EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017206

EDIKTUA, dibortzioari buruz bideratutako 165/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-10-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201705177
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 165/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Houriya Fardi.
Abokatua: Olga Yabar Álava.
Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.
Demandatua: Brahim Bouchefra.
Gaia: dibortzioa.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-10-05ean, eta honako hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
Baiesten dut Ruiz de Arbulo prokuradoreak Houriya Fardi-ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Brahim Bouchefra-ren aurka. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Pasaian 2011ko azaroaren 25ean egin zen ezkontza –Houriya Fardi eta Brahim Bouchefra-ren artekoa–. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte. Eta, bereziki, neurri hauek hartzea erabakitzen dut:
1.– Ezkontzaren erregimen ekonomikoa desegitea, eta adostasun eta ahalorde guztiak errebokatzea. Desegintzat deklaratzen dut ezkontza-erregimen ekonomikoa, eta azken horren likidazioa egin ahal izango da ezkontza-erregimen ekonomikoa likidatzeko prozeduraren bidez, baldin eta alderdiren batek hala eskatzen badu. Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimen eta ahalordeak. Aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.
2.– Zaintza- eta jagoletza-araubidea. Amak izango du XXXXX eta XXXXX seme-alaben gaineko zaintza eta jagoletza.
3.– Guraso-ahalaz baliatzea. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Adingabeei dagozkien erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra dakar gurasoek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta, hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du. Hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
a) Adingabeen egoitza, hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.
b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.
c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak (bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak).
e) Urgenteak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
Guraso biei aitortzen zaie seme-alanen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko tutoretza-jardueretan parte hartzekoa ere. Halaber, guraso biek eskatu ahal izango dituzte seme-alaben tratamenduei buruzko argibide medikoak.
Seme-alabekin dagoen gurasoak haiei buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin eta urgentziako egoerarik gertatu bada, edo erabakiak adingabeen eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak eta garrantzirik gabekoak badira.
4.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da bidezkoa aitaren aldeko bisita- eta komunikazio-araubide bat ezartzea. Aitak seme-alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.
5.– Mantenu-pentsioa. Bouchefra jaunak, jagoletza ez duen guraso den aldetik, hilero130 euro ordaindu behar du seme-alaba bakoitzarentzat (orotara, 260 euro hilero), mantenu-pentsio gisa. Urteko hamabi hilabeteetarik bakoitzeko lehen bost egunetan ordainduko zaio kopuru hori amari, hark izendatutako kontuan. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako aldaketen arabera; 2018. urtean eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eguneraketak.
Mantenu-pentsioa ordainduko da seme-alabak adinez nagusi, ekonomikoki burujabe edo halako izateko kondizioan izaten diren arte, fede onezko jokabidearekin bat etorriz
Jagoletza ez duen gurasoak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben ezohiko gastuak, ados baldin badaude eta gastuak agiri bidez egiaztatuta geratzen badira. Bi gurasoen adostasunez erabakiko da halako gastuak egitea, edo, ados ez badaude, epaile batek baimena emanda, eta, betiere gastuak egin baino lehen.
6.– Familiaren etxebizitzaren erabilera esleitzea. Amari esleitzen zaio familia-etxebizitzaren erabilera, seme-alaba adingabeen gaineko jagoletza duen gurasoa den aldetik, harik eta horiek ekonomikoki burujabe izan arte. Amak hartuko ditu bere gain, ebazpen honen egunetik, familia-etxebizitzaren hornidurako kontsumo-gastu indibidualak (ura, argia, gasa, telefonoa, etab.).
7.– Espainiako lurraldetik ateratzeko debekua. Adingabeak Espainiako lurraldetik ateratzeko debekuari eusten zaio, eta ez zaie pasaporterik emango; halakorik balute, kendu egingo zaie, guraso bien berariazko adierazpen egiaztagarririk gabe edo, bestela, aurreko baimen judizialik gabe.
Berariaz ez da kosturik ezartzen.
Igor bitez dagozkien jakinarazpenak Donostiako Familia Elkargunera eta Estatu Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusira, ebazpen honetan erabakitakoa gauzatzeko.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Epai hau irmo bihurtzen denean edo aurkaratzeak soilik neurrien gainean badu eraginik, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortuta, Justizia Administrazioaren letraduak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibilaren Legea, 755. artikulua).
Brahim Bouchefra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2017ko urriaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.