EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017030

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztuta, zer eskabideri eman edo ukatu zaien esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretako diru-laguntza. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2017rako.

Xedapenaren data: 2017-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201800766
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/08/02an argitaratutako 2017/07/12ko AGINDUA [201703895]

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren.
Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratu berha da.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Guztiek jakin dezaten, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko Aginduan egindako deialdiko esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak indartzeko laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta bestetik, ukatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2017rako.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.