Sektore publikoaren kargudunak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Mikel Gurutzeaga Zubillaga

Garraio Azpiegituren zuzendaria 2016-12-24-tik

Gure Trenbide Azpiegituren arloan egiten ditugun jarduerak eskumenen arabera izaten dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eskumeneko trenbideak (ET Euskotren-ek ustiatzen dituenak), Bilboko Metropoli Trena (BMT) Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin elkarlanean (BGP) eta abiadura handiko trenaren (AHT) “Euskal Y-a” edo izen berriarekin Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria (EAETSB) eta honen hiru hiriburutako sarrerak eta geltokiak eta Nafarroako lotura barne.
Sustatzaile bezela, gure administrazio-tutoretzapean egiten du lan Euskal Trenbide Sarea (ETS) ente publikoak eta eraikuntza-proiektuak onartzen ditu. Hortaz, ETSri dagokio proiektu berriak prestatzea (Informazio Azterlana, desjabetzeak, kontratazioa, Europako laguntzak e.a.) eta horiek eraiki eta obra zuzendaritza egitea, EAEren lineak mantendu, kudeatu eta babestea (Bilbo – Donostia, Lasarte-Donostia-Irun-Hendaia ibilbidea egiten duen trena edo “Topoa”), Txorierriko eta Bermeorako lineak eta Gasteizko eta Bilboko Tranbiak). Geltokien berrikuntzak eta pasaguneak ixteko planak ere gure eta ETSren ardura da.
Honen ondorioz, Zuzendaritza honek sustatzen eta kontratatzen ditu “Euskal Y-a” edo EAETSB trenbideko obrak, orain arte gipuzkoako zatian bakarrik, Eusko Jaurlaritzari Estatuko Administrazioak aginduta.
Plangintzari dagokionez, gure ardurak dira trenbideei lotutako lurralde-plan sektorialak (LPS) tramitatzea eta prestatzea gero Gobernu Kontseiluak onartzeko eta xede nagusitzat trenbide garraiorako azpiegiturak dituzten lurralde-plan partzialak (LPP) sustatzea (adibidez, Gasteizko Jundiz salgaien intermodal geltokia zein Jundiz-Lille “trenbide autobideko” parte izango dena).

Curriculum Vitae:

Ekitaldiak Mikel Gurutzeaga Zubillaga 2019.eko urriak 31

Ez dago ekitaldirik