EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-08-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018162

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita 603. ikastarotik 612. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

Xedapenaren data: 2018-08-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201804350
Maila: Ebazpena
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Fundación Hazi fundazioa, Gestión Integral Denbo S.L., Fundación Laboral de la Construcción fundazioa, Derioko Nekazaritza Eskola, Fraisoroko Nekazaritza Eskola, eta Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutua, prestakuntza-enpresek eta eskolek ikastaro hauek antolatu dituzte:
– 603. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. enpresak Vitoria-Gasteizen emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 604. ikastaroa, Fundación Laboral de la Construcción Markinan emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa ikastaroa (on-line), oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 605. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. enpresak Orozkon emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 606. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. enpresak Mungian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 607. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioa Abadiñon emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa ikastaroa (on-line), oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 608. ikastaroa, Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutuak emandakoa: Natura ingurunea aprobetxatzeko eta kontserbatzeko, eta Basoa eta ingurunea kudeatzeko ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.
– 609. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskolak emandakoa: Basoen kudaketa eta natura ingurunea, Paisajismoa eta landa-ingurunea, Lorezaintza eta loradenda, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.
– 610. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioa Fraisoron emandakoa: Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea, Lanbideko profesionaltasun-ziurtagiria, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 611. ikastaroa, Fraisoroko Nekazaritza Eskolak emandakoa: Basoen kudaketa eta natura ingurunea, Lorezaintza eta loradenda, eta Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.
– 612. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hamar ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Ikusi dira, halaber, hauek:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:
1.– 603. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
2.– 604. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
3.– 605. Ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
4.– 606. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
5.– 607. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
6.– 608. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako VI. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
7.– 609. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako VII. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
8.– 610. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako VIII. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
9.– 611. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako IX. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.
10.– 612. ikastaroko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako X. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 6a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.