EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017104

IRAGARKIA, Urdaibaiko (Bizkaia) Biosfera Erreserban mantentze-lanak egiteko zerbitzuaren lizitaziorako (espedientea: 013SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-05-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201702737
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 013SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Urdaibaiko (Bizkaia) Biosfera Erreserban mantentze-lanak egitea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: Urdaibaiko Biosfera Erreserba.
d) Burutzeko epea: 12 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrogeita bat mila hirurehun eta hogeita bi euro eta hogeita hamabi zentimo (41.322,32) gehi zortzi mila seiehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (8.677,68) BEZarenak. Beraz, guztira, berrogeita hamar mila euro (50.000).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita lau zentimo (82.644,64)
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 16a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez, aukerazkoa da, karatularen 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezkatzeko.
Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa:
a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.
Taldea: O Azpitaldea: 6 kategoria: 1
b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.
Taldea: O Azpitaldea: 6 kategoria: A
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresak azken hiru ekitaldietan urteko negozio-bolumen handiena izan duen horretan, gutxienez, 50.000 eurokoa izan behar izan du, BEZik gabe.
B) Kaudimen teknikoa: Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, kontratuaren xedearen antzeko hiru lan egin behar izan ditu. Exekuzio handiena izan duen ekitaldian kontratuen zenbateko metatua, gutxienez, kontratuaren balio zenbatetsiaren % 70koa izan behar da, hau da, 53.200 euro, BEZik gabe.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 19a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan jarri den egun berean jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Ingurumen-hobekuntzak. Ponderazioa: 6 puntu. ikusi karatularen 30.2.b) atala.
B) Lan-plana. Ponderazioa: 24 puntu. Azpirizpideak: ikusi karatularen 30.2.b) puntua.
11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko ekainaren 28a.
d) Ordua: 12:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko uztailaren 5a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 19a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.