EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017220

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta izapidetzen eta kudeatzen laguntzeko aholkularitza» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-06/2018).

Xedapenaren data: 2017-11-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201705538
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Zentralak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-06/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 15etik (edo kontratua formalizatzen denetik, 2018ko urtarrilaren 15a baino geroago formalizatzen bada) 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: hainbat esleipen-irizpide daude.
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Lan-plangintza: 10 puntu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria emateko kudeaketan laguntza funtzionala emateko zerbitzua: 10 puntu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria emateko izapidetzea gainbegiratzeko zerbitzua: 10 puntu. Lan-metodologia: 5 puntu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa hobetzeko asmoz egungo prozedurak eguneratzeko egindako hobekuntzak: 5 puntu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren izapidetzea gainbegiratzeko kontroletan egindako hobekuntzak: 5 puntu. Guztira: 45 puntu.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: laurogeita bi mila eta bostehun euro (82.500) + hamazazpi mila hirurehun eta hogeita bost euro (17.325), BEZarenak. Guztira: laurogeita hemeretzi mila zortziehun eta hogeita bost euro (99.825), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz.–01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 11.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: 2014, 2015 eta 2016. urteetatik negozio-bolumen handieneko urtean, gutxienez 82.500 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: lantaldean, kontsultore funtzional bat izatea, goi-mailako unibertsitate-titulua, informatikako lizentziatura edo informatikako ingeniaritza duena, eta honako esperientzia hau: hiru urteko esperientzia aholkularitzan edo gizarte-prestazioak kudeatzeko eta izapidetzeko informazio-sistemen proiektuetan, eta hiru urteko esperientzia kalitatea ikuspegi funtzionaletik bermatzeko lanetan eta proiektuen bizitza-ziklo osoa egiaztatzeko laguntza-lanetan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 11ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehazten den edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen Erregistroa.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz.–01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko abenduaren 15a.
5) Ordua: 10:30ak.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko abenduaren 22a.
5) Ordua: 10:30ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.