EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017096

IRAGARKIA, Bermeoko portuko Xixili kaia konpontzeko eta sendotzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa emateko zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: DEI/004SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201702533
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: DEI/004SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Bermeoko portuko Xixili kaia konpontzeko eta sendotzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 5 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamar mila (70.000) euro gehi BEZaren hamalau mila eta zazpiehun (14.700) euro. Beraz, guztira, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hirurogeita hamar mila (70.000) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 97 64.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 13a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresak azken hiru ekitaldietan kontratuaren helburua den jarduera-arloan izan duen urteko negozio-bolumena, gutxienez, 70.000 eurokoa izan behar da, kontuan izanik enpresaren sortze-data eta jardueren hasiera-data.
B) Kaudimen teknikoa:
B.1.– Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko, organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Enpresa lizitatzaileak ondorengo baldintzetako bat bete behar du gutxienez:
a) Azken 5 urteetan, gutxienez, itsas obrei buruzko proiektu bat egin dela egiaztatu beharko da. Lanaren aurrekontu metatua, gutxienez, 70.000 eurokoa izan beharko da (BEZa kanpo).
b) Azken 5 urteetan, gutxienez, itsas obrei buruzko proiektu bat egin dela egiaztatu beharko da. Lanaren aurrekontu metatua, obra guztiari dagokiona, gutxienez, 2 milioi eurokoa izan beharko da (BEZa kanpo).
B.2.– Lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda, bakoitzaren kualifikazio profesionala zehaztuta; eta guztien curriculum vitaea, izandako esperientzia egiaztatuz: zenbat denborako eskarmentua duten eta zein arlotan zehaztuta. Era berean, pertsona horien tituluak eta Elkargo Ofizialen ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Lantaldean, gutxienez, honako profesional hauek egon behar dira:
a) Obra proiektua idazteaz arduratuko den pertsona, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari tituluduna. Era berean, hamar (10) urteko eskarmentua izan beharko du portuetako ingeniaritza proiektuetan.
b) Itsas Klimaren azterketan eta zenbakizko ereduen eremuetan aditua den teknikaria. Pertsona honek hiru (3) urteko lanbide-esperientzia egiaztatu beharko du itsas klimaren azterketan eta zenbakizko ereduen arloetan edo antzeko eremuetan.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 14a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten dena.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Erregistro Nagusira –Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakia, Lakua I, 5. solairua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia)–, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira (aipatutako epe horretan), eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 65 puntu.
a.1.– Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 60 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
a.2.– Exekuzio epea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 35 puntu.
b.1.– Lanen azalpen eta justifikazio-memoriaren kalitatea eta balio teknikoa. Ponderazioa: 35 puntu. Ikus karatularen 30.2.b) puntua.
11.– «C» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko ekainaren 23a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– «B» gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko uztailaren 10a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.