EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019133

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 4koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita administrazio-prozedura baten errekerimendua (RPS 51/19).

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-07-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201903431
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan ager daitezke (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, hamar egun balioduneko epean, errekerimenduaren eduki osoaren berri izateko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIGUEL SáNCHEZ FERNáNDEZ.
ERANSKINA