Sektore publikoaren kargudunak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Juan Emilio Andrades García

Merkataritza zuzendaria 2016-12-14-tik

Enpresen nahiz merkataritzako azpiegituren lehiakortasuna hobetzen du, berrikuntzaren bitartez, teknologia berriak eskuratuz, eta salerosteko teknikak eta bitartekoak hobetuz. Merkataritzan kalitatea hobetzeko prozesuak zein berrikuntza kudeatzeko prozesuak jartzen ditu, eta banaketa-prozesuan kostuak zentzuz erabiltzeko edo murrizteko programak lantzen ditu.

Enpresen hazkundea, elkarlana eta elkarretaratze estrategikoa sustatzen ditu, merkataritzako egitura elkartuen bitartez.
Merkataritzarako Laguntza Teknikoko Kabineteen sarea berriz diseinatzen dabil, eta merkataritzako proiektu berriak erakartzen jarduten du; merkataritza-jarduera pizteko lan egiten du, batez ere, hiriguneetan, eta sostengarritasuna, kontziliazioa eta lurraldeen arteko oreka bultzatuko dituzten programak lantzen ditu.
Gure lurraldean merkataritza antolatzeko irizpideak diseinatzen eta ezartzen jarduten da, beste batzuekin.
Euskadiko Banaketa Behategia gainbegiratzen du. Merkataritzaren Zuzendaritzari, Merkataritzako Denda Handien Batzordeari, Merkataritzako Kontsulta Batzordeari eta Merkataritzako Banaketaren Behatokiari atxikita dago.

Curriculum Vitae:
JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK
Lege oharra:
Hemen adierazitako xedapenak bat datoz titularraren jarduerekin, 2012 abendutik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren arabera, eta dibulgatzaileko argitaratzen dira; horrek ordea ez du adierazi nahi jatorrizkoak eta/edo zehatzak direnik. Horretarako, EHAAren jatorrizkora jo beharko da —Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan dago jatorrizko hori— horietako bakoitzarekin lotutako estekaren bitartez, edota sarrera sarrera nagusiaren bitartez.