EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018234

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 20koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita zein egunetan amaitu den Indartu programaren 2018ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua.

Xedapenaren data: 2018-11-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201805984
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/19an argitaratutako 2018/06/11ko AGINDUA [201803153]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez, arautu eta iragartzen da Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako diru-laguntzen 2018ko ekitaldirako programa. Indartu 2018 Programa.
2. artikuluak (Baliabide ekonomikoak) hau xedatzen du:
«1.– 1. artikuluko helbururako erabiliko diren diru-baliabideak 8.000.000,00 eurokoak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
2.– Diru-laguntzak emateko ezarritako diru-zenbatekoa agortuz gero, Industriako sailburuordeak egoera horren berri emango du administrazio-ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan kreditua noiz agortu den azaldu beharko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ez da onartuko gertakari hori argitaratzen den momentutik aurrera aurkezten den eskabiderik.
3.– Dagoeneko aurkeztu diren eta izapide-fasean dauden eskabideak ezin badira erantzun esleitutako kreditu-muga agortuta egoteagatik, ezetsi egingo dira arrazoi hori dela-eta, Industriako sailburuordearen administrazio-ebazpen bidez.
4.– Ekitaldi honetan aurkeztu diren eta ezarritako muga ekonomikoa gainditzeagatik laguntzarik izan ez duten inbertsioak, aurretik aipatutako moduan ezetsi badira, hurrengo ekitaldiko baliabideez baliatu ahal izango dira, betiere kasuan kasuko deialdia egiten bada eta inbertsio horiek agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, inbertsioaren hasierari buruzko betekizunei dagokiena salbu; izan ere, betekizun horiek lehenengo eskaeraren urtean bete ahal izan dituzte. Horretarako, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute, baina ezetsitako lehen eskabidearen datari emango zaio lehentasuna.»
Azaldutako guztiagatik, eta kontuan hartuta 2018koazaroaren 20an amaitu direla Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 11ko Aginduan jasotako laguntzak (itzuli behar ez diren diru-laguntzak) emateko funtsak (agindu horren bidez arautzen eta iragartzen da Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako diru-laguntzen 2018ko ekitaldirako programa. Indartu 2018 programa), eta aipatutako aginduaren 2. artikuluan ezarritako ahalmenei jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2018ko azaroaren 20an amaitu dela Indartu programa arautzen duen aginduan jasotako laguntzak emateko (itzuli behar ez diren diru-laguntzak) 2018 eta 2019ko ekitaldietarako kreditua, zeinaren bidez lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo baita Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk sustatzeko, bat eginez 2018ko ekainaren 11ko Aginduaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin.
Bigarrena.– 2018ko ekitaldian aurkeztu diren eta ezarritako muga gainditzeagatik laguntzarik izan ez duten inbertsio-proiektuak, aurretik aipatutako moduan ezetsi badira, hurrengo ekitaldiko baliabideez baliatu ahal izango dira, betiere kasuan kasuko deialdia egiten bada eta inbertsio horiek agindu horretan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, inbertsioaren hasierari buruzko betekizunei dagokiena salbu; izan ere, betekizun horiek 2018an bete ahal izan dituzte. Horretarako, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute, baina ezetsitako lehen eskabidearen datari emango zaio lehentasuna.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.