EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017109

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea garatzen duen erregelamendua onetsiko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201702877
Maila: Ebazpena
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea garatzen duen erregelamendua onetsiko duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.
Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horren ondorioz, aurreproiektua jendaurrean jarriko da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea garatzen duen erregelamendua onetsiko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiekturen edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus-en ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.