EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017134

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetako inprimagailuen hornidura eta mantentzea kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-33/2017).

Xedapenaren data: 2017-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201703559
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-33/2017).
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: bai.
1. lotea: inprimagailu berrien hornidura eta mantentzea.
2. lotea: Lanbidek egun dituen inprimagailuen mantentzea.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko abenduaren 24tik (edo kontratua formalizatzen denetik, 2017ko abenduaren 24a baino geroago formalizatzen bada) 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: hainbat esleipen-irizpide daude.
1. lotea (inprimagailu berrien hornidura eta mantentzea):
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 65 puntu. Kontsumigarriak entregatzeko epea: 5 puntu. Berme-epea: 5 puntu. Guztira, 75 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: ekipoak mantentzeko eta iraunarazteko zerbitzua, 10 puntu. Kontsumigarriak birjartzeko zerbitzua, 10 puntu; honako gaietan egiten diren hobekuntzak: ekipoen errendimendua eta kopien gastuak optimizatzeko neurriak, pleguan zehazten ez diren ekipoetan eta horien orrialde inprimatuen kostuetan proposatzen diren deskontuak, 5 puntu. Guztira, 25 puntu.
2. lotea (Lanbideko egungo inprimagailuak mantentzea):
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 70 puntu. Kontsumigarriak entregatzeko epea: 5 puntu. Guztira, 75 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: ekipoak mantentzeko eta iraunarazteko zerbitzua, 10 puntu. Kontsumigarriak birjartzeko zerbitzua, 10 puntu; honako gaietan egiten diren hobekuntzak: ekipoen errendimendua eta kopien gastuak optimizatzeko neurriak, pleguan zehazten ez diren ekipoetan eta horien orrialde inprimatuen kostuetan proposatzen diren deskontuak, 5 puntu. Guztira, 25 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: ehun eta bat mila, seiehun eta berrogeita hamabi euro eta laurogeita bederatzi zentimo (101.652,89) + hogeita bat mila, hirurehun eta berrogeita zazpi euro eta hamaika zentimo (21.347,11) BEZarenak. Guztira, ehun eta hogeita hiru mila (123.000) euro BEZa barne, honako lote hauetan banatuta:
1. lotea (inprimagailu berrien hornidura eta mantentzea): hogeita bost mila euro, BEZa barne.
2. lotea (Lanbideko egungo inprimagailuak mantentzea): laurogeita hemezortzi mila euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 31.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa:
1. lotera aurkezten direnentzako –inprimagailu berrien hornidura eta mantentzea–, hiru urte hauetako –2014, 2015 eta 2016– negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez gutxienez 43.584 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea.
2. lotera aurkezten direnentzako –Lanbideko egungo inprimagailuak mantentzea–, hiru urte hauetako –2014, 2015 eta 2016– negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez gutxienez 174.130 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea.
2 loteetara aurkezten direnentzako, hiru urte hauetako –2014, 2015 eta 2016–negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez gutxienez 218.552 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea.
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
1. lotera aurkezten direnentzako –inprimagailu berrien hornidura eta mantentzea–, kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 30.508 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).
2. lotera aurkezten direnentzako –Lanbideko egungo inprimagailuak mantentzea–, kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 121.891 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).
2 loteetara aurkezten direnentzako, kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 152.986 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 31ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko irailaren 7a.
5) Ordua: 10:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko irailaren 15a.
5) Ordua: 10:00etan.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.