Sektore publikoaren kargudunak Enplegua eta Gizarte Politikak

Miren Irune Muguruza Mendarte

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria 2019-06-15-tik

Nire lan-taldearen zeregin nagusia da arlo hauetako politiken plangintza, koordinazioa eta ebaluazio orokorra egitea: familia, haurtzaroa, nerabezaroa, immigrazioa, dibertsitatearen kudeaketa, eta borondatezko lana, Familiei Laguntzeko Erakunde-arteko Planari arreta berezia jarrita.
Egiteko horrekin batera doaz, besteak beste, familia-politikaren arloko prestazioak eta zuzeneko ekintzarako jarduerak kudeatzea, familia ugariaren txartelak egitea, borondatezko ekintza, oro har, eta boluntariotzako erakunde eta agentziak bultzatzea, etorkinen gizarteratzerako eta gizarte-partaidetzarako politika integrala eta zeharkakoa garatzea eta, afektibotasun- zein sexu-askatasunaren arloan, askotarikotasuna kudeatzea eta pertsonen arteko berdintasun egiazko eta eraginkorra sustatzea.

Miren Irune Muguruza Mendarte - Berriak