EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018249

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2019ko ekitaldirako I. faserako deialdia.

Xedapenaren data: 2018-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201806377
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/29an argitaratutako 2016/12/09ko AGINDUA [201605580]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduak (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), arlo estrategikoetan Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen du: Elkartek Programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.
Aipatutako agindu arautzaileko 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, I. faseko deialdia egin behar da 2019rako, Proiektuak Onartzea eta Hautatzea, horretarako beharrezkoak diren arauak zehaztuz.
Horrenbestez, erreferentziako dekretuko 10. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan (arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen duena - Elkartek Programa) aurreikusitako I. fasearen –proiektuak onartzea eta hautatzea– deialdia egitea 2019ko ekitaldirako.
2. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9 Aginduko 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea. Agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa). Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.
2.– Eskabidera sartzea eta berori betetzea honako egoitza elektronikoan soilik egin ahalko da:
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)
3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2019ko otsailaren 28ko 12:00etan amaituko da.
4.– Deialdi honetara, 2019-2020 epealdian garatuko diren proiektuak aurkeztu ahal izango dira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:
Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskumenak dituen Zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi, eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen arloan eskumenak dituen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.
Honako kide hauek bokalak izango dira:
– Industriaren Garapenaren arloan eskumenak dituen Zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: Industriaren Garapenaren arloan eskumenak dituen Zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.
– SPRIren ordezkaria, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.
– Teknologiaren arloan eskumenak dituen Zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Ángel Martínez Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko baititu.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.