Sektore publikoaren kargudunak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Gregorio José Zurro Tobajas

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria 2019-04-24-tik

Turismoa bultzatzeko ekintzetan jarduten da. Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak lantzen ditu, eta turismoa antolatzeko prozedurak kontrolatzen ditu: erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskaritza.
Turismoaren kudeaketa sostengarria lantzen du, turismoa dinamizatzeko planen bidez, eta eskualdeetako lankidetza-erakundeen bitartez. Ziurtatutako kalitatea garatzen jarduten da, nola enpresetan hala turismo lekuetan.
Prestakuntzako ekintzak bultzatzen ditu, turismo lekuko langileek ondo erantzun diezaieten sektorearen premiei, eta turismo-produktu berriak edota enpresak sortzen laguntzen du.
Enpresen arteko lankidetza bultzatzen du, eta sektoreko laguntzak planifikatu, kudeatu eta gainbegiratzen ditu.

Curriculum Vitae:
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS - SINATUTAKO EHAA-KO XEDAPENAK
Lege oharra:
Hemen adierazitako xedapenak bat datoz titularraren jarduerekin, 2012 abendutik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren arabera, eta dibulgatzaileko argitaratzen dira; horrek ordea ez du adierazi nahi jatorrizkoak eta/edo zehatzak direnik. Horretarako, EHAAren jatorrizkora jo beharko da —Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan dago jatorrizko hori— horietako bakoitzarekin lotutako estekaren bitartez, edota sarrera sarrera nagusiaren bitartez.