EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018069

EDIKTUA, 130/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201801899
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 130/2017 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.
Alderdi demandatua: Jose Antonio Vecino Perez.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
7/2018 EPAIA
Epailea: Veronica Ponte Garcia andrea.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamaseia.
Alderdi demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.
Abokatua: Juan Maria Alvarez Gonzalez.
Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.
Alderdi demandatua: Jose Antonio Vecino Perez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Durangoko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epaile Veronica Ponte Garciak, hitzezko judizioko 130/2017 auto hauek ikusita, epaia eman du Erregearen izenean. Auto horietan, demandatzailea Editorial Planeta, S.A. enpresa izan da, Virginia Tejada prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Maria Gonzalez letraduak lagunduta; demandatua, berriz, Jose Antonio Vecino Perez izan da, zeina auzi-ihesean baitago. Diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa izan da judizioa.
EPAITZA
Osorik baiesten dut «Editorial Planeta, S.A.» enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako demanda, Jose Antonio Vecino Perez jaunaren aurkakoa. Horrenbestez; demandatua kondenatzen dut demandatzaileari mila zazpiehun eta berrogeita hamalau euro (1.754,00) euro ordaintzera, bai eta demandaren egunetik sortutako legezko interesak ere. Kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.
Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.
MAGISTRATUA.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Durango (Bizkaia), 2018ko martxoaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.