EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-11-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019223

AGINDUA, 2019ko azaroaren 12koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201905432
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/03an argitaratutako 2017/10/11ko AGINDUA [201705279]

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean –ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuen lege hori–, 6. artikuluan, Kontseilu Nagusia dago araututa gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: presidentea; presidenteordea; sindikatu-antolakunde eta konfederazioen bost ordezkari; enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkari; Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari bat; Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bat –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatua–; eta, kontuan hartuko da bakoitzak gaian daukan eskumena, Osasun Sailaren bi ordezkari –horietako batek presidenteorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (egun, Lan eta Justizia Saila). Halaber, artikulu horretan dago adierazita zuzendari nagusiak parte hartuko duela Kontseilu Nagusiaren bileretan, eta hitza izango duela, baina botorik ez.
Artikulu horretan bertan dago xedatuta Kontseilu Nagusiko kideak izendatu eta kargugabetzeko, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eman behar duela horretarako agindua (aurrerantzean, Lan eta Justizia Saila), bakoitzari dagokion erakundeak eta administrazioak proposatuta.
Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren bidez, zeinaren bidez eguneratzen baitira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak, eguneratu egin ziren Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak.
Hartu-emanetan egon dira, batetik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, Osasun Saila, Lan eta Justizia Saila eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saila eta, bestetik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebask. Elkarrizketa horietan, proposatu da zenbait kide aldatzea; beraz, kide izendapenak egin behar dira, eta argitara eman kideen zerrenda berria, Kontseilu Nagusiak ohi bezala funtziona dezan, ezinbesteko garrantzia baitauka erakunde autonomoaren jardunean.
Kontuan hartuta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kide:
Presidentea:
Titularra: Jon Azkue Manterola, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
Ordezkoa: Elena Pérez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Presidenteordea:
Titularra: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui, Osasuneko sailburuordea.
Ordezkoa: Juan José Aurrekoetxea Agirre, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
Bokalak:
– Lan eta Justizia Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: Elena Pérez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Joaquín Diaz Arsuaga, Gizarte Ekonomiako zuzendaria.
Titularra: Marcos Muro Nájera, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.
Ordezkoa. Amaia Arteaga Dañobeitia, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.
Titularra: Iciar Gonzalez Carrasco, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.
Ordezkoa: Jose Antonio Carnero Fernandez, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
– Osasun Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.
Ordezkoa: Francisco Borja Cirarda Larrea, Osasun Sustapenaren arduraduna.
– Eusko Jaurlaritzak izendatuta, udalak eta foru aldundiak entzun ondoren:
Titularra: Izaskun Urien Azpitarte. Lan Harremanen zuzendaria.
Ordezkoa: Inés Alvarez Vázquez, Lan Harremanen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.
– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean:
Titularra: Iñaki Nubla Otaola.
Ordezkoa: Sergio Achicallende Dondiz.
– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederazioaren izenean:
Titularra: Virginia Múgica Conde.
Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao.
Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans.
Ordezkoa: Nerea Zamacola Garate.
Titularra: Fernando Raposo Bande.
Ordezkoa: Amaia López Iriondo.
– Langileen izenean:
ELA sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Pello Igeregi Santamaria.
Ordezkoa: Andoni Larralde Etxarte.
Titularra: Leire Heredia Bilbao.
Ordezkoa: Izaro Mujica Badiola.
CCOO sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Alfonso Ríos Velada.
Ordezkoa: Luis Mouliaá Mayor.
LAB sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: María Lourdes Eraso Iturrioz.
Ordezkoa: Ibon Zubiela Martin.
UGT sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Esperanza Morales Quicios.
Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu.
Alberto Alonso Martín, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia; Kontseilu Nagusiaren bileretan parte hartuko du eta hitza izango du, baina ez du botorik izango.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 12a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.