta horiek arduratuko dira azal litezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak ebazteaz. Ildo horretan, bi alderdiek elkarri aitortzen diote batzarrak eta informazio-trukea eskatzeko gaitasuna, hitzarmen honek arautzen dituen egitekoak gauzatu ahal izateko.
Eta, adostasuna erakusteko, hitzarmen honen bi ale izenpetu dituzte goiburuan adierazitako tokian eta datan.