EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017233

AGINDUA, 2017ko azaroaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita «10+ Merkataritza Bonua», txikizkako merkataritza sustatzeko 2017ko ekitaldiko programa.

Xedapenaren data: 2017-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201705916
Maila: Agindua
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak burutzen ditu barne-merkataritzaren arloko egitekoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 13. artikulua garatze aldera:
Apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren 9.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, Merkataritza Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera biziberritzen laguntzea.
Merkataritza-banaketaren sektoreari buruzko azterketek erakusten dutenez, 2008-2014 urteetako krisiaren garaian, kontsumorako ondasunen gastua % 12 baino gehiago txikitu zuten familiek. Horren ondorioz, irabaziak txikitu ziren merkataritza-banaketaren sektoreko enpresa guztietan, eta orduan zeuden saltegi-kopurua –gehienak hiri-saltegiak– txikitu zen. Horiek desagertzeak eragin negatiboa izan du hiri-inguruneetan, eta «merkataritza-desertizazioa» eragin du auzune periferikoetan eta hiriguneetan.
Nahiz eta joera hori geldotu den 2014tik, hasi berria den errekuperazioa arriskuan dago online merkataritza tarteko, zeina plataforma handiek berenganatua baitute. Horrela, txikizkako merkataritzak, biziraupenerako borrokan, elementu disruptiboei egin behar die aurre, eta inbertsio handiak, gaikuntza teknologikoa eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera intentsiboa egin behar du.
BPGri edo sektoreko enplegu-kopuruari atxikitako onura ekonomikoak baino are gehiago dira txikizkako merkataritzaren onura sozialak. Txikizkako merkataritzak kanpo-efektu positiboak eragiten ditu: hiri-inguruneei bizia ematen die, bai herritarren bizi-maila eta ongizate soziala eta bai harreman sozialetako kohesio soziala handituz horrela.
Horiek horrela, XI. Legegintzaldiko Gobernu Programak, Euskadi 2020, merkataritza-eredu anitzaren alde egiten du, tokiko eta auzoko merkataritza sostengatuz, hiri-inguruneen dinamizazioan eta giza sarearen kohesioan laguntzeko merkataritza-jardueraren bidez.
Ikusirik merkataritza indartzeko plan bereziak ez direla aski hiri-inguruneak dinamizatzeko, Eusko Jaurlaritzak planteatzen du ekintza horiek osatzea kontsumoa txikizkako merkataritzan sostengatuz, hain zuzen, sektorearen birmoldaketa-prozesuaren une kritiko batean kanpo-efektu positibo horri eustea bultzatzen duen neurri gisa.
Helburu hori garapen jasangarriaren helburuekin (GJH) lerrokatua dago, hauekin bereziki: 11. GJH, Hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17. GJH, Justua, irekia eta denen onurakoa izango den merkataritza unibertsal ekitatiboko eta arauetan oinarritutako sistema bat lortzeko aliantzak.
Horretarako, «10+ Merkataritza Bonua» programak herritarrei lagundu nahi die autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETEak) publikoari irekitako saltegietan eskuratzen kontsumoko ondasunak, txikizkako merkataritza eta, horrekin batera, hiri-inguruneen dinamizazioa indartzeko neurri gisa.
Hauek dira «10+ Merkataritza Bonua» programaren helburuak:
– Hiri-inguruneetako merkataritza-jarduera dinamizatzea, bestelako neurri batzuen osagarri eta errefortzu gisa jardunez.
– EAEko txikizkako saltegien beherakada geldiaraztea, ETEei eta hiri-inguruneei eragiten dien beherakada, alegia.
– Saltokien maniobra-funtsa hobetzea, lehiakortasuna hobetzeko proiektuak edo hobekuntza-jarduerak egitea ahalbidetzeko beharrezko baldintza gisa.
Laguntza-mota honek eragin dezakeen enpresa-egonkortze dinamika bateragarria da lehiakortasun-indarren joko askearekin, izan ere, gutxieneko lehia-murrizketarekin eta zeharkako irabaziak merkataritza-banaketako enpresa gutxi batzuek kontzentratzea saihesteko neurriekin egiten baita.
Horregatik, eta xedapen hauekin bat: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta diru-laguntzei buruzko indarreko legedia, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan jasoa, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da «10+ Merkataritza Bonua» programaren 2017ko oinarriak eta deialdia onartzea; programa horren bidez sustatzen da ekipamenduko eta kontsumo pertsonaleko ondasunak Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltegietan modu presentzialean erostea.
2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.
2017ko deialdirako, zeina Eguberrietako 2017-2018 kanpainan burutuko baita, 2.500.000 euro bideratzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.
3. artikulua.– Jarduera diruz lagungarria eta aplikazio-eremua.
1.– Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagunduko du kanpainara atxikitako txikizkako saltegietan egindako kontsumo pertsonalerako eta familia-kontsumorako ondasunen erosketa. Horretarako, salgai jarriko ditu saltegi horietan ordainketa-modu gisa onartutako bonuak.
2.– Bonu bakoitza 20 eurotan salduko da, eta 30 euroko balioa hartuko du eramaileak eskuratzean; bonu horiekin kontsumoko ondasunak eskuratu ahal izango dira kanpaina honetara atxikitako saltegien sarean. Bonu bakoitzean dagoen 10 euroko aldea Eusko Jaurlaritzak hartuko du bere gain. 12. artikuluan ezartzen dira bonuak eskuratzeko eta erabiltzeko mugak.
3.– Diruz lagunduko den jardueraren eremuak enpresa txiki zein ertainek (ETEak) publikoari irekitako saltegietan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, baita Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko kategoria edo epigrafe hauetan ere:
4. artikulua.– Laguntzen izaera.
Programa honen esparruan emandako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira.
5. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.
Merkataritza Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzei buruzko kudeaketa-lanak egitea.
6. artikulua.– Onuradunak.
Laguntza hauen onuraduntzat hartuko da ezarritako bideetatik bonu bat edo bi eskuratzen dituen pertsona fisiko oro, baldin eta 18 urte baino gehiago baditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi bada.
7. artikulua.– Erakunde laguntzailea.
1.– Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarekin; Bilboko Merkataritza eta Industria Ganberarekin eta Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberarekin elkarlanean egingo da bonuen trukearen bidezko diru-laguntzen funtsen banaketa eta diru-laguntzaren baldintzak eta eskakizunak betetzearen egiaztapena.
Lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko da elkarlana, zeinak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorra izango baititu ardatz, eta lege horietan eta diru-laguntzak kudeatzeko erakunde laguntzaileentzako garapen-xedapenetan aurreikusitako araubide juridikoa aplikatuko zaio erakundeari.
2.– Lankidetza-hitzarmena sinatu eta gero, Ganbera bakoitzak adierazitako kontuan sartuko du Eusko Jaurlaritzak dirua.
8. artikulua.– Atxikitzeko baldintzak.
1.– «10+ Merkataritza Bonua» programari atxiki ahal izango zaizkio baldintza hauek betetzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan dauden saltegiak –pertsona fisikoak zein juridikoak izan–, baldin eta ordainketa-modu gisa bonua bera merkaturatu eta jasotzea onartzen badute:
a) Haien jardunaren lehentasunezko helburu gisa izatea kontsumoko produktuak eta ondasunak zuzenean saltzea kontsumitzaileari, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko epigrafeei dagozkienak, 3.3 artikuluan adierazitakoak.
b) Merkatari autonomoak, mikroenpresak, turismo-enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izatea, horretarako erreferentzia gisa Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren 2.1 artikulua hartuta; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira Tratatuko 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
c) Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar dituzte, eta, hala dagokionean, baita diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak ere.
2.– Ildo horretan, bestelako betebeharrak izanagatik, Eusko Jaurlaritzak edozein unetan eskatu ahal izango du gutxieneko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko edozein agiri.
Horiek betetzen ez dituzten erakundeek aurkeztutako eskabideak ez dira aintzat hartuko, ez onartuko ere.
9. artikulua.– Programari atxikitzeko epea eta prozedura.
Saltegiak «10+ Merkataritza Bonua» programari atxikitzeko epea 2agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamuean hasi eta 2017ko abenduaren 22an amaituko da.
Interesdunek atxikitzeko inprimakia eskuragarri izango dute Merkataritzako Bulego Teknikoetan, erakunde laguntzaile izendatutako hiru Ganberetan eta http://euskadi.eus/sede egoitza elektronikoan, eta eranskinean adierazitako lekuetan itzuli beharko dute inprimaki hori:
– Merkataritzako Bulego Teknikoak.
Atxikitze-agiria aurkezteko unean, Eguberrietako 2017-2018 programako eta kanpainako beharrezko dokumentazioa eta sustapen-materiala emango zaizkie saltegi atxikiei.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak argitaratuko eta eguneratuko du «10+ Merkataritza Bonua» programari atxikitako saltegien zerrenda, egoitza elektroniko honetan argitaratu ere: http://euskadi.eus/sede. Halaber, dagokien lurraldeko saltegi atxikien zerrenda argitaratuko dute hiru Ganberek haien web-orrian, eta haiek arduratuko dira horiek eguneratzeaz ere.
10. artikulua.– Atxikitako establezimenduaren betebeharrak.
«10+ Merkataritza Bonua» programara atxikitako saltegiak, atxikitzeko eskabidea sinatuta, honako betebehar hauek izango ditu:
a) Saltoki atxikia engaiatzen da publizitate-materialak jaso eta saltegiko leku ikusgarri batean jartzera.
b) Saltoki atxikia engaiatzen da bonuak saltzera eta eskuratzaileen identitatea kontrolatzera. Bonuak saldu diren saltegi berean erabili beharko dira.
c) Hobaridun zenbatekoa itzultzea eskatzeko, erosketa egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du saltokiak Merkataritzako Bulego Teknikoan (behar bezala betetako bonua eta faktura edo erosketa-txartela).
c) Erosleei ez die dirutan itzuliko erosketaren eta bonuaren balioaren arteko aldea.
d) Bonuaren bidez erositako ondasunen itzulketa-politikari dagokionez, saltegi bakoitzak zehaztuko du noiz eta nola egin itzulketa. Halere, bono batekin edo birekin eskuratutako produktua itzultzen bada, ez da 10 edo 20 euroko zenbateko gehigarria eskudirutan itzuliko. Aitzitik, saltegi bereko beste produktu batekin ordezkatuko da, edo erosleak ordaindutako zenbatekoa eskudirutan ordainduko zaio; kasu horretan, bonuen deuseztapenaren berri eman beharko da, eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko du saltegiak.
e) Saltegi atxikiekin harremanetan jarri ahal izango da, funtzionamendua egiaztatzeko eta oro har prozesuaren eta kanpainaren inguruan zer iritzi duten egiaztatzeko.
11. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
1.– Hiru Ganberek, diru-laguntzaren kudeaketan laguntzaile den erakundea den heinean, jarduketa hauek egingo dituzte:
a) Programa hedatzea, bai orokorra, bere web-orriaren, sare sozialen eta komunikabideen bidez, bai banakakoa, txikizkako saltoki guztiei, edozein dela ere haien elkartea.
b) Informazioa eta laguntza ematea saltoki interesdunei, kanpainara atxikitzea formalizatzeko.
c) Merkataritzako Bulego Teknikoekin kolaboratzea bonuak saltokiei banatzeko lurraldeka eta udalerrika, eta banaketa horren doikuntzak egitea, oinarrietan ezarritako eta jarraipen-batzordeak zehatutako irizpideekin bat.
d) Pertsona onuradunei bonuen salmenta kontrolatzeko lanetan kolaboratzea.
e) Hobaridun salerosketa bakoitzaren eskakizunak bete direla egiaztatzen kolaboratzea; salerosketa hori bonu bat edo bi eta faktura edo erosketa-txartela aurkeztuta egiaztatuko da.
f) Bonuko 10 euro finantzatzeko gordailututako funtsak banatzea, saltokiek aurkeztutako bonu erabilien truke-mekanismoaren bidez.
2.– Jarduketa hauen burutzapenean, konfidentzialtasun- eta isiltasun-betebeharrak bete beharko dira, negozioen eta pertsonen datuei dagokienez. Egiaztatze-jarduketak egin eta gero, dokumentazio guztia Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari helarazi beharko zaio.
3.– Erabat debekatuta dago saltokiei egindako diskriminazio edo tratu-desberdintasun oro, bereziki horren oinarrian baldin badago saltegi elkartua den ala ez eta saltokia zein elkartekoa den.
12. artikulua.– Bonuen banaketa eta salmenta.
1.– Hiru Lurralde Historikoetako Merkataritza Bulego Teknikoek banatuko dizkiete bonuak saltokiei, Eusko Jaurlaritzak ezarritako lurralde-orekako irizpideetan oinarritutako lurraldekako banaketa honi jarraikiz:
Araban, % 17, 42.500 bonu.
Bizkaian, % 50, 125.000 bonu.
Gipuzkoan, % 33, 82.500 bonu.
Bonuak, guztira: 250.000.
Hala ere, salmenten azken bi asteetan (abenduaren 26tik urtarrilaren 5era), doikuntzak egin ahal izango dira banaketa hori demanda errealera egokitzeko, interesdunen artean ahalik eta bonu gehien banatu ahal izate aldera. Bonu-banaketaren aldaketari buruzko ebazpena egoitza elektronikoan argitaratuko da, eta horren berri emango zaie hiru Ganberei, zabalkundea egin dezaten.
2.– Saltegi atxikietan salduko zaizkio bonuak publikoari, eta eskuratu diren saltegi horretan bertan erabiliko dira bonu horiek. Gehienez ere, bi bonu eskuratu ahal izango dira pertsonako, eta, kanpainak dirauen artean, bonu bat edo bonu biak erabili ahal izango dira erosketa bakarrean.
3.– 18 urte baino gehiago dituen eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi den pertsona fisiko bakoitzak bi bonu eskuratu ahal izango ditu, gehienez.
13. artikulua.– Diru-laguntzen indarraldia eta kanpainaren egutegia.
1.– «10+ Merkataritza Bonua», ordainketa-modu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremura bakarrik mugatuko da.
Eguberrietako 2017-2018 kanpaina 2017ko abenduaren 12an hasiko da ondorio guztietarako, eta 2018ko urtarrilaren 5a arte aplikatuko da (2018ko urtarrilaren 20a arte luzagarria), epe hauen arabera:
a) Pertsona interesdunek 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak, saltokietan.
b) Bonuak erosten dituzten pertsonek 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 5era arte soilik erabili ahal izango dituzte bonu horiek, programari saltegi atxikietan (2018ko urtarrilaren 20a arte luzagarria, demandaren arabera). Epe hori igarota, ez dute balioko ordainketa-modu gisa.
c) Programara atxikitako saltegiek 2017ko abenduaren 12a eta 2018ko urtarrilaren 14a bitartean egindako eragiketei dagozkien bonuak kobratu ahal izango dituzte, bonu horiek faktura edo erosketa-txartelarekin batera aurkeztuz Merkataritzako Bulego Teknikoetan. Epe hori igarota, ez dute kobratu ahal izango.
2.– Edonola ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpen baten bidez, data horiek aldatu ahal izango ditu egoerak edo antolakuntzari dagozkion bestelako arrazoiek hala eskatuz gero, eta horren berri emango du egoitza elektronikoan.
14. artikulua.– Programara atxikitako erakundeek jasotako bonuak trukatzeko prozedura.
Jasotako bonuak eta erosketa-txartelak dagokien Merkataritzako Bulego Teknikoan emanda egingo da trukea. Trukea astean behin egin ahal izango da; trukea egiteko azken eguna 2018ko otsailaren 14a izango da. Hobaridun zenbatekoa dokumentazioa egiaztatu eta gero ordainduko da, jasotzen denetik hamabost eguneko epean eta banku-transferentziaren bidez.
15. artikulua.– Ikuskatzea eta ez-betetzeak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, programaren arduradun den heinean, egokitzat jotzen dituen egiaztapen, ikuskapen eta gainerako kontrol guztiak egin ahal izango ditu ziurtatzeko baliabide publikoak ondo erabiliko direla eta laguntza-programa hau modu egokian garatu eta aplikatuko dela.
Saltegi atxikiek ez-betetzeren bat eginez gero, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak saltegi horiek «10+ Merkataritza Bonua» programara duten atxikipena bertan behera utzi ahal izango du, eta ez-betetzearen ondoriozko neurriak aplikatu.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betetzen ari direla, eskatzen dieten informazioa eman beharko diete saltegi atxikiek.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Oinarri hauetan ezarri gabeko guztiari dagokionez, xedapen hauek aplikatuko dira: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko printzipio arau-emaileei buruzko Legea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako testu bategina).
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote interesdunek Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
ALFREDO RETORTILLO.
ERANSKINA
MERKATARITZAKO BULEGO TEKNIKOAK
ARABA
VITORIA-GASTEIZKO HIRI MERKATARITZA SUSTATZEKO ELKARTEA
GASTEIZ ON
Errementari 94-behea
945 15 02 68
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 15:30-18:00
Ostiraletan: 08:30-14:30
Patricia Uranga Urretavizcaya
gestion@gasteizon.eus
LAUDIOKO MERKATARIEN ETA INDUSTRIALARI TXIKIEN ELKARTEA
APILL
Zumalakarregi hiribidea 33-1. esk.
94 672 28 01 / 94 403 05 78
Jendearen arretarako ordutegia:
Lunes-martes-jueves-viernes: 08:30-15:00
Asteazkenetan: 09:00-18:00
Rosa M.ª Miguel Montero
gatc@laudiocomercial.com
ARABAKO LAUTADAKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA ELKARTEA
(LAUTADA BIZIRIK ACICSA)
Senda Langarika plaza 4
945 30 12 00 / 679 74 92 72
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Hileko hirugarren astelehena: 16:00-19:00
Álvarez De Castro, David
dinamizadoralava@gmail.com
ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUETAKO ENPRESABURUEN FEDERAZIOA
AENKOMER (lurralde-eremua)
Aiztogile kalea 61 (Santa Ana kantoiko sarrera)
945 12 35 00
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Ostegunetan: 15:30-19:00
Vanesa Sánchez Fernández
servicios@aenkomer.com
BIZKAIA.
BILBOKO MERKATARITZAREN ETA TURISMOAREN SUSTAPENERAKO ELKARTE PUBLIKO-PRIBATUA
BILBAO DENDAK – 1
Colón de Larreategui 13-2. esk.
94 600 22 00
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 15:30-18:00
Ostiraletan: 09:00-14:00
Joseba Andoni Ruiz Gallego
andoni.ruiz@bilbaodendak.eus
BILBOKO MERKATARITZAREN ETA TURISMOAREN SUSTAPENERAKO ELKARTE PUBLIKO-PRIBATUA
BILBAO DENDAK - 2
Colón de Larreategui 13-2. esk.
94 600 22 00
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 15:30-18:00
Ostiraletan: 09:00-14:00
Olatz Elgea López-Cano
olatz.elgea@bilbaodendak.eus
SANTURTZIKO UDALA
Murrieta etorb. 25
94 461 53 10
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Amaia Cuadra Cantero
amaiacuadra@santurtzi.eus
PORTUGALETEKO UDALA
Eraikin zibiko-sozialeko 4. solairua Solar plaza z/g
94 472 93 53
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Noizean behin, arratsaldeko ordutegia izango da bilera, jardunaldi, prestakuntza-ikastaro, sari-banaketa eta abarretarako.
Oihana Rodríguez Ortuño
comercio@portugalete.org
MEATZALDEKO BEHARGINTZA SL (Garapen Agentzia)
Nafarroa 19 (Trapagarango Harana)
663 88 52 57
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Beste egun eta ordu batzuk sustapen-jardueretarako
Edorta Pereiro Torrontegi
comercio@behargintza-zm.com
INGURALDE (Barakaldoko Garapen Agentzia)
Aldapa 3 A
94 478 93 95
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Miren Tobalina Vélez
miren.tobalina@inguralde.com
ERANDIOKO UDALA
Behargintza Erandio- Desanexio Kalea, 4 (Bekoa ikastetxea)
94 417 07 47
Jendearen arretarako ordutegia:
Asteartea, osteguna eta ostirala: 08:00-15:00
Beharrizan puntualen aldaketen menpe.
Monica San Emeterio Pérez
merkataritza@erandio.eus
MUNGIAKO MERKATARI ETA OSTALARIEN ELKARTEA
Atzekaldeta 6
94 674 09 52
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-15:00
Noizean behin, arratsaldeko ordutegia izango da bilera, jardunaldi, sari-banaketa eta abarretarako.
Goizalde Bilbao Aguirre
odc@comerciomungia.com
GETXO ENPRESA ETA MERKATARITZA
Arene 22
94 430 55 00
Jendearen arretarako ordutegia:
astelehenetik ostiralera: 08:30-14:00 eta 15:00-17:30
Iban Corral Lafraya
icorral@getxoenpresa.com
GERNIKA-LUMOKO UDALA
Merkatu plaza, 1. solairua
94 625 79 40
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00
Borja Escalona Ochoa
gatc@gernika-lumo.net
BASAURIKO MERKATARI ELKARTUAK
Solobarria plaza 1
94 440 33 77
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:00-18:00
Ostiraletan: 09:00-16:45
Ordubete bazkaltzeko.
Cristina Cavia Maldonado
atc@basaurikomerkatariak.com
DURANGALDEKO MERKATARI ELKARTUAK
DENDAK BAI
Askatasun etorbidea 2 (Durango)
94 681 81 42
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:00-14:00 eta 14:30-18:00
Ostiraletan: 09:00-15:00
Miren Garrastazu Muruaga
odc@dendakbai.com
BALMASEDAKO UDALA
Elkarworkgune, Pío Bermejillo 38. Balmaseda
94 680 10 02
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-14:30
Asteazkenak: 16:00-18:30
Miren L. Cabezuelo Lejonagoitia
odc@balmaseda.eus
BIZKAIKO MERKATARITZAKO ENPRESARI KONFEDERAZIOA
CECOBI – 1, (lurralde-eremua)
Kale Nagusia 50-5. solairua (Bilbao).
94 400 28 00
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:45-13:30 eta 15:30-18:30
Ostiraletan: 08:30-14:30
Jon Ibarra Ibarzabal
jibarra@cecobi.es
BIZKAIKO MERKATARITZAKO ENPRESARI KONFEDERAZIOA
CECOBI – 2, (lurralde-eremua)
Kale Nagusia 50-5. solairua (Bilbao).
94 400 28 00
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:45-13:30 eta 15:30-18:30
Ostiraletan: 08:30-14:30
Estefanía Campo Martínez
ecampo@cecobi.es
BIZKAIKO MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZUETAKO ENPRESEN ELKARTEEN FEDERAZIOA
BIZKAIDENDAK (lurralde-eremua)
Solobarria plaza 1
94 440 33 77
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:00-14:30 eta 15:00-18:00
Ostiraletan: 09:00-15:00
Rosario Ausucua Ibañez
comercio@bizkaidendak.com
GIPUZKOA
DONOSTIAKO MERKATARITZA TALDEA
SAN SEBASTIÁN SHOPS DONOSTIA - 1
Elkano 4-1. esk.
943 09 09 38 – Faxa 943 09 09 42
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 15:30-18:00
Ostiraletan: 08:00-14:00
Leire Agudo Rebollar
proyectos@sansebastianshops.com
DONOSTIAKO MERKATARITZA TALDEA
SAN SEBASTIÁN SHOPS DONOSTIA - 2
Elkano 4-1. esk.
943 09 09 38 – Faxa 943 09 09 42
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 15:30-18:00
Ostiraletan: 08:00-14:00
Sara González Narbona
marketing@sansebastianshops.com
IRUNGO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUEN ELKARTEA
MUGAN
Colón pasealekua 27-1, 11. bulegoa
943 62 24 29
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:00-14:00 eta 16:00-18:00
Ostiraletan: 09:00-15:00
David Fernando Franco Aguirre
info@iruncentrocomercialabierto.com
HERNANIKO MERKATARI ETA OSTALARIEN ELKARTEA
BERRIAK
Villa Ave María 28 (Latsunbe auzunea)
943 33 30 49
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 08:30-16:30
Ostiraletan: 08:30-14:00
Marta Zulaika Arizmendi
merkataritza@hernanidendak.eus
ERRENTERIAKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUEN ELKARTEA
ERRENKOALDE
Beheko Kalea 2
943 51 45 53 / 943 51 01 89
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-16:00
Nekane Aguirrezabala Beloqui
tecnicogatc@errenkoalde.org
TOLOSA&CO ELKARTE PROFESIONALA
Pedro Tolosa 2
943 65 35 78
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:30-14:00 eta 14:30-17:00
Ostiraletan: 09:00-15:00
Nerea García López
merkataritza.tolosa@gmail.com
URRETXU-ZUMARRAGAKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUEN ELKARTEA
BI TARTEAN
Labeaga 56-behea (Urretxu)
943 53 40 85 / 688 81 22 09
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 10:00-14:00 eta 14:30-17:00
Ostiraletan: 09:00-14:00
María Pavón González
bitarteanelkartea&gmail.com
ZARAUZKO MERKATARIEN ELKARTEA
MURKIL
Salegi 14 (Zarautz Lur)
943 00 51 29
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:15-13:30 eta 14:30-17:15
Inoiz edo behin, larunbatetan
Jesús Sanz Salamanca
gatc@zarautz.org
EIBAR MERKATARITZA GUNE IREKIA ELKARTEA
Unzaga plaza 7-behea 3
943 20 66 69 / 943 20 76 94 / 943 25 40 83
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 09:00-14:00
Ostiraletan: 08:00-15:00
Leire Ojanguren Vicandi
leire.ojanguren@fmg.es
ARRASATEKO MERKATARI ETA ZERBITZUEN ELKARTEA
IBAI ARTE
Nafarroa etorbidea 17
943 79 30 90
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 08:00-15:00
Astearte eta ostegunetan 08:00-13:30 eta 14:30-17:00
Aitziber Lasarguren Otzerinjauregi
aitziber@debagoiena.eus
BEASAINGO MERKATARIEN ELKARTEA
BAREAK
Zaldizurreta 5
943 08 79 88
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30-15:30 (ordutegi malgua)
Elene Berreteaga Arostegi
elene@bareak.eu
GIPUZKOAKO MERKATRIEN ELKARTEA – 1 (lurralde-eremua)
Garibai 36-1
943 42 55 57, luz. 5
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera
Ainhoa Maiztegui Iruretagoyena
ainhoa.maiztegui@fmg.es
GIPUZKOAKO MERKATRIEN ELKARTEA – 2 (lurralde-eremua)
Garibai 36-1
943 42 55 57, luz. 5
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera
Eva de Antonio Gavin
eva.deantonio@fmg.es
GIPUZKOAKO MERKATARI, OSTALARITZA ETA ZERBITZU-ENPRESEN ELKARTE-TALDEA
DENDARTEAN (lurralde-eremua)
Enparan kalea 1. (Azpeitia)
943 025 673.
Jendearen arretarako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30 eta 14:30-17:30
Xabier Aldalur Aguirre
otcdendartean@dendartean.eus
MERKATARITZA-GANBERAK
ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA OFIZIALA
Eduardo Dato kalea 38-1
01005 VITORIA-GASTEIZ
GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOKO GANBERA OFIZIALA
Tolosa etorbidea 75
20018 DONOSTIA
BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOKO MERKATARITZA-GANBERA
Errekalde Zumarkalea 50.
48008 BILBAO