EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018093

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita 593. ikastarotik 597. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

Xedapenaren data: 2018-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201802599
Maila: Ebazpena
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Gestión Integral Denbo S.L. enpresak eta Fundación Hazi Fundazioak ikastaro hauek antolatu dituzte:
– 593. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Abaltzisketan emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 594. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. enpresak Mungian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa (on-line), oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 595. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. enpresak Mungian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, maila kualifikatukoa (on-line pasatzekoa), C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 596. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Derion emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa (pasatzekoa), maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 597. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Ikusi dira, halaber, hauek:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:
1.– 593. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
2.– 594. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
3.– 595. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
4.– 596. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
5.– 597. ikastaroko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.