EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017006

IRAGARKIA, Santurtziko (Bizkaia) E.U.2 urbanizatzeko obren 1. lotea egikaritzeko obrak lizitatzeko dena (Espedientea: 012/2017).

Xedapenaren data: 2017-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201800097
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 012/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Santurtziko (Bizkaia) E.U. 2 urbanizatzeko obren 1. lotea egikaritzeko obra.
b) Lotetan zatitzea: ez da lotetan zatitu.
c) Burutzeko lekua: E.U. 2, Santurtzi, Bizkaia.
d) Burutzeko epea: bost hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: seiehun eta berrogeita zortzi mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamabost zentimo (648.099,35) gehi ehun eta hogeita hamasei mila eta ehun euro eta laurogeita sei zentimo (136.100,86) BEZarenak. Beraz, guztira, zazpiehun eta laurogeita lau mila eta berrehun euro eta hogeita bat zentimo (784.200,21).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi mila zazpiehun eta hemeretzi euro eta hogeita bi zentimo (777.719,22).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 2a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
Sailkapena: bai.
a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.
Taldea: G; Azpitaldea: 6; kategoria: 3.
b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.
Taldea: G; Azpitaldea: 6; kategoria: d.
Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen urteko bolumena, gutxienez, 648.000 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaburua Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.
B) Kaudimen teknikoa: azken hamar urteetan, gutxienez, kontratuaren helburua den jarduera-arloan bi lan egin behar izan ditu, hain zuzen ere, 648.000 eurotik gorako lurzoruen urbanizazio-lanak egin dituela egiaztatu beharko da egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin diren zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 5a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a puntua.
b) Balio-judizioetan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Haztapena, guztira: 49 puntu.
A) Lanek ingurunean duten eragina eta interferentziak murrizteko neurri zuzentzaileak. Haztapena: 16 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.
B) Lanen eremua antolatzea. Haztapena: 14 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.
C) Lanen programazioa. Haztapena: 12 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.
D) Lana egiteko metodologia. Haztapena: 7 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.1.b puntua.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko otsailaren 14a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko martxoaren 2a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.