EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017209

EBAZPENA, 2017ko irailaren 27koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2017ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

Xedapenaren data: 2017-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201705245
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/19an argitaratutako 2016/12/12ko AGINDUA [201605392]

2016ko abenduaren 19an, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 12ko Agindua argitaratu zen EHAAn, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2017ko deialdia egiten duena.
Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoari jarraituz, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak jakinarazteko ebazpena emango du, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere. Une horretan, oraindik ez denez onartu Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren araudi organikoa eta Sailean ez dagoenez Gazteriaren arloko eskumenik daukan beheragoko mailako kargurik, sailburuak berak ebatzi behar du deialdi hori.
Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Hautaketa Batzordeak 2017ko martxoaren 12an egindako proposamena ikusita, agindua eman zuen 2017ko martxoaren 14an. Agindu horren bidez, 2017an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, aginduan jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.
Aginduaren 10.3 artikuluan xedaturikoa betez, interesdunei banan-banan aginduaren berri emango zaie. Horrez gain, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehen artikulua.– EHAAn argitaratzea 2017an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2017ko deialdia egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2016ko abenduaren 12an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2016ko abenduaren 19ko EHAA).
Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).
Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, aukeratuak izan ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).
Laugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan azkenean parte hartzeko aukeratutako pertsona onuradunen zerrenda (ikus IV. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.
I. ERANSKINA
AUKERATUTAKO PERTSONEN ZERRENDA
II. ERANSKINA
ORDEZKOEN ZERRENDA
III. ERANSKINA
AUKERATUAK IZAN EZ DIREN PERTSONEN ZERRENDA
IV. ERANSKINA
GARAPENERAKO LANKIDETZA-JARDUERETAN PARTE HARTZEKO AUKERATUTAKO PERTSONA ONURADUNEN ZERRENDA