EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018054

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez deia egiten baita administrazioarekiko auziko errekurtsoan, 1524/2017 prozedura arrunta.

Xedapenaren data: 2018-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201801442
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/29an argitaratutako 2017/09/15eko EBAZPENA [201704680]

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoak betetzeko, honako honegatik jakinarazten zaio Euskadiko Auzitegi Nagusiari, administrazioarekiko auzien salan, hirugarren sekzioan, 1524/2017 prozedura arrunta izapidetzen dela, Hegoaldekoak auzo-elkarteak sustatua.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak gaitzetsitako 2017ko azaroaren 15eko Ebazpenaren aurkako demanda ezarri da. Ebazpen honen bidez, ondoko ebazpen hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzetsi zen: 2017ko apirilaren 4ko Ebazpena, Unibertsitatera doan Vitoria-Gasteizko tranbia zabaltzeko eraikitze-proiektua behin betiko onartzen duena, eta 2017ko azaroak 15eko Ebazpena, Unibertsitatera doan Vitoria-Gasteizeko tranbia zabaltzeko eraikitze-proiektuak erasandako ondasunak eta eskubideen zerrenda onartzen duena.
Ondorioz, interesdunei edo behar bezala akreditatuak dauden ordezkariei dei egiten zaie, aipatutako salan aurkeztu daitezen bederatzi (9) eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.