EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2018009

2/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 9koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800002
Xedapenaren data: 2018-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201800139
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/27ko 201600266 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miren Begoña Arzalluz Loroño andrea Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko urtarrilaren 7an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.