EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017218

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, www.lanbide.euskadi.eus webgunearen garapen ebolutiboa eta zuzentzailea egiteko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-05/2018).

Xedapenaren data: 2017-11-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201705466
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Zentralak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-05/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egiteko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik baldin eta 2018ko urtarrilaren 1a baino geroago formalizatzen bada– 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Lanerako plana, 10 puntu; zerbitzu-eskarien kudeaketa: 5 puntu; talde-lana antolatzeko eredua, 5 puntu; lan-metodologia, 10 puntu; entregatzekoak, 5 puntu; lineako bideak sustatzeko eta bulegoetan eskatzaileen presentzia gutxitzeko hobekuntzak, 5 puntu; zerbitzua kudeatzeko, erabiltzailearen esperientzia hobetzen duten neurri teknologikoen arloko hobekuntzak, 5 puntu. Guztira, 45 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: hirurogeita hemeretzi mila eta ehun (79.100) euro + hamasei mila seiehun eta hamaika (16.611) euro, BEZarenak. Guztira: laurogeita hamabost mila zazpiehun eta hamaika (95.711) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1 – 1.a.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 1a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez, gutxienez 79.100 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea: 2014, 2015 eta 2016.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: profil hauek dauzkan lantalde bat eduki behar da:
Analista funtzionala, Oracle PL / SQL inguruneari buruzko web-aplikazioen analista funtzional gisa hiru urteko esperientzia duena, HTML 5, CSS eta Java Scrip programazioan gutxienez hiru urteko esperientzia, service desk (zerbitzu eskabideak) tresnen erabileran gutxienez hiru urteko esperientzia, eta v3 metodologia metrikoan gutxienez hiru urteko esperientzia.
Analista programatzailea, Oracle PL / SQL inguruneari buruzko web-aplikazioen analista programatzaile gisa hiru urteko esperientzia duena, HTML 5, CSS eta Java Scrip programazioan gutxienez hiru urteko esperientzia, eta v3 metodologia metrikoan gutxienez hiru urteko esperientzia.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 1eko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen Erregistroa.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.
4) Data: 2017ko abenduaren 11.
5) Ordua: 11:00.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.
4) Data: 2017ko abenduaren 19a.
5) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.