EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018013

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2018-2019 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere».

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201800265
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/01/15ean argitaratutako 2018/01/15eko AGINDUA akatsen zuzenketa [201800179]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira honako agindu honen I. eranskinean: «Agindua, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2018-2019 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere» (2018ko urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 10. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Aipatutako I. eranskinean, lehenengo jarraibidean, 2018/179 (17/3) orrialdean, seigarren jarraibidearen 1. eta 9. apartatuetan, 2018/179 (17/5) eta 2018/179 (17/8) orrialdeetan, eta hamargarren jarraibidearen bigarren paragrafoan eta a) letran, 2018/179 (17/9) orrialdean,
Honela dio:
«xxxxxxxaren xx(e)ko xx/xxxx Dekretua»
baina honela esan behar du:
«urtarrileko 9ko 1/2018 Dekretua»
Lehenengo jarraibidean, 2018/179 (17/3) orrialdean,
honela dio:
«(....) 35/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, (...)»
baina honela esan behar du:
«(...) 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa (...)»