EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017204

IRAGARKIA, Larrialdien eta suteak itzaltzearen arloko prestakuntza-programa emateko zerbitzua kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 22/18).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201705138
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 22/18.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Enpresa esleipendunaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bulegoetan.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide dituen lizitazioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbatekoa, guztira: seiehun mila (600.000,00) euro, BEZa barne, 2018ko ekitaldirako.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.
c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
d) Telefonoa: 945 77 33 53.
e) Telefaxa: 945 28 23 62.
f) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus jrodriguez@seg.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 13a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak: lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handieneko ekitaldian, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez 743.800,00 eurora iritsi beharko da.
Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia, langileak eta baliabide materialak eduki beharko dira. Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien –kontratu honen antzeko helburua dutenen– zerrenda aurkeztu beharko da, non horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko baitira. Organo eskudunak ikus-onetsitako edo emandako ziurtagirien bitartez egiaztatuko dira egindako zerbitzuek, baldin eta jasotzailea sektore publikoko erakundea bada. Hartzailea sektore pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagiriaren bidez edo, halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez egingo da egiaztapena. Eragiketa-kopuru handieneko urtean egindako urteko zenbatekoa egiaztatu behar du enpresaburuak; zenbateko hori gutxienez 347.100,00 eurokoa izango da.
Horrez gain, gaitasun teknikoa egiaztatzeko, enpresa esleipendunak honelako instalazioak izan behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoan: barnealdeetan instrukzioa emateko instalazioak, altuera bat baino gehiagokoak, suteak simulatzeko aukera ematen dutenak eta gainera sestra-gaineko eta sestra-azpiko maniobrak aldi berean egiteko aukera ematen dutenak. Halaber, altuerako lanak egiteko eremua izan behar du, 10 eta 15 metro bitarteko altuerako agertokiekin, gai arriskutsuekin gertatutako istripuak simulatzeko agertokiak, eta ur nahikoa duen andela hornikuntza-sarearekin, preskripzio teknikoen pleguan adierazten den bezala.
8.– Esleitzeko irizpideak.
1) Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: % 100 (100 puntu).
a) Eskaintza ekonomikoa: Preziorik txikiena (% 95), 95 puntu formula hau aplikatuz:
Batez besteko prezio haztatua prestakuntza-programa osorako: irizpide hori baloratzeko kontuan hartuko dira lizitatzaileek ikastaro bakoitzerako egindako eskaintzak, prestakuntza-programa osoan horietako bakoitzak duen garrantzi ekonomikoa haztatuta, oinarri teknikoen pleguan jasotako taularen arabera. Horrela, haztatutako batezbesteko ekonomikoena eskaintzen duen lizitatzaileari emango zaio gehieneko puntuazioa (95 puntu), eta gainerakoei, berriz, puntuazio alderantziz proportzionala emango zaie.
Haztatutako batezbestekoa kalkulatzeko, honako formula hau erabiliko da: Lizitatzailearen batez beteko prezio haztatua = Honakoen batukaria (ikastaro bakoitzerako eskainitako prezioak * ikastaro bakoitzari dagokion intzidentzia ekonomikoaren portzentajea) / ikastaro bakoitzari dagokion intzidentzia ekonomikoaren portzentajeen batukaria.
Lizitatzaile bakoitzak lortutako batez besteko haztatuari honako formula hau aplikatuko zaio puntuazio proportzionala eskuratzeko: Lizitatzailearen puntuazioa = batez besteko prezio haztaturik onena / lizitatzailearen batez beteko prezio haztatua * 95.
b) Prestatzaileak/ikasleak ratioa: 5 puntu.
Formula: Puntuazioa = Lizitatzailearen eskaintza / Eskaintzarik onena (prestatzaile/ikasle batez besteko ratiorik handiena) x 5
Ikastaro guztietan prestatzaile/ikasle batez besteko ratio handiena eskaintzen duen lizitatzaileak gehieneko puntuazioa lortuko du (5 puntu), eta gainerakoek, berriz, puntuazio alderantziz proportzionala, formula aplikatutakoan lortzen den emaitzaren arabera. Balorazioa egingo da programan sartutako prestakuntza-ekintzen ratioak gehituta eta horien batez besteko aritmetikoa kalkulatuta. Horretarako, lizitatzaileek ikastaro bakoitzeko prestatzaile kopuru bat eskaini beharko dute, preskripzio teknikoen pleguaren eranskineko fitxa teknikoetan zehaztutako ikastaro bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua kontuan izanda.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 13a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal –«A» eta «B»– aurkeztu beharko dira, Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ezarritako edukiarekin eta moduan.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: eskura aurkeztuko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan: N-104 errepidea, 356. kilometro-puntua; edo postaz bidaliko dira, aipatutako onarpen-epean. Bidalketa posta-bulegoan zer egunetan egin zen justifikatu beharko da, eta kontratazio-organoari iragarri beharko zaio eskaintza bidali zaiola Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ezarritako moduan. Betekizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitu ondoren jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.
e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azala irekitzea.
1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
4) Eguna: 2017ko azaroaren 17a.
5) Ordua: 12:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
Kontratazio mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.