EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-12-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017247

AGINDUA, 2017ko abenduaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2018. urterako, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

Xedapenaren data: 2017-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201706298
Maila: Agindua
Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari buruzko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Nekazaritzako Europako Berme Funtsa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa sortu ziren, hurrenez hurren, merkatuko neurriak eta beste neurri batzuk finantzatzeko eta landa-garapenerako programak finantzatzeko.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamendua landa-garapenari Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez laguntzeari buruzkoa da eta erregelamendu horren bidez Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek erregelamendu hauek indargabetu ditu: Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE). Erregelamendu honek arautzen du zer helburu lortzen lagundu behar duen landa-garapenerako politikak eta zein diren Europar Batasunaren lehentasunak landa-garapenaren alorrean. Landa-garapenerako politikaren testuinguru estrategikoa taxutzen du; eta landa-garapenerako politika aplikatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa prestatu da, zeina Europako Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu baitzen. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.
Halaber, 2017ko otsailaren 17an argitaratu da otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena, zeinaren xedea baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.
2014 eta 2020 artean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsa arautzeko eta Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE), 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1255/2011 (EB) Erregelamendua indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak eratzen du arrantzako eta akuikulturako produktuentzako laguntzen Erkidegoko erreferentziako arauzko esparrua. Arrantza Politika Erkidearen 2013ko erreformarekin bat finkatutako helburuak lortzeko finantza-tresna da aipatutako erregelamendua.
Haren bidez, Europako Arrantza Funtsa Europako Itsas eta Arrantza Funtsa bihurtu zen. Bada, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren helburua Arrantza Politika Erkidearen, Itsas Politika Bateratuaren eta Europa 2020 estrategiaren helburuak lortzen laguntzea da. Eta, horretarako, aipatutako erregelamenduko zioen azalpenak dioenez, honako hau du lehentasuntzat: arrantza- eta akuikultura-sektoreak ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak, baliabideen erabileraren ikuspegitik eraginkorrak, berritzaileak eta lehiakorrak izan daitezen bultzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako 2014/20 Arrantzarako Europako Funtsaren Programa Eragileak dagokio, Europako Batzordearen Egikaritze Erabakiaren bidez (CCI 2014ES14MFOP001).
Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.
Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:
– Laguntzak nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko inbertsioei eta laguntzak basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko; 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) ezarritakora biltzen diren laguntzak dira.
– Laguntzak arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko, eta 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020 aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan ez badira sartzen.
Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute, eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen.
Agindu honetan arautako laguntzak emateko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu berria programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean jasota daude.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu honen bidez iragarritako laguntza emateko baldintza izango da 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren aldaketa onartzea.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA
1. oinarria.– Xedea eta izaera.
1.– Agindu honen xedea da nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2018ko deialdia egitea (Lehiatu Berria programa).
2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak ez dira izango itzuli behar diren horietakoak.
3.– Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.
2. oinarria.– Laguntza-lerroak.
Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:
1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak
Laguntza hauek agindu honen II. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Laguntza hauek agindu honen III. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
Agindu honetako IV. kapituluak arautzen ditu, eta maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
4.– Artikulu honetako 1, 2 eta 3. ataletan sartzen ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako proiektuak egiteko laguntzak.
Agindu honetako V. kapituluak arautzen ditu, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.
3. oinarria.– Definizioak.
Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen kontzeptuak:
1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.
2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.
3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.
4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norbere izenean eta norbere kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.
5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.
6.– Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta merkaturatzea dela ulertuko da baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada, lehen sektoreko ekoizle batek amaierako kontsumitzaileei egindako salmenta bat abeltzaintzako produktuen merkaturatutzat joko da helburu horretarako erreserbatutako lokal bereizi batean egiten bada, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
7.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.
8.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 702/2014 Erregelamenduko 2. artikuluko 14. paragrafoan ezarritako betekizunetako bat betetzen duen enpresa.
9.– Nekazaritza-ustiapena: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
10.– Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritza-produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai dena.
11.– Lonja: autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.
12.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.
13.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.
14.– Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
15.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
16.– Arrantzako produktuak: arrantzako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak edo horietatik eratorritako produktuak, 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EE) Erregelamenduaren I; b) eranskinean zerrendatzen diren eran.
17.– Akuikulturako produktuak, organismo akuatikoak, bizitza-zikloaren fase guztietan, akuikulturako jardueretatik lortuak edo horietatik eratorritako produktuak, eranskinean zerrendatzen diren eran.
18.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak: itsasoan edo barneko uretan harrapatutako produktuak eta akuikulturako produktuak, baldin eta horiek guztiak zerrendatuta badaude erregelamendu honetan: 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduko 1. artikuluan, hain zuzen, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen duen Erregelamendua, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.
19.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.
20.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
21.– Arrantza-sektorea eta akuikultura-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.
22.– Nekazaritzako produktuak eraldatzea: nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, emaitza nekazaritza-produktu bat denean, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.
23.– Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea: lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte arrantzako eta akuikulturako produktuak maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza barnean hartzen ez duena.
24.– Basogintzako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).
25.– Arrantza-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.
4. oinarria.– Finantzaketa.
1.– 2018an, 1.702.128 euro erabiliko dira II. eta III. kapituluetako laguntzak finantzatzeko. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:
A.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, kofinantzaketa 800.000 eurokoa izango da, eta honela banatuko da:
1) II. kapitulua finantzatzeko, 285.000 euro erabiliko dira. 150.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
2) III. kapitulua finantzatzeko, 515.000 euro erabiliko dira. 270.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 245.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
B.– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 902.127 eurokoa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak dagozkion ordainketak eginda aplikatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
1) II. kapitulua finantzatzeko, 321.383 euro erabiliko dira. 169.149 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 152.234 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
2) III. kapitulua finantzatzeko, 580.745 euro erabiliko dira. 304.468 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 276.277 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
2.– Gainera, 2018an 5.200.000 euro erabiliko dira II. eta III. kapituluetako laguntzak finantzatzeko. Finantzaketa osagarri hau, Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurrikusten da eta Europako Komisioak onartu du. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
A.– II. kapitulua finantzatzeko, 4.715.000 euro erabiliko dira. 1.850.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.865.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
B.– III. kapitulua finantzatzeko, 485.000 euro erabiliko dira. 130.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 355.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
3.– 2018an, 1.400.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
A.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 350.000 eurokoa izango da. 100.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 250.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
B.– Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 1.050.000 eurokoa izango da. 300.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 750.000 euro, 2019. urteko konpromiso-kredituari.
4.– 2018an, 800.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da soilik zenbateko hori, eta honela banatuko da. 300.000 euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituari.
5.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
5. oinarria.– Baldintza orokorrak.
Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 5. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzen baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:
1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:
A.– Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
B.– Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea.
C.– Inbertsioek ez dute martxan egon behar eskaera aurkezten denerako. II eta III. Kapituluetan aurreikusitako inbertsioetan baldintza honetatik salbuetsita egongo dira, obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makinariaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu, in situ.
D.– Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
E.– Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
F.– Enpresak krisialdian ez egotea estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
G.– Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
H.– Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
I.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.
J.– EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, diru-laguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
K.– Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
L.– Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
M.– Ebazpen irmo baten bidez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.
N.– Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.
O.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
P.– Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Q.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
R.– Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
S.– Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
2.– Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza motaren arabera:
A.– Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.
B.– Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
C.– Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.
6. oinarria.– Eskaerak aurkezteko epea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea hiru hilekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskaerarekin batera, oinarri honen 3. paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
2.– Laguntzaren eskabidea –horren eredua deialdi honen eranskin gisa argitaratuko da– eskuragarri egongo da webgune honetan: http://www.euskadi.eus. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari igorri behar zaio, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen duen tokiren batean aurkeztuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita.
3.– Eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANaren kopia.
b) Pertsona juridikoek, enpresaren IFKren eta ahalordea emateko eskrituraren kopia, baita erakundea eratzeko eskriturarena eta estatutuena ere, dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita.
c) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.
d) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen A eranskinarekin bat datorrena.
e) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen B eranskinarekin bat datorrena.
f) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen C eranskinarekin bat datorrena.
g) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera eroste-ahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko txosten bat.
h) Proiektuan obra zibil bat egin behar bada, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskaeraren kopia –dagokionean, oniritzia izan beharko du proiektuak– eta behar diren lizentzien eta baimenen eskaeraren kopia.
i) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.
j) Hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpena:
– aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak izateaz.
– 5. oinarriko 1. zenbakiko Ftik Sra bitarteko apartatuetan ezarritako baldintzak beteta izateaz.
k) Kasu bakoitzean 26, 31, 37, edo 42 oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, enplegu-sorkuntza konprometituan proposatutako inbertsio edo gastuek izango duten ondorio aurreikusia justifikatuz.
l) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Txostena diru-laguntza eskatu aurreko bi urteetakoa izan behar da.
m) Eta laguntza kuantifikatzeko, erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.
4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu NANa, IFK, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela ziurtatzen duten agiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
5.– Agindu honetako 3. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. paragrafoaren 28. artikuluan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.
6.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
7.– Eskaerak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
8.– Edonola ere, Berrikuntza eta Elikagai Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
7. oinarria.– Diru-laguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.
1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:
a) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso diru-laguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.
1.– Kasu guztietan lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.
2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Ildo horretatik, lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek.
b) Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.
c) Makinak erostea, instalazioak egitea eta ekoizpen-instalazioak ekipamenduz hornitzea, barnean direla enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulego-altzariak, bulegotika-ekipamendua eta programa informatikoak.
d) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.
e) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzea.
2.– Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 2007ko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean diruz lagungarri den zenbatekoak, gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla eta merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko, edo salbu eta diru-laguntzaren aurretik ez den egin gastua.
Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.
Eskatzaileak aurkeztutako diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
8. oinarria.– Diru-laguntza jaso ezin duten kostuak.
Ez dira diruz lagunduko:
1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.
2.– Sozietate bat eratzeko eta hasteko gastuak.
3.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabilioi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.
4.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioek, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik. Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioek, salbu 25.4. oinarrian ezarritakoari dagokionez.
5.– Makinak ez diren inbertsioen finantza-alokairua.
6.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.
7.– Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, komunak, jangelak, ostatuak...).
8.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak; industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).
9.– Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) eta beste zerga batzuk.
10.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.
11.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.
12.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.
13.– Guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.
14.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar.
15.– Frutak eta barazkiak ekoizten dituzten ekoizleen elkarte batek sustatuak diren inbertsioak edo FBEE bateko ustiategiei eragiten dietenak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada diru-laguntza.
9. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen kostuen muga eta baldintza orokorrak.
Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:
1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia bider metro koadroko 450 euroko modulua egingo da.
2.– Produktuak goraka biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko modulua.
3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: metro koadroko 100 euroko ekipamendu-kostua eta 10 m
4.– Finken inguruko itxiturei dagokienez. Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 35 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako establezimenduaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.
5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 30 eurokoa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.
6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak diru-laguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.
10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.
Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.
3.– Balorazio Batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskaera bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.
4.– Balorazio Batzordeak eginkizun hauek ditu:
a) Aurkezten diren eskaera guztiak aztertu eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereizi. Era berean, araudia betetzen ez duen eskaera bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.
b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskaerak ebaluatu. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.
c) Kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatu.
6.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen bakarra aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak agindu honen 12. oinarriak aipatzen duen edukia jasoko du gutxienez.
7.– Balorazio Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.
11. oinarria.– Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.
1.– Norgehiagoka bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzeko laguntzak.
2.– Agindu honen II., III., IV. eta V. kapituluek arautzen duten laguntza-ildo bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-ildo bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 32., 38. eta 43. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.
II. eta III. kapituluetako laguntzei buruz, batera finantziatutako funtsekin ordainduko dira puntuazio gehiago duten proiektuak, Feader Funtsarekin guztiz ordaindu daiteken proiektura arte. Puntuzio gehiago duen hurrengo proiektutik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko dira, dauden baliabideak agortu arte.
Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.
12. oinarria.– Ebazpena.
1.– Aurkeztutako eskaerak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriko 6. paragrafoan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.
2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
A.– Onartutako eskaeretan:
1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.
2) Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.
3) Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.
4) Agindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.
5) Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen 2006ko urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren arabera emango eta ordainduko da.
6) Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.
7) Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.
B.– Ukatutako eskaeretan:
1) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.
2). Laguntza ukatzeko arrazoiak.
3.– Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzultze- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.
4.– Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta.
Era berean, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5.– Agindu honek ondorioak sortzen dituenetik sei hilabete pasatzen badira berariazko ebazpenik eman gabe, eskaerak ukatu egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.
6.– Prozedurako ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
13. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
1.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 15. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzaren baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:
A.– Diruz lagun daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.
B.– Zertarako ematen den diru-laguntza, horretarako erabiltzea.
C.– Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
D.– Ebazpena eman baino lehen, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
E.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan gutxienez martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta diru-laguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere. Upelak erosten diren kasuan, laguntza jaso osteko upel kopurua –upelen guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo zazpi urteetan– ezin izango da murriztu.
F.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.
G.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.
H.– Agindu honen 5. oinarriko 11. paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste diru-laguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo diru-laguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
I.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
J.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 31. eta 42. oinarrietan ezarritako baldintzetan), hori mantendu egin beharko da onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.
K.– Agindu honen II. eta III. kapituluen babesean ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela. Inbertsioak Erkidegoko funtsek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin finantzatzen badituzte, 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 9. artikuluko 4. paragrafoan eta 1999ko abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan ezarritakoa beteko da. Laguntzak soilik Eusko Jaurlaritzako funtsek elkarrekin finantzatzen badituzte, 1999ko abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak arautzen duen Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan ezarritakoa beteko da.
L.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
M.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.
N.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez jakinaraztea idatziz Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, deialdi honen 5. oinarriaren 16. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe.
2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, automatikoki. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
14. oinarria.– Proiektua gauzatzeko gehieneko epeak.
1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.
2.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2018. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2019ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.
3.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2019. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu ahal izango da, 17. oinarriko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat, 2020ko abenduaren 31ra arte.
15. oinarria.– Inbertsioa gauzatu izanari buruzko justifikazioa.
1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo sei hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa jasotzen duena eta diruz lagun daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen duena.
b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat aurkeztuko da. Higiezin berria eraiki bada, onartutako obraren amaierako ziurtagiriaren kopia.
c) Obra zibila egitea aurreikusten bada inbertsio-proiektuaren esparruan, obra egiteko lizentzia. Ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, baldintza hori behar bezala egiaztatzen duen froga aurkeztu beharko da.
d) Jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Jatorrizko egiaztagiriak zigilu batekin markatuko dira, laguntza honetara aurkeztu dela eta egiaztagiriari inputatutako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
f) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko enpresaren batez besteko enplegua handitzea proiektuak baloratzeko irizpide gisa erabili bada, 26., 31. eta 42. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, onuradunak laguntzaren azken ordainketa-eskaera aurkeztu aurreko 30 egunetan.
2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla, kontratazio-hileko TC2a, ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitua izan beharko da. Era berean, beste txosten bat eskatu ahalko du, fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula bat (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eta aplikatutako zergak). Besteak beste, egoera hauetan eskatu ahalko du txosten hori:
a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 1.000.000 eurotik gorakoak direnean.
b) 50 faktura baino gehiago daudenean.
c) Euskaraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindako dokumentu eta fakturak daudenean.
16. oinarria.– Ordainketa.
1.– Aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzatzea kontrolatutakoan ordainduko dira diru-laguntzak, eskaera egin ostean. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta 3 hilabetean egingo dira gehienez ere kontrol-lanak.
2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.
3.– Onuradunei ordainduko zaie laguntza, zuzenean.
4.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen Testu Bateginaren 111. artikuluaren 5. zenbakian ezarritakoaren arabera.
5.– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura ematen diren laguntzak Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen 2006ko urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat, Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren.
6.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta bi hilabetera gehienez ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.
7.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:
– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, funts zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren 38. artikuluarekin bat.
– Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, Funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduarekin bat.
– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 19. oinarriak diru-laguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.
17. oinarria.– Diru-laguntzak emateko baldintzak biltzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.
1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo diru-laguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio.
2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta diru-laguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.
Honako hauek hartuko dira aldaketa funtsezkotzat:
1.– Laguntzaren onuraduna aldatzea, enpresek bat egitea edo sozietate mota aldatzea.
2.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.
3.– Inbertsioen kokapena aldatzea.
4.– Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.
Ez dira onartuko aldaketa gisa, emandako laguntzaren xede den inbertsioaren % 60tik beherako gauzatzea dakarten aldaketak. Hortik beherako inbertsio-gauzatzea ez-betetzea izango da.
Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako diru-laguntza handituko.
Aldaketak ez badira nabarmenak, ez da aldatuko diru-laguntza emateko ebazpena, oinarri honetako 4. paragrafoan aurreikusitakoa gerta daitekeela alde batera utzi gabe.
3.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain diru-laguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategineko 53. artikuluan eta diru-laguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta diru-laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio diru-laguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 60 ez bada gauzatzen.
5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako diru-laguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.
18. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.
2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 13. oinarriko 3. paragrafoan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.
Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
19. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:
a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.
b) Diru-laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.
c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.
d) Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den proiektuaren zenbatekoaren % 60 ez gauzatzea gutxienez.
e) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta diru-laguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.
2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 egun naturaleko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37 artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako diru-laguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.
Aurrekoa hala izanik ere, ez-betetzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 60 gutxienez ez bada gauzatzen, diru-laguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako diru-laguntzaren guztizkoaren gain.
Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.
3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.
20. oinarria.– Bateragarritasunak.
1.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, diru-laguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio agindu honekin bat ematen den laguntzari.
2.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.
21. oinarria.– Datuen babesa.
Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak konpromisoa hartzen du datuak tratatzeko izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako babes-mailarekin eta horretarako aplikatzen den gainerako araudiaren arabera, baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko aginduan (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak kudeatzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak eta automatizatu gabeak arautzen ditu) ezarritakoaren arabera ere.
II. KAPITULUA
ARRANTZAKO PRODUKTUAK IZAN EZIK, EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDU-TRATATUAREN (AURRERANTZEAN TRATATU) 1. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK (EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREN 1. PARAGRAFOKO B) ATALEAN AIPATZEN DITUENAK) ERALDATZEKO, MERKATURATZEKO ETA GARATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK.
22. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea da. Laguntza hauek 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
a) Produktuak sakonago barneratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.
b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.
3.– Proiektuak aukeratzeko baldintzak.
a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak garatu, eraldatu eta merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.
b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahal izango dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20a gainditzen ez badute.
23. oinarria.– Onuradunak.
Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
24. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa: alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko 2012ko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.
2.– Eraldatzea nekazaritzako elikagaien enpresetan. Alegia, produktua biltegiratzen denetik produktu amaitua sortu arte produktua prestatzeko berezko prozesua osatzen duten egitekoak; ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:
a) Enpresak elikadura-katean sakonago barneratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko inbertsioak.
b) Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina edo nazioartekotasuna handitzeko inbertsioak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.
Mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari dagokionez, ondoko kategorietako batekoak izan beharko dute aipatu produktuek: jatorri-deitura babestuko ardoa, adierazpen geografiko babestuko ardoa, edo ardotarako mahats barietatea adierazten den ardoa.
3.– Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.
4.– Egitura operatiboa hobetzea. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.
5.– Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura... Bereziki, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat:
a) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.
b) Produktuak prestatzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak sortzea (tartean, erakusketa-aretoak eta dastalekuak).
c) Produktuak erakusteko edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.
6.– Ingurumen-hobekuntzekin lotutako inbertsioak. Alegia, ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.
25. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:
3.000 eurotik beherako inbertsioak.
1.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.
2.– Zurezko upelak erostea, salbu eta lehen erosketakoak izan eta –sotoaren edukiera handiagotu dela-eta– sotoko upel-kopurua areagotzea ekarri badu.
3.– FBEE bateko ustiategiei eragiten dieten edo frutak eta barazkiak ekoizten dituzten ekoizleen elkarte batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada diru-laguntza.
4.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
5.– Bigarren eskuko ekipamendua erosteko inbertsioak. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu diru-laguntza publikorik izan aurreko 10 urteetan.
6.– Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean material geldoarekin estalita ez dauden deposituak eraikitzea edo erostea.
26. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
Kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 27. oinarriarekin bat–, betetzen diren balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendariaren ebazpenaren bidez argitaratuko dira. EHAAn argitaratuko dira Batzordea eratu aurretik.
2.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektu guztiei 35 puntu emango zaizkie:
A.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
B.– Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak, hau da, inbertsioaren xede den produkzio-unitatearen produkzioa lortzeko erabilitako lehengai gehiena eskatzaileak berak lortzen duenean.
C.– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
3.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektu guztiei 30 puntu emango zaizkie:
A.– Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
B.– Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M03. neurriarekin bat –nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideari buruzkoa–.
C.– Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko eraldaketaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.
D.– Europako berrikuntza-elkarte bat osatzen duten talde eragileen ekimenez sustatutako lankidetza-proiektuak izatea.
4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektu guztiei 20 puntu emango zaizkie:
A.– Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
B.– Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzea.
C.– Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
D.– Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak; adibidez, dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak edo gas-iragazketa. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 70 baino gehiago izan behar dute.
E.– Eraldaketa- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.
5.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektu guztiei 15 puntu emango zaizkie:
A.– Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
B.– Diruz lagundu daitekeen guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makina eta instalazioetan egitea.
C.– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Kasu honetan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
D.– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoak). Kasu honetan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
E.– Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea.
6.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektu guztiei 10 puntu emango zaizkie:
A.– Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
B.– Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 50 baino gehiago izan behar dute.
C.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
D.– Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
27. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:
a) 14 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.
b) 15 puntutik 29ra bitarte: % 5 lagunduko da diruz.
c) 30 puntutik 39ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
d) 40 puntutik 59ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
e) 60 puntutik 74ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
f) 75 puntutik 89ra bitarte: % 25 lagunduko da diruz.
g) 90 puntutik 109ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
h) 109 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.
3.– Proiektu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituzten proiektuak.
b) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakarten proiektuak.
c) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.
d) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten ustiategien titularrek egindako proiektuak.
e) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
f) Emakumeek sustatutako proiektuak.
4.– Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.
5.– Betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.
6.– Ekoizpen-prozesuaren emaitza ez bada nekazaritzako produktu bat edo Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat emango da laguntza. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Beraz, esklusiboki ETEei emango zaizkie laguntza.
Horrez gain, enpresa ertainen kasuan, laguntzaren gehienekoa % 10erainokoa izango da; enpresa txiki eta mikroenpresetan, % 20rainokoa; guztiarekin ere, aipatu erregelamenduan ezarritako gainontzeko betekizunak errespetatu egin beharko dira, eta, orobat, neurriaren deskribapenean xedatutakoa.
III. KAPITULUA
BASOGINTZAREN GAITASUNA HOBETZEKO ETA EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 26. ARTIKULUAK AIPATZEN DITUEN BASOGINTZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MOBILIZATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
28. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da (zehazki, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamendua garatzen eta aplikatzen du 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programak–.
2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltze aldera, azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira. Batez ere zura birziklatzera bideratutako inbertsioak kanpoan geldituko dira.
3.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.
– Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.
29. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
30. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:
1.– Zura eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak (azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, zura tratatzeko makinak...).
2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa iraunkorraren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak.
3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira.
4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura ebakitzeko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.
5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.
31. oinarria.– Proiektuen balorazioa.
Kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –inbertsio-proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 32. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1) Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:
A.– Basogin-kooperatibek edo, produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei: 30 puntu.
B.– Emakumeek edo gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak sortzeko sustatzen dituzten ekimenei: 15 puntu. Bi kasuetan, eskatzaileak pertsona fisikoa izan behar du.
C.– 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei: 15 puntu.
Sustatzaile batek baldintza bat baino gehiago betetzen baditu, puntuaziorik handiena esleituko zaio.
2) Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:
A.– 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendariaren ebazpenaren bidez argitaratuko dira. EHAAn argitaratuko dira Batzordea eratu aurretik.
B.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
C.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
– Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
– Enpresen helburua, merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako beren produktuak sailkatzea eta estandarizatzea izatea.
D.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
– Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, erabilitako lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
– Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 igotzen duten eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzen duten proiektuak. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
E.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
– Diruz laguntzeko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak eta instalazioak izatea.
– Basogintza jasangarria ziurtatzeko eta produktu edo prozesuetako kalitate-hobekuntza ziurtatzeko, zaintza-kateko sistemak ezartzea.
F.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
– Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
– Produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan egotea.
– Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
– Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzeaareagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 50 baino gehiago izan behar dute.
32. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
2.– Proiektu bakoitzak aurreko artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) 10 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.
b) 11 puntutik 25era bitarte: % 5 lagunduko da diruz.
c) 26 puntutik 40ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
d) 41 puntutik 60ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
e) 61 puntutik 80ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
f) 81 puntutik 95era bitarte: % 25 lagunduko da diruz.
g) 96 puntutik 110era bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
h) 110 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.
3.– Proiektu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Enpresa eta ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko inbertsio-proiektuei edo lanpostuak sortzen dituztenei.
b) Basogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko xedea duten inbertsio-proiektuei.
c) Emakumeek sustatutako proiektuei.
IV. KAPITULUA
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK
33. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da, eta 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Eragilearen barruan daude.
2.– Kapitulu honetan araututako laguntzek eraldatze- eta merkaturatze-sektoreetako inbertsioak edo gastuak sustatzeko helburua dute.
34. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, oinarri honen 2., 3. edo 4. paragrafoek aipatzen badituzte, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek:
– Kontserbak.
– Erdikontserbak.
– Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.
– Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.
– Aurregosiak.
– Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.
– Arraina oinarri duten produktuak ekoiztea (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)
3.– Arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, zehatzago esanda, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.)
4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
5.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
35. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.
Arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko inbertsioak egiten dituzten proiektuak lagunduko dira diruz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 69. artikulua aplikatuta:
a) Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen duten proiektuak; hondakinen tratamendua barne.
b) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituzten proiektuak.
c) Gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen duten proiektuak.
d) Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzen dituzten proiektuak.
e) 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduaren 6. eta 7. oinarriekin bat akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzen dituzten proiektuak.
f) Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak dakartzaten proiektuak.
g) Enpresa eskatzaileak prozesatutako arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten proiektuak.
36. oinarria.– Laguntzen gehieneko zenbatekoak.
Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzen zenbatekoa.
37. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat eta bakoitzari dagokion puntuazioa hartuko da kontuan:
1.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
a) Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako bultzada izatea.
2.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 40 puntu emango zaizkie:
a) Inbertsio-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko lonjetatik eta portuetatik, batez ere, datorren arraina maneiatzen edo merkaturatzen duten enpresek sustatzea.
b) Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta egotea inbertsio-proiektua.
c) Enpresa eta ekoizpen-establezimendu berriak sortzea.
3.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
a) Instalazioak lekualdatzea eta hirigunetik kanpo kokatzea.
b) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago osatzen duten makinak eta instalazioak egotea.
c) Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 50 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea.
4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
a) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
b) Ingurumenaren eta baliabide naturalen babesa eta hobekuntza, baliabideen kontsumo eraginkorragoa, hondakinak tratatzeko sistemak eta azpiproduktuen kudeaketa eta ustiapen hobea sustatzea, eta kostaldearen ezaugarri tradizionalak eta baliabideak zaintzen laguntzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 70 baino gehiago izan behar dute.
c) Gutxi ustiatzen diren espezieak baliatzea.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko erauzketa-sektoreekin urtebetetik gorako kontratu-harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
5.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
a) Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin diharduten bi enpresak edo gehiagok abiatutakoak izatea.
b) Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea edo prozesu berritzaileak ezartzea edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.
c) Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea. Irizpide hau enpresa berriei eta pertsona fisikoa bada, horiei aplikatuko zaie.
d) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) arrantza-enpresa berriak sortzea. Irizpide hori pertsona fisikoa denean aplikatuko da.
e) Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa txikitzat hartzen diren enpresenak izatea.
f) Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak aurreikustea, helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
g) Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea.
h) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
i) Enpresa eskatzailearen langile propioak eta soldatakoak dituen merkataritza-sail bat duten enpresen inbertsio-proiektuak izatea.
38. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
Proiektu bakoitzak aurreko artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
– 10 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 39ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
– 40 puntutik 59ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 84ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
– 85 puntutik 99ra bitarte: % 40 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.
V. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA- ETA ELIKAGAIGINTZA-INDUSTRIETAN BESTELAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, AGINDU HONETAKO II., III. ETA IV. KAPITULUETAN SARTU EZIN DIRENAK
39. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Laguntzen xedea nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko industrietan agindu honen II., III. eta IV. kapituluetatik kanpoko inbertsioak egitea da.
2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetakoren bat badute:
a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzera eta merkaturatzera bideratuak egotea.
b) 30. oinarrian aipatzen ez diren baina EAEn ekoiztutako zura eraldatzeko eta merkaturatzeko sektorean eginak egotea.
c) 35. artikuluak aipatzen ez dituen arrantza-sektorean eginak egotea.
3.– Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.
40. oinarria.– Onuradunak.
1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
41. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.
Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1.– Eraldaketa-proiektuak.
a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.
b) Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak.
c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.
d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.
e) Eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko inbertsio-proiektuak.
2.– Merkaturatze-proiektuak.
a) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.
b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.
c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.
42. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.
Inbertsio-proiektuak baloratzean proiektu bakoitzari puntu-kopuru zehatz bat emango zaio. Puntuazio horren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 43. oinarriarekin bat. Balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:
A.– Inbertsio-proiektua estrategikoa izatea eta sektorearentzako bultzada izatea.
2.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:
A.– Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.
B.– Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.
C.– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.
3.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:
A.– Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.
B.– Kooperatibek beren bazkideen produktuen % 70 gutxienez zuzenean merkaturatzea.
C.– Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzea.
4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:
A.– Diruz laguntzeko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak eta instalazioak izatea.
B.– Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
C.– Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.
5.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:
A.– Enpresa txikien inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.
B.– Emakumeek sustatutako enpresa-ekimenak babestea.
C.– Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) nekazaritzako elikagaien enpresak sortzea.
D.– Inbertsio-proiektuan ekoizleen partaidetzak gehiengoa izatea.
E.– Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.
F.– Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko eraldaketaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.
6.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:
A.– Laguntzaren helburu den jardueran diharduten langileei prestakuntza emateko planak izatea; helburua, datak, bertaratuak eta dagokion ziurtagiria adieraziz.
B.– Merkaturatzea areagotzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak ezartzea; bereziki, esportazio-merkatuan. Kontzeptu honengatiko inbertsioek inbertsio guztien % 50 baino gehiago izan behar dute.
C.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.
43. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:
– 10 puntura bitarte: % 0 lagunduko da diruz.
– 11 puntutik 19ra bitarte: % 5 lagunduko da diruz.
– 20 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.
– 30 puntutik 59ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.
– 60 puntutik 79ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.
– 80 puntutik 99ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.
– 99 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.
2.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaie emakumeek sustatutako proiektuei.
A ERANSKINA
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
B ERANSKINA
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).
10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
C ERANSKINA
ESTABLEZIMENDU BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN ETA 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:
1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).
2.– Enpresaren egitura.
3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.
4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.
5.– Proiektuaren kokalekua.
6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).
7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.
8.– Gauzatzeko epea.
9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).
10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.
11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.
12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.
13.– Inbertsioaren balioztapen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.