Sektore publikoaren kargudunak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ikerne Zuluaga Zamalloa

Azken legealdietako beste kargu batzuk:  
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) 2016-11-27-tik 2019-09-16-ra
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria (Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna) 2015-07-17-tik 2016-11-26-ra

Nekazaritzako ustiategietako egitura emankorren lehiakortasuna hobetzen jarduten du. Barazki- nahiz abeltzaintza-ekoizpena eta –osasunaren arloko programa eta ekintzak gauzatzen ditu, produkzio integratua eta ekologikoa barne.
Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatuen Antolaketa Erkidearen inguruan Europar Batasunak ezartzen dituen politiken jarraipena egiten du. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa-programak prestatu eta programatzen ditu.
Europar Batasunaren Nekazaritza Politikak Euskal Autonomia Erkidegoan eragiten dituen gastuen ordainketa egiteaz arduratzen den zuzendaritza-organoa da.
Animalien osasuna zaintzeko eta onik egoteko neurriak garatzen ditu. Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuak kudeatzen ditu, ikuskari-lanak egiten ditu.
Haztegietako hazi eta landareak antolatu, kontrolatu eta ekoizteko ekintzak burutzen ditu. Eraldaketako eta Nekazaritza Ustiategietako Nekazaritza Elkarteak sortzen, erregistratzen eta kontrolatzen ditu, eta Landako Errentamenduen Erregistro Berezia eramaten du. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari ekoizleen elkarteen erregistroa eta sustapena eramaten ditu.

Curriculum Vitae:

Ikerne Zuluaga Zamalloa - Berriak