EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018111

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 31koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarena, Hirigune Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako 2018ko laguntza-programarako arauak ezarri eta deialdia egiteko.

Xedapenaren data: 2018-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201803012
Maila: Agindua
2017-2020ko aldirako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko plan estrategikoan, sail horretako politika publikoen plangintza egiteko lan-tresna eta administrazio honi arlo horretan dagozkion jarduerak antolatzeko eta koordinatzeko bitarteko egokia den aldetik, Jaurlaritzak turismoan, merkataritzan eta kontsumoan sustatu beharreko jarduketa publikoko arlo lehenetsiak zehazten dira, XI. legegintzaldirako gobernu-programan oinarrituta.
Barne-merkataritzari dagokionez, plan estrategikoaren helburuetako bat hau da: sektore-lehiakortasuna sustatzea elkarteekin elkarlanean jardunez eta ikuspegi berritu eta eraginkor baten bidez. Horretarako, hainbat lan-ardatz eta jarduketa-lerro zehaztu dira, horietako bakoitzaren helburuaren arabera. III. ardatz edo esparruan, Hiri-eremuen merkataritza-kudeaketan, helburua hau da: hiri-eremuen merkataritza-kudeaketan sakontzea esku-hartze tradizionalak aberastuz eta desberdinduz. Hala, ahalmen eraldatzailea eta eraginkortasuna optimizatu ahal izango da eta lurraldea laguntza-politikek eta lerroek bat egiteko eremua den ideia indartuko da. Era horretan, hirigintzako jarduketetan eta hiri eremuak dinamizatzekoetan berrikuntza sustatuko dugu.
Gure herrien eta hirien erdiguneko merkataritza-esparruak jada «eginda» dauden eremuak dira, merkataritza-dentsitate handikoak eta merkataritza-ekipamendu askokoak. Merkataritza-eskaintzaren beherakadak, nagusiki, hurbileko ingurune kalteberei eragiten die. Hauek dira hirigintzaren erronkak, auzoetan nagusiki: gutxieneko merkataritza-zuzkidurak bermatzeko helburua; gizarte kohesioarentzako eta auzoen habitateko bizi-kalitaterako eskaintza nahikoari eustea; gizarte-funtzioa optimizatzen duten Merkataritza-lurzoruen kokapena eta mota; horiek erabiltzea bultzatzeko formulak bilatzea.
Euskadi 2020 XI Legegintzaldi honetako gobernu-programan, I.1 ardatzaren barruan. 31. konpromisoan («Euskal merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatu») hazkunde irmoa aipatzen da, enplegu gehiagokoa eta hobeagokoa, eta han aipatzen da herriko dendei lagundu egin behar zaiela, enplegua finkatzeko eta herri nahiz hiriak dinamizatzeko, hiriko espazioak zorrotz kudeatuta. Halatsu, komertzioen arteko kooperazioa bultzatu nahi da, lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak bultzatuz eta merkataritzako enpresa-elkarteei indarra emanez. Horretarako, ezinbestekoa dugu hainbat ekintza abian jartzea, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko kolaborazioaren bitartez, dinamizazio-programak ezartzeko udalen eta elkarteen artean.
Aberastasuna emateko eta enplegu iraunkor eta kalitate onekoa sortzeko helburuz taxutu behar ditugu politikak, jakinik globalizazioak eta kontsumo-ohitura hauek marraztutako jokalekuan mugitu beharko dugula: gure ingurua gero eta lehiakorragoa eta profesionalago izango da, eta produktu nahiz zerbitzuen bikaintasun eta kalitatea gero eta erabakigarriagoak izango dira zer erosi aukeratzerakoan, bai eta, ondorioz, lortzen diren emaitzetan ere. Era berean, sektore ahulenei eta ingurune babesgabeei erreparatu behar diegu, ez ikuspuntu ekonomikotik soilik, baizik baita sozialetik ere. Horrenbestez, hurbileko merkataritzaren apustu egiten jarraituko dugu, auzoetan, herrietan eta hirietan hiri-ehuna eratzen duenez, eta indar handiagoz egingo dugu, gainera, autonomia-erkidegoko batez besteko langabezia-tasa baino handiagoa duten horietan.
Helburu horiek betetzeko, ezinbestekoa da arlo pribatuaren eta publikoaren arteko lankidetza bideratzeko mekanismoetara jotzea, eta sektore nahiz zonako kooperazioa bultzatzea udalerrian bertan; hartara, gure enpresek kokapen sendoagoa izango dute beren inguruan ondo errotuta egoteko.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hirigune - Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programaren 2018rako oinarri arautzaileak onartzea, eranskinean jasota dagoenaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Oinarrietan aurreikusita ez dagoen guztirako, hauek aplikatuko dira: 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duena; eta, prozedura-arloan, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dionez administrazio-bideari, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak zenbatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.
I. ERANSKINA
OINARRI ARAUTZAILEAK
I.KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
1.– Agindu honen xedea da:
Hiriko merkataritza-lankidetza eta dinamizaziorako estrategien garapena erraztea; hain zuzen, jarduerak kokatuta dauden hiriguneetako merkataritza-lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzea xede dutenena, esku-hartuz ez soilik hiriguneetan, baizik eta erdigunearen inguruan gelditzen diren auzoetan (berriak, zaharkituak, degradatuak, etab).
Aipatu programarekin bat etorriz, jarraian zehaztu jarduera-proiektuak ezarri eta garatzeko laguntza ekonomikoak emango dira: udalerri mailakoak izanik, euren izaera estrategikoa dela eta bereizi eta globalak izateaz gain, parteek adostutako ekintza guztiak integratuko dituztenak. Adostasun hori lankidetza hitzarmen publiko-pribatua sinatuta gauzatuko da; hitzarmen bakarra udalerri bakoitzeko. Hitzarmen hori, eta proiektua, ezinbestekoa izango da, eta urtero berretsi beharko da. Esandako adostasunak berariaz jasoko du zer-nolako modua ezarri den diru-laguntzaren xede den proiektuaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Goragoko artikuluan zehaztu helbururako diren baliabide ekonomikoek 1.810.042,86 euro egingo dituzte, udalei dagokienez (2018rako 1.267.030,00 euro, eta 2019rako 543.012,86 euro); eta hiriko merkataritzako merkatarien elkarte eta elkarte mistoak edo hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte multzoak edo elkarteen jarduerei dagokienez, 2.373.826,70 euro; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.
2.– Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du diru-kopuru horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarreko legerian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki.
3.– Aipatu laguntzei aurre egin behar dien aurrekontuak ez badu kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-ebazpenaren bitartez. Era berean, diru laguntzak emateko ezarritako kreditua agortuz gero, gertaera horren berri emateko, Turismo eta Merkataritzako sailburuordetza eskudunak administrazio-ebazpen bat emango du eta bertan adieraziko du zer egunetan agortu den aipatu kreditua. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ez da onartuko une horretatik aurrera aurkezten den beste laguntza eskaerarik.
4.– Diru-laguntzen eskaera espedienteak hurrenkeran ebatziko dira, agindu honetan galdatutako dokumentazio guztia osatuta daukaten momentuaren arabera.
3. artikulua.– Laguntzen modalitatea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, gauzatuko dira, eta Agindu honetan zehazten diren jarduerak finantzatuko dira.
4. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste zeinahi laguntzarekin, betiere helburua berbera baldin bada.
2.– Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntzak batuta, aurkeztutako aurrekontuaren % 100 gainditu.
Gehiegizko finantzaketa gertatuko balitz, eman beharreko diru-laguntza murriztu egingo da diruz lagundutako proiektua egikaritzeko aurreko lerrokadan ezarritako osoko kostuaren mugaraino.
5. artikulua.– Erakunde onuradunak.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak eskatu ahal izango dituzte EAEko udalek eta udalerriko merkatarien elkarteek edo hiri-merkataritzaren elkarte mistoek edo hiri-merkataritzaren plataformek, elkarte-multzoek edo elkarteek; baina lankidetza publiko-pribatuko «esparru-akordio» bat sinatu beharko dute biek, eta honako hauek xeheki adierazi beharko dira bertan:
Udalerriko merkatarien elkarteen izena eta kopurua, eta, egoki bada, haien ordezkariaren izendapena.
– Helburuak.
– Ekintzak.
– Aurreikusitako egutegia.
– Proiektua gauzatzeko baliabide ekonomikoak eta berorien jatorria.
– Ekintza bakoitzaren estaldura eta arrakasta-maila neurtzeko erabiliko diren adierazleak.
– Existituko ez balitz, proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egingo duen organo baten eraketa.
a) Udalak:
1) 15.000 biztanletik gora dituzten udalerriak. Zerrenda agindu honetako II. eranskinean dago jasota.
2) 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, hirigune historikoa baldin badute eta udalerriko merkataritza-establezimenduen kopurua dela eta, biziberritze komertzial baterako potentzialtasuna duten kasuan. Halako udalak agindu honetako III. eranskinean daude zehaztuta.
3) Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak. Aipatutako udalak agindu honetako IV. eranskinean daude zehaztuta.
4) Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeetako udalerri nagusiak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak, agindu honetako 6.1.c) artikuluan jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako V. eranskinean daude zehaztuta.
5) 10.000 biztanletik gora daukaten udalerriak, 100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak eta, 2018ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa dutenak, agindu honetako 6.1.c) artikuluan jasotako jardueretarako soilik. Halako udalak agindu honetako VI. eranskinean daude zehaztuta.
b) Zona-eremuko merkatarien elkartek eta elkarte mistoak, baldin eta, 2018ko urtarrilaren 1ean, inskribaturik badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan, zeina ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuaz arautu baitzen.
c) Plataformak, elkarte-multzoak edo hiri-merkataritzako elkarteak, pertsona fisiko edo juridiko gisa eratuak, publikoak zein pribatuak, edo edozein motako unitate ekonomiko edo ondare, izaera juridiko propioa duena, eta, zuzenbideak onartutako edozein eran, 2018ko urtarrilaren 1ean horrela inskribatuta daudenak.
2.– Merkatarien elkarte, plataforma, elkarte-multzo edo hiri-merkataritzako elkarte bat baino gehiago dagoen hiriburuetako kasuan, plataforma, elkarte-multzoa edo hiri-merkataritzako elkarte horixe izango da diru-laguntza honen eskaera egin dezakeena. Hiri-merkataritzako plataformak hauek dira: udalerriko merkatari elkarteen ordezkaritzaren gehiengoa duen zonako merkataritza-elkarteak.
Hiri-merkataritzako plataforma, elkartze-multzo edo elkarterik ez bada, udalerriko merkatarien elkarteen multzoak erabakiko du, era adostuan, erantsitako agiri batean, zeinek izango duen haien ordezkaritza, bakarra izango baita udalerri bakoitzeko, eta elkartea ordezkatuko duen pertsona izendatuko da eta behar bezainbat ahalmen emango zaio, laguntzaren onuradun gisa dagozkion obligazioak bete ditzan; eta esandako dokumentuan jasoko dira, orobat, elkarte bakoitzak nolako parte-hartze maila izango duen proiektua gauzatzean, eta elkarte bakoitzari dagokion zenbatekoa, bakoitzari zenbateko diru-laguntza esleituko zaion zehazteko.
Merkataritza-elkarte bat baino gehiagoko kide diren elkarte-kideak baldin badaude, kide horiek, nahitaez, bere kidetza zein elkartetan konputatzea nahi duten erabaki beharko dute; eta elkarte bakarra konputatu dezakete, arau honetarako.
Udalerriko merkatarien elkarte guztien adostasuna lortuko ez balitz; elkartekide kopuruari dagokionez enpresa-ordezkaritza maila handiena duen edo duten erakundearen eta udalaren artean iritsitako akordioak balioko du.
Horretarako, elkarrekin adostutako dokumentu bat aurkeztu beharko dute, aldeek sinatuko dutena eta bertan islatuko dira esandako akordioa lortzeko egin diren izapideak, akordiotik kanpo geratu diren erakundeak, zer arrazoigatik geratu diren kanpoan eta erakunde sinatzaileen ordezkaritza maila.
Era berean, urteko jardueren eragiketa-plana eta aurreikusitako finantzaketa-sistema aurkeztu beharko dituzte.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek, edo edozein Administrazio Publikoak, ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, betiere ordainduta baditu diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak erregelamenduz ezartzen den moduan, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Era berean, onuraduna izateko, Diru-sarrerei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzue, eta, horien artean, honako hauek daude:
a) Diru-laguntzak jasotzeko aukera ebazpen irmoaren bidez galduta ez edukitzea, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera, edo laguntzak jasotzeko desgaitzen duen legezko debekurik ez edukitzea, sexu-diskriminazioagatik gertatu direnak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean adierazitakoarekin bat eginez.
b) Elkarteak izanez gero, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4.5 eta 4.6 artikuluetan aurreikusten diren debekuetan ez egotea, edo, ez-zilegitasun penala dagoelako arrazoizko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda ez egotea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoa ezarriz, dagokion erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duen ebazpen judizial irmorik ez dagoen artean.
4.– Ezingo dira diruz lagundu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkaten erakundeen proiektuak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direlako egiaztapena automatikoki egiaztatuko da, laguntza eman eta ordainketa-proposamena egin aurretik (azken kasua, laguntza ematen denetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira eta ordainketa ondoko ekitaldi batean egiten bada).
Diru-laguntzaren eskaera aurkezten bada, Diru-laguntzen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusten diren inguruabarren egiaztapena ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean eskuratzeko baimena ematen dio erakunde eskatzaileak organo emaileari (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua); horrelakoetan, erakunde eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek eman beharko.
Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz ukatu ahalko du baimena; hala eginez gero, egiaztapenak aurkeztu beharko ditu.
II. KAPITULUA
UDALETXEENTZAKO LAGUNTZAK
6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
Diruz lagun daitezkeen inbertsio-proiektuak jotzen dira ondorengo hauek:
1.– Ikerlanak.
a) Agindu honetan aurreikusitako udalerrietan Merkataritza Suspertzeko Planak –halakorik ez badute– prestatzeko eta lantzeko ikerlanak, edo, egin zirenetik, 5 urtetik gorako antzinatasuna duten planak eguneratzeko egin beharrekoak.
Diruz lagundu ahal izateko, gutxienez, ondorengo eduki hauek jaso beharko dituzte:
1) Udalerriaren identifikazio-parametroen azterketa.
2) Zonako merkataritza-azterketa.
3) Zonako espazio-azterketa.
4) Udalerriko hornidura-sistemen azterketa, salerosgaien karga eta deskarga ordenantzei buruzko alderdiak barne direla.
5) Eskaeraren azterketa.
6) Diagnostikoa.
7) Helburuak eta ekintzak zehazten dituzten jardueren proposamenak eta haiek gauzatzea ahalbidetuko duten adierazleak.
b) Txikizkako udal azokak eraldatzea, berregituratzea eta modernizatzea xede duten ikerlanak.
Ikerlan horiek, diru-laguntzarik jasotzeko modukoak izango badira, gutxienez, ondorengo eduki hauek jaso beharko dituzte:
1) Ikerketaren helburuak.
2) Udalerriaren deskribapen-azterketa.
3) Zonako merkataritza-azterketa.
4) Xede-merkatuaren oraingo egoeraren azterketa, espazio, arkitektura eta merkataritza alderdiei dagokienez; irisgarritasuna, dekorazioa eta postuen kokapena ere aztertuko dira.
5) Oraingo kudeaketa-eredua eta baliabideak.
6) Eskaeraren azterketa.
7) Diagnostikoa.
8) Jarduera proposamenak:
– Globalak, azoka osorako, oro har.
– Azokako eskaintza komertzial globala (establezimendu aukera eta tipologia).
– Espezifikoak, salmenta-postu bakoitzarentzat.
– Erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzea (etxera banatzea, ordutegiak, txartelak, aparkalekuak, informazio-puntuak,...).
– Produktu-gama berriak sartzea (bidezko merkataritza, produktu ekologikoak, tokikoak, eskuz landuak, jatorri-izendapen babestukoak, geografia-adierazpen babestukoak,...).
– Hondakinak gaika bildu eta tratatzeko sistemak.
– Barne araudia.
9) Proiektuaren bideragarritasuna epe labur, ertain eta luzera.
10) Gauzatzeko egutegi optimoa.
11) Kostuak kalkulatzea.
12) Ondorioak.
c) Udalerriko plan estrategikoetarako ikerketak, soilik baldintza hauek betetzen dituzten udalerrietarako: 10.000 biztanletik gora izatea, 100 merkataritza-establezimendutik gora edukitzea eta, 2018ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa izatea, eta aurreko 5 urteetan honelako antzeko ikerlanik egin gabe izatea. Honako eduki minimo hauek bete beharko dituzte:
1.– Planteamendua.
1.1.– Aurrekariak.
1.2.– Zioen azalpena.
1.3.– Planaren helburuak.
1.4.– Lan-metodoa.
1.5.– Planaren egitura.
1.6.– Erabili diren informazioa eta irizpideak.
1.7.– Herritarren partaidetza.
1.8.– Beste plan edo proiektu batzuekin koordinatzea.
2.– Abiapuntua.
2.1.– Udalerriko egoera sozioekonomikoa.
2.2.– Sektore komertzialaren diagnosia.
2.2.1.– Udalerriko eskaintza.
2.2.2.– Inguruko eskaintza (konparazioa).
2.2.3.– Udalerriko eskaera.
2.2.4.– Inguruko eskaera (konparazioa).
2.3.– Gune komertziala.
2.3.1.– Eskaintza komertzialaren hedapena, lurraldeka.
2.3.2.– Etorkizunerako planteamendua.
2.3.3.– Jarduera komertzial, turistiko eta hirugarren sektorerako arloen optimizazioa.
2.3.4.– Hutsik dauden lokalen errolda.
2.4.– Beste sektore batzuk (turismoa, kultura, aisia, osasuna, hezkuntza, ekonomia...).
2.4.1.– Udalerriko eskaintza eta eskaera tertziarioa.
2.4.2.– Inguruko eskaintza eta eskaera tertziarioa (konparazioa).
2.4.3.– Gainerako sektoreen hedapena, lurraldeka.
2.5.– Diagnostikoaren ondorioak.
3.– Jarduera-proposamenak.
3.1.– Merkataritza-jarduerarekiko.
3.2.– Gainerako sektore tertziarioarekiko.
3.3.– Sektoreen arteko elkarbizitzarekiko.
3.4.– Merkataritza-lurzoruarekiko.
3.5 Merkataritzako inguruak leheneratzea.
3.6.– Hutsik dauden lokalen gestioa.
4.– Gestioa eta finantzaketa.
4.1.– Gestio-sistemak.
4.2.– Finantzaketa-sistemak.
4.3.– Sistemak ezartzeko metodoak.
4.4.– Lege-kontuak.
4.5.– Lankidetza publiko-pribatua.
5.– Ingurumenarekiko arreta.
5.1.– Merkataritza-jardueraren eta gainerako sektoreen analisia, ingurumenaren ikuspuntutik.
5.2.– Hobetzeko eta prebenitzeko neurriak.
6.– Parte-hartzea.
6.1.– Parte-hartze prozesuaren justifikazioa.
6.2.– Prozesuko kideak.
6.3.– Erabakiak hartzeko sistemak.
7.– Jarraipena.
7.1.– Jarraipen-mahaiaren eraketa.
7.2.– Kideak eta eginkizunak.
7.3.– Tutoretza.
7.4.– Erabakiak hartzea.
2.– Hirigintza-jarduerak merkataritza eremuetan.
5. artikuluan aipatu esparru-akordioan eta Merkataritza Suspertzeko Plan Berezian jasotako hiri-azpiegiturak egokitzeko proiektuetan egindako inbertsioak, baldin eta agindu honetako 5. artikuluko 1.a) 1), 2) eta 3) paragrafoetan aipatu udalek egiten badituzte, eta udalerriko merkataritza-jarduera aurrerabidean jartzeko helburua badute; esate baterako, merkataritza burutzen den ingurunea hobetzea.
Aurreko paragrafoan esandakoaren ildotik, uste da beharrezkoa dela MBP azterlan bat edukitzea; hala, puntu honetan zehaztu jardueretarako laguntzak eskatu ahal izateko.
Agindu honen ondorioei dagokienez, udalerriko hiri-azpiegituretan –barne dela hiri-ekipamendua– egokitzapen komertziala egiteko beharrezkotzat jotzen dira beherago zehaztu jarduerak; betiere, merkataritza aldeetan burutzen badira eta honako hauentzako badira:
a) Hiri-ingurunean kokatutako kale-merkataritza eta noizbehinkakoa garatzeko eremu espezifikoak egokitzea.
Agindu honen eraginetarako, kale-merkataritza eta noizbehinkako merkataritzaren garapentzat joko dira esandako merkataritza-aktibitatea eguneratzen eta duintzen duten jarduerak, eta hiri-ekonomiak animatzeko balio dutenak, esate baterako:
1) Salmenta tipologia honetako jarduerak garatzeko erabiltzen diren eremuak edo azalerak egokitzea.
2) Merkataritza-aktibitate horri zerbitzua emateko ekipamendu eta azpiegitura iraunkorrak eta ez-iraunkorrak nahiz iragankorrak: karpak, desarma daitezkeen egiturak edo antzekoak. Kasu horretan, merkataritza-jarduerari erreferentzia egiten dioten mezuak eta esloganak agerian eta ikusteko moduan paratu beharko dira.
3) Sostengu-zerbitzuen zuzkidura, hala nola argindarra, ura, ekipamendu elektronikoa, eta abar.
b) Udalerriko txikizkako merkatuetako postuak modernizatu eta berregokitzeko inbertsioak.
c) Denden eta erosketa-turismoaren seinalizazioa.
Hara zer den hori: merkataritza-zonetako eta erosketa-turismoarekin lotutako seinaleak jartzea, eta merkataritza-zonetarako sarbideen seinaleak jartzea, trafikoko seinaleak alde batera utzita.
d) Paramentu bertikalak edo antzekoak, iraunkorrak ez direnak, zeintzuen helburua baita: merkataritza-ardatzetako pasaia urbanoa eta estetikoa hobetzea; eta, betiere, jarduera bako lokalekiko loturarik badute.
e) Salmentako ardatzak eta kaleak oinezkoentzako prestatzea, bai haiek garatu eta birmoldatzea ere, baldin eta, azken hamar urteetan, laguntzarik jaso ez badute sail honek eratu Merkataritza Suspertzeko Planen bidez.
f) Espaloien zabalera handitzea, 3 metroraino, baldintza hauek betetzen dituzten kaleetan: bertako lonjen % 70 komertzialak izatea eta horien % 70 martxan egotea. Udalaren ziurtagiria beharko da baldintza horiek betetzen direla adierazteko.
g) Bideak bitarteko kale bihurtzea.
Agindu honen ondorioetarako, honako espazio hauek jotzen dira bitarteko kaletzat: merkataritza-jarduera izanik, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa dutenak, zeintzuetan oinezkoek lehentasuna duten ibilgailuen zirkulazioaren aurretik; eta, besteak beste, honako hauek izan daitezke euren ezaugarriak: zoladura plano bakarra, paseorako zonetako eta ibilgailuentzako zonetako zoruak bereizita dituela, trafikoa antolatua da eta abiadura mugatua (gutxi-gorabehera 20 km/h), trafiko oztopatzeko eta oinezkoei lehentasuna emateko ornamentuak dituena, bestek beste: arbolak, jardinerak, oztopo-zutoinak, bolardoak, etab.
h) Zamalanetarako eta/edo banaketa logistikorako zonak ezartzea; alegia, merkataritzako horniketa-lanak batu, zentralizatu eta minimizatzeko diren espazioak.
3.– Diru-laguntzaren helburu diren inbertsioak ekitaldia hasten denetik 2019ko irailaren 30era bitartean egin daitezke.
4.– Ez dira diruz laguntzeko modukotzat jotzen BEZa, tasak, profesionalen ordainsariak, etekin industriala, gastu orokorrak, ezta esandako kostuan zorrotz sartzen ez den beste ezein kontzeptu ere. Izaera orokorrez, ez dira diruz laguntzeko modukoak izango gero udalerrira itzultzea eskatuko duten jarduera eta/edo inbertsio haiek.
5.– Agindu honen arabera, hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.
6.– Diruz lagunduko den jardueraren gehienezko azpi-kontratazio portzentajea % 100ean jartzea. Azpi-kontratazio horrek diru-laguntzak arautzeko lege orokorrak, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak,29. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu. Agindu honen arabera dirua jaso duen edozein jarduerak, azpi-kontratazioa agindu horren araberakoa izateko, aipatutako lege-betekizun hori betetzeaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko ditu: kontratua idatziz taxutzea, aurrena Merkataritzako Zuzendaritzak kontratua baimenduta, eta kontratua erabakitzeko, gutxienez, hiru eskaintza eskatzea beste hainbeste hornitzaileri.
7. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.
1.– Laguntzen zenbatekoa: inbertsioen egikaritze materialaren kostuaren % 80koa izango da.
6.1 Ikerlanak artikuluan jasotako jardueren kasuan, ondorengo gehieneko zenbatekoak ezartzen dira diru-laguntzentzat, ikerlan motaren arabera:
– 6.1.a) artikuluko ikerlanak (MSPB eta eguneratzeak): 25.000 euro.
– 6.1.b) artikuluko ikerlanak (Udal azokak): 15.000 euro.
– 6.1.c) artikuluko ikerlanak (Udalerriko plan estrategikoak prestatzea): prestatze-kostuaren% 70, eta gehienez ere 25.000 euro.
2.– Nolanahi ere, deialdi eta udalerri bakoitzeko gehieneko diru-laguntzari muga jarriko zaio, hauxe: populazio-tramuaren arabera dagokion diru-laguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefiziente atertzen den emaitza:
Agindu honen ondorioetarako, honako alderdi hauek izango dira kontuan:
a) EUSTATek argitara emandako biztanleriaren eta merkataritzaren azken zentsua hartuko da erreferentziarako, 2018ko urtarrilaren 1ekoa.
b) Udalerriko merkataritza-dentsitatea: txikizkako establezimendu kopurua x 1.000/biztanle kopurua.
c) Merkataritza-dentsitatearen koefizientea: udalerriaren merkataritza-dentsitatea/EAEko merkataritza-dentsitatea.
3.– VII eranskinean daude jasota herri bakoitzeko populazio, merkataritza-establezimendu eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, eta EAEko merkataritza-dentsitatea.
III. KAPITULUA
MERKATARIEN ELKARTE ETA ELKARTE MISTOENTZAKO, EDO HIRI-MERKATARITZAREN PLATAFORMA, ELKARTE-MULTZO EDO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK
8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
1.– Baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak dira diruz laguntzeko modukoak:
– Udalerriko garapen komertzialerako plangintzarekin bat eta saileko plan estrategikoak markatzen dituen dinamizazio- eta sustapen-pautekin bat datozenak;
– Esparruko akordioan jasotako helburuak lortzeko asmoa duten proiektuak;
– MSPB ikerlanean edo horren ordezko edo osagarri den ikerlanean jasota daudenak;
– kidetuta ez dauden saltokien parte-hartzea ez mugatzea, ezta baldintzatzea ere, eta kidetuei bezalako tratua ematea ekitaldiaren jakinarazpenei eta antolaketari dagokienez. Hala, udalerriko saltoki guztientzako eskuragarri dauden bitartekoak erabiliko dira. Jarduketaren eragin geografikoa muga daitekeenean, berriz, eragin-eremu horretan kokatutako establezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan, baldin jarduera horiek hau lantzen badute:
a) Udalerriko merkataritza eta erosketa-turismoa dinamizatzera eta sustatzera zuzendutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, berorien helburua merkataritza-fluxuak erakartzea xede duten zonako estrategiak bultzatzea baldin bada.
b) Ingurura merkataritza-fluxuak erakartzea erraztuko duten merkataritzaren zerbitzu osagarriak antolatzea eta sustatzea.
c) Sektorearentzat interes erkidea duten lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea (eskalako ekonomiak sortzen dituzten proiektuak, negoziazio onuragarriak, etab.).
Ez dira diruz lagunduko programa honen bitartez kanpainen ondoriozko sariak, merkataritza-abonamendu motako kanpainen ondoriozko gastuak edo toki-izaerakoen ondoriozkoak.
Blogak eta webguneak, sortuberriak direnean, diruz lagunduko dira baldin eta horien edukiak irekiak badira eta ez badute sarbide-mugarik.
2.– Ekitaldia hasten denetik 2018ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu ahal izango dira diruz lagun daitezkeen jarduerak.
3.– Estatutuetako helburua banaketaren aktibitateari lotuta duten Merkatarien Elkarteek eta Elkarte Mistoek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute eta agindu honetako II, III, IV, V eta VI. eranskinetan jaso gabeko udalerrietan kokatuak baldin badaude, gutxienez 10 merkataritza-establezimendu badituzte, laguntza eskabidea aurkeztu ahal izango dute, bakarra udalerriko, artikulu honetan jasotako aktibitateak garatzeko, eta aurreikusitako gainerako baldintza guztiak ere bete beharko dituzte, agindu honetako 5. artikuluan eta MSPB ikerlanean jasotako udalaren eta elkarteen arteko esparru-akordioa izan ezik.
4.– Aldi berean, aurreko paragrafoetan zehazten diren jarduera berdinak izango dira diruz lagungarriak eskatzaileak Hiri-merkataritzaren Plataformak, Elkarte-multzoak edo hiri-merkataritzako elkarteak direnean.
5.– Agindu honen arabera, hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.
Ez da diruz lagunduko BEZa (aitorpenetik salbuetsita daudela egiaztatzen duten merkatari-elkarteen, elkarte mistoen, plataformen edota hiri-merkataritzako elkarteen kasuan izan ezik), ezta bestelako tasak edo zergak ere.
6.– Diruz lagunduko den jardueraren gehienezko azpi-kontratazio portzentajea % 100ean jartzea. Azpi-kontratazio horrek diru-laguntzak arautzeko lege orokorrak, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak,29. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu. Agindu honen arabera dirua jaso duen edozein jarduerak, azpi-kontratazioa agindu horren araberakoa izateko, aipatutako lege-betekizun hori betetzeaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko ditu: kontratua idatziz taxutzea, aurrena Merkataritzako Zuzendaritzak kontratua baimenduta, eta kontratua erabakitzeko, gutxienez, hiru eskaintza eskatzea beste hainbeste hornitzaileri.
9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.
1.– Emandako laguntzen zenbatekoa proiektuaren egiazko kostuaren % 80ra irits daiteke.
2.– Nolanahi ere, deialdi bakoitzeko eta udalerriko elkarteen multzorako gehieneko diru-laguntzaren muga hauxe izango da: merkataritza-tartearen arabera dagokion diru-laguntza udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizienteaz biderkatuta lortzen den emaitza:
Blog eta webguneen kasuan diru-laguntzaren zenbatekoak ez du emandako diru-laguntzaren % 20a gaindituko.
Agindu honen ondorioetarako, honako alderdi hauek izango dira kontuan:
a) EUSTATek argitara emandako biztanleriaren eta merkataritzaren azken zentsua hartuko da erreferentziarako, 2018ko urtarrilaren 1ekoa.
b) Udalerriko merkataritza-dentsitatea: txikizkako establezimendu kopurua x 1.000/biztanle kopurua.
c) Merkataritza-dentsitatearen koefizientea: udalerriaren merkataritza-dentsitatea/EAEko merkataritza-dentsitatea.
3.– VII eranskinean daude jasota herri bakoitzeko populazio, merkataritza-establezimendu eta merkataritza-dentsitateari buruzko datuak, eta EAEko merkataritza-dentsitatea.
IV. KAPITULUA
PROZEDURA
10. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.
1.– Agindu honetatik eratorritako eskabide, eskaera, jakinarazpen eta gainerako kudeaketa guztiak elektronikoki gauzatuko dira, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuarekin (2012ko martxoaren 9ko EHAA, 50. zk.), eta bereziki, aipaturiko dekretuaren 28.3 artikuluan jasotako zuzenketen ondorioetarako, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat etorriz.
Eskabidera eskatu eta betetzea Internet bidez soilik egin daiteke, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/dec-2018/y22-izapide/eu webgune horretan kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik. Bide elektronikotik izapideak egiteari buruzko zehaztapenak, eta eskabide-eredua bera, eskura dira aipatutako egoitza elektronikoan. Era berean, eredu horien edukiak VIII. eranskinean datoz jasota.
Espedientea eskuratzeko eta gainerako izapideak egiteko, helbide honetarako jo behar da: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.
Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailearen izenean jarduteko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo erakundearen sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta, Administrazioak agian eskatuko dituenak ere aurkeztu behar dira, otsailaren 21eko Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak konpromisoa hartu du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako araudian, edo ordezkatuko duen ondorengo araudian, ezarritako babes-mailarekin tratatzeko datu guztiak.
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 12tik 2018ko uztailaren 11ra luzatuko da.
Egitea aurreikusten diren jarduerentzako eskabidea bakarra izango da, eta, onar dadin, osorik bete beharko da.
2.– Herritarren datuak eta hizkuntzari dagokionez botere publikoek dituzten betebeharrak aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak hizkuntza ofizialetako edozein aukeratu dezake administra- zioarekin harremanetan jartzeko (Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5. eta 6. artikuluak).
3.– Erakunde eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:
UDALAK
a) Laguntza onartu duela egiaztatzeko akordio-ziurtagiria, eskumena daukan organoak egina, aurkeztutako jarduera bakoitzaren kostua eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuta.
b) Diru-laguntzaren bidez finantzatu nahi diren jardueren inguruko azalpen-txostena, merkataritza-ikuspegitik egina, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziaren (MSPB) ikerlanean duten kokapena adieraziz, edo horren ordezkoan edo osagarrian dutena, halakorik baldin badago.
Txosten horretan, gutxienez, ondorengo informazioa jaso beharko da:
1) Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:
1.a) Lortu nahi diren helburuak.
1.b) Gauzatu beharreko ekintzak.
1.c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
2) Aurrekontu zehatzak, baita partidaz partida ere, kasuan-kasuan.
3) Gauzatze-egutegia.
4) Dokumentazio grafikoa, jardueren kokaleku izango diren eremuen aurretiko egoeraren argazkiak barne.
c) 5. artikuluan aipatutako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egindako edozein aldaketaren kopia ere.
d) Erakundeak diru-laguntzen bidez finantzatu nahi diren jarduera horiek eta/edo inbertsioak egiteko bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria, organo eskudunak egina.
e) Erakunde eskatzailearen zin-egite edo erantzukizunpeko adierazpena, azaltzeko diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo legezko debekurik ez duela eta ez daukala horretarako desgaikuntza eragiten duen legezko debekurik, ezta sexuaren ziozko bereizkeriak eragindakorik ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 otsailaren 18ko legearen arabera), eta diru-laguntzak itzultzeko obligazioak ondo ordainduta dituela. Horretaz gain, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezartzen diren betekizunak betetzen ditu erakunde eskatzaileak, eta ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan zehazten diren eta onuradun izatea galarazten duten inguruabarretan sartuta.
Era berean, indarreko araudian erakunde onuraduna izateko ezartzen diren betekizun guztiak betetzen dituztela, hori hala dela egiaztatzen duen dokumentazioa dutela, eskatzen zaienean dokumentazio hori Merkataritza Zuzendaritzaren esku utziko dutela eta laguntzen onuradun izan bitartean aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dutela adierazten dute erakunde eskatzaileek erantzukizun-adierazpenean, beren erantzukizunpean.
f) Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu egin nahi badira, informazio berri hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» izeneko kanal telematikoaren bitartez eman beharko da, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).
MERKATARIEN ELKARTEAK ETA HIRI-MERKATARITZAKO ELKARTE MISTOAK EDO PLATAFORMAK, ELKARTE-MULTZOAK EDO ELKARTEAK:
a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa. Kasuan kasu, eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko izen-ematearen kopiak aurkeztu beharko ditu.
Hainbat elkarte ordezkatzen dituen enpresa-erakundearen, edo hiriko merkataritza plataformen kasuan, aipatutako ordezkaritza jasotzen duen akordioaren kopia, eta ordezkatutakoen zerrenda.
Esandako akordioan ez badute udalerriko elkarte guztiek parte hartzen, azalpen-agiri batean jasoko dira akordioa lortzeko egindako izapideak, zer erakunde geratu diren akordiotik kanpo eta zergatik.
b) Erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia eta berorren ahalorde-agiria, edo, bestela, laguntza-programa hau kudeatzen duen organoaren aldeko berariazko baimena hura lortzeko.
c) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, edo, bestela, laguntza-programa hau kudeatzen duen organoaren aldeko berariazko baimena hura lortzeko.
d) Azalpen-memoria, merkataritzaren ikuspegitik egina, laguntzaren helburu den jarduera bakoitzari buruzkoa; betiere, honako hau jasoz: MSPB ikerlanean sartzen den ala ez, edo, halakorik bada, hura ordezten edo osatzen duenean.
Txosten horretan, gutxienez, ondorengo informazioa jaso beharko da:
1.– Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:
1.a) Lortu nahi diren helburuak.
1.b) Gauzatu beharreko ekintzak.
1.c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
2.– Sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
3.–. Gauzatze-egutegia.
e) Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera egokiak emandako ziurtagiri eguneratua, Merkatarien Elkarteen Erroldan erakunde eskatzaileaz dauden datuei buruzkoa, dauden datu guztiak jasoz.
f) Elkarte edo hiri-merkataritzako plataforma, elkarte-multzo edo elkarteko idazkariaren ziurtagiria, zeinetan honako hauek jasotzen diren: elkartekideen zerrenda, eskabide egiteko epearen aurreko hilabetearekiko eguneratua, eta azken ekitaldian bildutako kuotak. Enpresen zerrenda sexuaren arabera bananduta islatu beharko da; alegia, merkataritza-enpresetako titular diren emakumezkoak adieraziko dira, alde batetik, eta titular gizonezkoak, bestetik.
g) Kasuan kasu, 5. artikuluan aipatutako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egindako edozein aldaketaren kopia ere.
h) Erakunde eskatzailearen zin-egite edo erantzukizunpeko adierazpena, azaltzeko diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo legezko debekurik ez duela eta ez daukala horretarako desgaikuntza eragiten duen legezko debekurik, ezta sexuaren ziozko bereizkeriak eragindakorik ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 otsailaren 18ko legearen arabera), eta diru-laguntzak itzultzeko obligazioak ondo ordainduta dituela. Horretaz gain, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezartzen diren betekizunak betetzen ditu erakunde eskatzaileak, eta ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan zehazten diren eta onuradun izatea galarazten duten inguruabarretan sartuta.
Era berean, indarreko araudian erakunde onuraduna izateko ezartzen diren betekizun guztiak betetzen dituztela, hori hala dela egiaztatzen duen dokumentazioa dutela, eskatzen zaienean dokumentazio hori Merkataritza Zuzendaritzaren esku utziko dutela eta laguntzen onuradun izan bitartean aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dutela adierazten dute erakunde eskatzaileek erantzukizun-adierazpenean, beren erantzukizunpean.
i) Merkatarien elkarte bat baino gehiago duten udalerrien kasuan, haien ordezkaritza duen erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu: elkarteetariko bakoitzak proiektuaren exekuzioarekiko duen konpromiso- eta partaidetza-maila; laguntza zehaztearen ondorioei dagokienez zenbatekoa; eta elkartearen ordezkari izango den pertsona izendatzeko dokumentazioa- laguntzaren onuradun gisa dituen obligazioak betetzeko ahalmen aski duena izango da ordezkaritza hori.
j) Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu egin nahi badira, informazio berri hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» izeneko kanal telematikoaren bitartez eman beharko da, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).
k) Hala badagokio, BEZaren aitorpena egitetik salbuetsita dagoelako ziurtagiria.
l) Hala dagokionean, jarduera bakoitzean parte hartzeko aukera jakinarazteko erabiliko den sistemaren xehetasuna.
11. artikulua.– Zuzenketak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Merkataritza Zuzendaritzak ikusten badu aurkeztutako eskabidean akatsen bat, hutsen edota zehaztasun faltaren bat dagoela, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, dena delakoa zuzen dezan; halaber, jakinaraziko zaio hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Epe hori igarotakoan, zuzendu ezean, ebazpena emango da eskatzaileak eskaeran atzera egin duela adierazteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
12. artikulua.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzea.
1.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lurralde-ordezkaritzari (inbertsioa egingo edo jarduera gauzatuko deneko lurraldearen arabera) dagokio aurkezten diren eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Eskabide horiek ondo ulertu eta ebaluatzeko, beharrezko irizten dien argibide eta agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.
2.– Eskabide bakoitza aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamen bat aurkeztuko da eta berariaz adieraziko da eskatutako diru-laguntza emango den ala ez, eta zenbatekoa izango den.
13. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena.
1.– Merkataritzako zuzendariak, aurreko artikuluan aipatutako proposamena aintzat hartuta, sei hilabeteko epea –laguntza-eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta–, izango du eskabideok ebazteko: hurrenkeraz ebatziko ditu, eskabide bakoitzak espedientea osatzen duen unetik, agindu honetako 2. artikuluko 3. paragrafoan xedatuarekin bat etorriz.
2.– Erakunde eskatzaileei diru-laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gainera, onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
3.– Laguntza emateko ebazpenak honakoak adierazi behar ditu: erakunde onuradunaren nortasuna, diruz lagundutako proiektu bakoitzari emandako laguntzaren zenbatekoa, berorren kostu estimatua eta egikaritzeko epea. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutako epean eta moduan.
4.– Ebazpena emateko epea amaitu, eta erakunde interesdunari ezer jakinarazi ez bazaio, eskatutako laguntza onetsi egin dela esan nahiko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan agindutakoarekin bat etorrita.
14. artikulua.– Gastuak eta inbertsioak justifikatzea.
1.– Diruz lagundutako proiektua gauzatu ostean, erakunde onuradunak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du dagokion lurralde historikoko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren merkataritza-arloan: kasuan kasu dagokion dokumentazio nahikoa, justifikazio-kontu moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 30. artikuluaren arabera (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72.3. artikuluan ezarritakoaren arabera). Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:
– Kontu-sailak likidatzeari buruzko ziurtagiriak.
– Jardueraren amaierari buruzko udal ziurtagiriak.
– Faktura originalak edo konpultsatuak eta euren ordainketa-egiaztagiriak.
– Dokumentazio grafikoa.
– Azken buruko egoeraren argazkiak, eskabidean aurkeztutakoekin bat datozenak.
– Jarduerako gastuak eta sarrerak.
– Berariazko parte-hartzea beharrezkoa den kasuan, jarduketari atxikitako saltokien zerrenda, elkarte antolatzailearen kide den edo ez zehaztuta.
– Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko jasotako laguntzei buruzko deklarazioa, zeinetan honako hauek jasotzen diren: erakunde finantzatzailea eta onartutako edo jasotako zenbatekoa.
– Esparru-akordioan ezarritako segimendu-batzordeak egindako balioespen-akta, eta, halako batzorderik ez bada, elkarteak egindako txostena, zeinetan honako hauek jasoko diren: gauzatutako proiektuen adierazleetako hasierako eta bukaerako emaitzak, lortutako ondorioak, eta garatutako jarduera bakoitzaz udalak zein merkatarien elkarteak egindako balioespena. Hurrengo ekitaldietan hura errepikatzeko motiboak eta komenentzia.
– Merkataritza Zuzendaritzak eskatutako beste edozein agiri, beharrezkoa delako.
Onuraduna hiri-merkataritzaren plataforma, elkarte-multzoa edo elkartea bada; edo zenbait elkarte ordezkatzen duen enpresa-erakundea bada, artikulu honetan zehazten diren justifikazio-agiriak ontzat emango dira, bai merkataritzaren plataforma, elkarte-multzo edo elkartearen izenean badaude, bai erakunde horietako kide den edonoren izenean badaude ere.
2.– Aurkeztutako proiektuaren justifikazioan, aurkeztutako eta diru-laguntza emateko kontuan izandako aurrekontuari dagokionez beherazko % 25ekoa baino desbideratze txikiagoa badago; bada, diru-laguntza birkalkulatu egingo da, betiere hasierako esleipena kalkulatzeko erabili ziren irizpide berberak aplikatuz.
Beheranzko desbideratzea % 25ekoa edo handiagoa bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egin daiteke, emandako diru-laguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla justifikatzen denean izan ezik. Bigarren kasu horretan, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan.
Kasu bietan ere, alegazioak aurkeztu ahal daitezen, entzunaldiaren izapidea eskainiko da, eta agindu honetako 19. artikuluan aurreikusitako espedientea izapidetuko da.
3.– Merkatarien elkarteek garatutako jarduerei dagokienez, 2018ko abenduaren 31 izango da epemuga; eta, udalek garatutakoei dagokienez, 2019ko irailaren 30a.
Justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epea 2 hilabetekoa izango da, onartutako azken proiektua exekutatzen denetik hara.
4.– Lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek egiaztatu egingo dute, gastu justifikatuen azterketaren eta aurkeztutako euskarri materialaren bitartez, laguntzaren xede izan diren jarduerak gauzatu egin direla, eta, azken batean, laguntzak ondo betetzen dituela, agindu honetan ezarritako betekizunak. Halaber, Lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek kasu guztietan ikuskatuko dute lagundutako inbertsio-proiektua, jarduera egikaritu dela eta diruz lagundutako proiektuaren arabera egokia dela egiaztatzeko, eta dagokion agirian edo txostenean jasoko dute lortutako emaitzaren berri.
5.– Aipatutako alderdi guztiak egiaztatu dituztenean, lurralde historiko bakoitzeko Turismo, Mer- kataritza eta Kontsumo saileko merkataritza-arloek txosten bat prestatuko dute eta Merkataritza Zuzendaritzari igorriko diote, egindako gastuaren arabera, dagokion diru-laguntzaren likidazio-proposamena egiteko.
15. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.
Laguntzak ondorengo formularen arabera ordainduko dira:
Aldeko ebazpena eman ostean ordainduko da emandako diru-laguntzaren % 70, 16.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotakoan, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
Diruz lagundutako jarduera eta/edo inbertsio guztiak bukatu ondoren ordainduko da gainerakoa, betiere erakunde onuradunak agindu honetako 14. artikuluan zehaztu dokumentazioa aurkeztu ostean.
Onuradun izateko inguruabarrak (Agindu honen 5. artikuluan ezartzen direnak) betetzen jarraitzearen mende geratuko da abonua.
16. artikulua.– Enpresa onuradunaren betebeharrak.
a) Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egin dutela ulertuko da.
b) Diru-laguntza eman den xede jakinerako erabiltzea.
c) Eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko diote Merkataritza Zuzendaritzari, hark egoki irizten dituen egiaztapen guztiak egin ditzan diruz lagundutako jardueren garapenaren eta gauzatze-lanen inguruan.
d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia beren eginkizunen barruan deialdi honen karietara jasotako diru-laguntzei buruz eskatzen duten informazio guztia ematea.
e) Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe.
f) Udalak: diruz lagundutako jarduera guztietan, berariaz agertu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailak laguntza eman diela, Merkataritzako zuzendaritzak Ikusizko Nortasunaren Eskuliburuaren bidez zehaztutako eran. Era berean, zuzendaritzari horri jakinaraziko diote jarduera bakoitza noiz amaitzekoa den.
g) Merkatarien elkarteak eta hiri-merkataritzaren plataformak, elkarte-multzoak edo elkarteak:
– Idatziz jakinarazi beharko diote dagokion lurralde-ordezkaritzari, gutxienez 7 egun balioduneko aurrerapenarekin, diruz lagundutako aktibitateak non, noiz eta zer ordutan izango diren.
– Berariaz agertu beharko da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailaren laguntza jaso izana kasu hauetan: diruz lagundutako edozein ekintzaren euskarri, kartel eta seinaleetan, diruz lagundutako ekintzaren hedapena edo publizitatea egiten badute, Ikusizko Nortasunaren Eskuliburuaren bidez Merkataritza Zuzendaritzak zehaztutako eran. Era berean, esandako horietako bakoitzaren ale bat gutxienez entregatuko dute.
– Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoaren Sailari idatziz jakinarazi beharko diote, dagokion lurralde-ordezkaritzan, diruz lagundutako aktibitateetan edozein aldaketa egin behar bada, dena delako ekintza burutzeko eguna baino lehen.
– Ez dute ezein euskarritan, publizitatekoa edo informaziokoa izan, hizkera edo irudi sexistarik erabiliko (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Legearen 3. artikulua). Halaber, zuzenean sortzen dituzten agirietan, hizkera inklusiboa izango da.
h) Bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira diruz lagundutako jardueren argitalpen, iragarki eta publizitate guztietan, eta pertsona erabiltzaileei eta kontsumitzaileei erakunde onuradunekin dituzten harremanetan gaztelania eta euskara erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie.
Aurrekoa ez bada betetzen, ez da besterik beharko programa honen bidez ematen den laguntza jasotzeko aukera kentzeko, hurrengo deialdietarako.
17. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.
Onartu daitekeen bakarra dagokion eskabidean aurkeztutako eta garatu beharreko jardueretan aldaketaren batzuk egitea da. Baina, inola ere ez da onartuko jarduketak ordeztea, ezta eskabidean aurkeztu ez diren jarduketak sartzea ere, Baldin ekintzaren bat ez egitea erabaki bada, ezingo da ekintza horretarako emandako kopurua gainerako ekintzetarako erabili. Halakoetan, Merkataritza Zuzendaritzak egokitu egingo ditu emandako diru-laguntzen zenbatekoak, dagokion likidazio-ebazpenaren bitartez.
18. artikulua.– Ikuskatzea.
Diruz lagundutako proiektuak aurrera nola doazen eta nola garatzen ari diren ikusteko egoki deritzen ikuskatze eta egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu Merkataritza Zuzendaritzak. Horretarako, eskatzen dizkien argibide osagarri guztiak eman beharko dizkiote enpresa onuradunek zuzendaritza horri.
19. artikulua.– Ez-betetzeak.
Erakunde onuradunak ez baditu betetzen laguntza emateko ebazpenean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzak, Merkataritzako zuzendariak, behar den ebazpena emanez eta ez-betetze horri buruzko espedientea egin ondoren, non erakunde interesdunari entzungo zaion, adieraziko du onartutako diru-kopuruak eskuratzeko eskubidea erabat edo zati batean galdu duela, eta, hala badagokio, aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, gauzatze-mailarekiko proportzioan, bai eta berandutze-interesak ere, hala baitiote Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta, zati baten diru-itzulketari dagokionez, 38/2003 Legeak, 37. artikuluan zehazten duenaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.
Ez-betetzearen espediente hori egoitza elektroniko honen bidez izapidetu daiteke, ez beste inola: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak/
II. ERANSKINA
15.000 BIZTANLETIK GORAKO UDALERRIAK
1.– Araba:
Laudio
Vitoria-Gasteiz
2.– Bizkaia:
Amorebieta-Etxano
Barakaldo
Basauri
Bermeo
Bilbao
Durango
Erandio
Ermua
Galdakao
Gernika-Lumo
Getxo
Leioa
Mungia
Portugalete
Santurtzi
Sestao
3.– Gipuzkoa:
Arrasate/Mondragón
Bergara
Donostia
Eibar
Errenteria
Hernani
Hondarribia
Irun
Lasarte-Oria
Pasaia
Tolosa
Zarautz
III. ERANSKINA
15.000 BIZTANLETIK BEHERA ETA MERKATARITZAREN ALDETIK BIZIBERRIKO POTENTZIALA DAUKAN GUNE HISTORIKOA DUTEN UDALERRIAK
1.– Araba:
Agurain
Dulantzi
Bastida
Guardia
2.– Bizkaia:
Balmaseda
Berriz
Elorrio
Etxebarri
Lekeitio
Markina-Xemein
Mundaka
Ondarroa
Plentzia
Ugao
Urduña
Trapagaran
3.– Gipuzkoa:
Alegia
Andoain
Antzuola
Aretxabaleta
Astigarraga
Azkoitia
Azpeitia
Beasain
Bergara
Deba
Elgoibar
Eskoriatza
Getaria
Lazkao
Legazpi
Lezo
Mutriku
Oiartzun
Oñati
Ordizia
Orio
Soraluze
Urretxu
Zestoa
Zumaia
IV. ERANSKINA
ESKUALDEAN EKONOMIAREN ETA MERKATARITZAREN ALDETIK ERREFERENTZIAZKO JOTZEN DIREN UDALERRIAK
1.– Araba:
Amurrio
2.– Bizkaia:
Sopela
Zalla
3.– Gipuzkoa:
Zumarraga
V. ERANSKINA
ESKUALDEKO UDALERRI NAGUSIETATIK, 100 MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDU BAINO GEHIAGO DUTENAK
1.– Araba:
Laudio (Kantauri Arabarra)
Vitoria-Gasteiz (Arabako Lautada)
2.– Bizkaia:
Bilbao (Bilbao Handia)
Bermeo (Gernika-Bermeo)
Durango (Durangaldea)
Mungia (Plentzia-Mungia)
Ondarroa (Markina-Ondarroa)
Zalla (Enkartazioak)
3.– Gipuzkoa:
Arrasate/Mondragón (Debagoiena)
Beasain (Goierri)
Donostia/San Sebastián (Donostialdea)
Eibar (Deba Beherea)
Irun (Bidasoa Beherea)
Tolosa (Tolosaldea)
Zarautz (Urola Kostaldea)
VI. ERANSKINA
10.000 BIZTANLETIK GORA, 100 MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUTIK GORA ETA EAEKO BATEZ BESTEKO LANGABEZIA TASA BAINA ALTUAGOA DUTEN UDALERRIAK. 2018KO URTARRILAREN 1EAN (12,00)
1 – Araba:
Amurrio
Laudio
Vitoria-Gasteiz
2 – Bizkaia:
Barakaldo
Basauri
Bermeo
Bilbao
Erandio
Portugalete
Santurtzi
Sestao
Trapagaran
3.– Gipuzkoa:
Eibar
Errenteria
Irun
Pasaia
VII. ERANSKINA
EAE-KO UDALERRIETAKO BIZTANLERIA, MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDU ETA MERKATARITZA-DENTSITATEARI BURUZKO DATUAK, EUSTATEK 2018KO URTARRILAREN 1EAN EMANDAKO DATUEN ARABERA
Laguntza-programa hau arautzeko aginduan xedatutako ondorioetarako, EAEko merkataritza- dentsitatea 12,52 izango da.
VIII. ERANSKINA
IZAPIDE TELEMATIKOAK EGITEKO HIRUGARREN PERTSONENTZAKO AHALORDEA
IX. ERANSKINA
ESKABIDEA