EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017132

IRAGARKIA, Irungo (Gipuzkoa) IES Hirubide BHIn gelategiko eta zuzendariaren gelako fatxadaren birgaitze-lanak eta urbanizazioa xede duen obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201703508
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl049@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 17a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/15/17.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obra.
b) Deskribapena: Irungo (Gipuzkoa) IES Hirubide BHIn gelategiko eta zuzendariaren gelako fatxadaren birgaitze-lanak eta urbanizazioa
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Iruneko (Gipuzkoa) IES Hirubide BHI.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: karatularen 5. puntuan zehazten da.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (Nomenklaturako erreferentzia): 45214200-2 eskoletarako eraikinak egiteko lanak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra prezioa da.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.169.279,38 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 1.169.279,38 euro. BEZa (% 21): 245.548,67 euro. Guztira: 1.414.828,05 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): Taldea: C, Azpitaldea: 4, Kategoria: 4 edo e).
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 23a, 10:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saila. Lakua II, 3.solairuko erregistroa.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua II, 3. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintza ekonomikoa irekitzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.
b) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua: karatularen 28.8 puntua. Edozein aldaketa kontratatzaile-profilean argitaratuko da: www.contratacion.euskadi.eus, CO/15/17 espedientea.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira; EHAA: laurehun eta hirurogeita sei euro eta hamalau zentimo (466,14 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.