EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018069

AGINDUA, 2018ko martxoaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Gure Artea Sariak 2018ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.

Xedapenaren data: 2018-03-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201801894
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/10rean argitaratutako 2018/03/07ko AGINDUA [201801863]

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2018ko ekitaldiko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako dei egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 7ko Aginduaren 6. artikulua ikusirik, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– 2018ko edizioan Gure Artea Sariak erabakiko dituen Epaimahaia honako hauek osatuko dutela:
Epaimahaiburua: Clara Montero Tellechea.
Epaimahaikideak:
Alaitz Arenzana Letamendi.
Iñaki Garmendia Bartolome.
Lourdes Mendez Perez.
Manuel Cirauqui.
Idazkaria: María Jesús Cambra Contin.
Bigarrena.– Jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.