EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017031

AGINDUA, 2017ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, Cic Energigune Fundazioaren estatutu sozialen aldaketak. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin dira aldaketa horiek, eta, zehazki, 1., 4., 7., 8., 10., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 20., 21., 24., 25., 26., 34. eta 35. artikuluak aldatu dira, 23., 29., 30. eta 33. artikuluak ezabatu, eta 16bis, 16ter, 28bis, 30bis, 37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44. eta 46. artikuluak gehitu.

Xedapenaren data: 2017-11-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201800797
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko irailaren 27an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, Cic Energigune Fundazioaren estatutuak aldatzeko eta haren testu bategina onartzeko eskritura publikoa, zeina 2017ko irailaren 8an egiletsi baitzen Bilboko notario Vicente María del Arenal Otero jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.510).
Bigarrena.– Eskritura publiko horrekin batera, fundazioaren idazkari ez-patronatukide den Álvaro Colón Barriocanal jaunak, lehendakariaren oniritziarekin, Patronatuak 2017ko uztailaren 14an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu du, 2017ko uztailaren 18an emandakoa. Bertan, aho batez onartu zen fundazioaren estatutuetako 1., 4., 7., 8., 10., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 20., 21., 24., 25., 26., 34. eta 35. artikuluak aldatzea, 23., 29., 30. eta 33. artikuluak ezabatzea, eta 16bis, 16ter, 28bis, 30bis, 37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44. eta 46. artikuluak gehitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.
Zehazki, hor dago jasota fundazioaren estatutuetako ia artikulu guztien aldaketa, estatutuok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokituta. Horrela, Estatutuen hainbat artikulutan egindako Fundazioen Legearen arau-erreferentzia aldatzen dira (1., 7., 8., 12., 18., 39., 41., 42. eta 46. artikuluak); 10. artikuluaren idazketa aldatzen da, Fundazioaren ondasunei eta eskubideei buruzkoa; 12. artikuluaren idazketa aldatzen da, zeinak erreferentzia egiten baitie Fundazioaren xedeekin zerikusia duten ekonomia-, merkataritza- eta industria-jarduerei; idazketa berria ematen zaie, halaber, 13. artikuluari, zeinak erreferentzia egiten baitie Fundazioaren izenean egindako egintzei, eta 14. artikuluari, ondare-zuzkidura gisa, eskuratu gabeko sarreren destinoari buruzkoa; Patronatuaren eskumenei dagokienez, eskumen eskuordetu ezinei buruzkoa aldatzen da (15. artikulua); paragrafo bat gehitzen da Patronatua osatzen duten pertsonen berrautaketa mugagabea sartzeko (16. artikulua); Patronatua osatzen duten pertsonak kargutik kentzeko arrazoiak gehitzen dira (18. artikulua); adierazten da pertsona juridikoak Patronatuaren parte izan daitezkeela (19. artikulua); 20. artikuluan, Patronatuak izan ditzakeen karguak gehitzen dira; 21. artikuluan, karguen iraupena gehitzen da; idazkari-kargua duen pertsonaren egitekoak aldatzen dira (24. artikulua); Patronatuaren funtzionamenduarekin zerikusia duten artikuluak aldatzen dira (25. artikulua, bilera-kopurua, eta 26. artikulua, deialdiak); kolaboratzaile-kategoria duten pertsonek Patronatuan parte hartzeko aukera gehitzen da (34. eta 35. artikuluak).
Bestalde, zenbait artikulu ezabatzen dira sistematika-arrazoiengatik beste artikulu batzuetara pasatzeagatik, horrela: 23. artikulua 28bis artikulura igarotzen da; 29. artikulua 16ter artikulura; 30. artikulua 16bis artikulura, eta 33. artikulua 37. artikulu berrira.
Halaber, zenbait artikulu gehitzen dira, hauei buruzkoak: karguen doakotasuna (16bis artikulua); patronatukideak kargutik kentzeari buruzko arrazoiak (16ter artikulua); aktei eta lehendakariaren oniritzia behar duen dokumentazioa (28bis artikulua); ahalmenak eskuordetzea (30bis artikulua); kontabilitatea (37. artikulua); Estatutuak aldatzea (38. artikulua); fusioa (39. artikulua); zatiketa (40. artikulua); beste entitate juridiko bat bilakatzea (41. artikulua); Fundazioa azkentzeko arrazoiak eta prozedura (42. eta 43. artikuluak); desegitea eta likidatzea (44. artikulua), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera bidaltzeari buruzkoa.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, hala ezarrita baitago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, bereziki: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 27. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikulua, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartua. Egindako estatutu-aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas, Cic Energigune Fundazioaren estatutuen egokitzapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera, eta baita ere 1., 4., 7., 8., 10., 12., 13., 14., 15., 16., 18., 19., 20., 21., 24., 25., 26., 34. eta 35. artikuluen aldatzea, 23., 29., 30. eta 33. artikuluen ezabatzea, eta 16bis, 16ter, 28bis, 30bis, 37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44. eta 46. artikuluen gehitzea. Horiek Fundazioaren Patronatuak erabaki zituen 2017ko uztailaren 14an, agindu honen datarekin, Bilboko notario Vicente María del Arenal Oteroren aurrean 2017ko irailaren 8an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako terminoetan (protokolo-zenbakia: 1.510).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.