EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017172

206/2017 DEKRETUA, irailaren 5ekoa, «ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea» gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700206
Xedapenaren data: 2017-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704367
Maila: Dekretua
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat deklaratu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz xedatzen diren baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen ere, EAEko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko gizarte-zerbitzuen garapenaren aldeko euren ibilbidea eta laguntza aitortzeko xedez.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, «ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea» izeneko erakundeak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egin duen txostenean esaten duenez, «ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea» irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1994. urtean eratua, eta haren helburu nagusia hau da: esklerosi anizkoitzak erasanda minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonak erabat gizarteratzea.
Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 1994tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak.
Aipatutako 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bidez aitortuko da gizarte-intereseko erakunde hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.
Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko irailaren 5ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Deklaratzea «ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea» gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.
2. artikulua.– Aitortzea «ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea» izeneko erakundeari aitorpen honen berezko eskubideak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko irailaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.