Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

Psikopedagogia master ofizialarekin, PT eta Kontsultore lanetarako gaiztea

2018.eko azaroak 02
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Garai bateko maisu-maistra diplomatura ikasketak burutu genituenak ez daukagu Pt edo Kontsultore lanetarako gaitzerik Master Ofizial batekin. gaur egungo graduarekin konbalidatuta daukaguz gure ikasketak eta Pt edo kontsultore bezala lan egiteko graduaren Pt mentzioa egin beharko genuke.
Psikopedagogia Lizentziatura desagertu egin da, eta egungo aukera, Psikopedagogia Masterra ikasketa ofizialak egitea ( 60 kreditukoak) baino ez dago. BaIna Euskal Autonomi Erkidegoan hau ez dago onartua.
Master ikasketak burutu ahal izateko, lehengo diplomatura, edo gaur egungo gradua izatea derrigorrezkoak dira. Horregatik gradua baino haratago eramaten zaituen ikasketa batzuk direla esango nuke.

Honengatik nire eskaria hau litzateke, Maisu-maistra diplomatuek, Psikopedagogia Master ofizial bategaz, Pedagogia Terapeutiko eta Kontsultore lanetarako gaitzea, hezkuntza ordezkaritzako zerrendetan onartuz.

beste barik, nire eskaria kontuan izango duzuelakoan.

ondo izan,
Ane.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2018.eko azaroak 26

    Egun on, eta eskerrik asko zuen erantzunagatik.
    Baina nire zalantza honakoa izaten jarraitzen du. aipatzen didazuenez ez da Master baten beharrik espezialitate zerrendetan sartzeko eta lan hori egiteko gaitzeko, unibersitate tituluaak behar dira. Baina, Espezialitate horretan Master bat izateak ezingo liguke gaitu? printzipioz ikasteta gehigarriak dira eta.
    Nire eskaera ez da Masterra derrigor jartzea baizik eta Masterraren autua izan dugunok, pentsatzen ikasketa osoagoak izango genituela, eta horrela formakuntza sakonagoa jasoko genuela( ez alderantziz, hemen egon nahi dut-hau ikasiko dut.), Nire iritziz behintzat logikoa litzateke, ikasketa hauek dauzkagunok lan espezifiko honetan lantzeko gaitzea.
    Batez ere, jakinda, psikopedagogia lizentziatura existitzen ez dela.
    Dena modu baten arautua egon behar dela badakit, baina agian erabaki batzuk errebisa daitezke etorkizunari begira.

    Orain momentuan zer dagoen badakit, nire kezka , hori aldatzerik dagoen da.

    beste barik ondo izan.

    Ane.

  • Hezkuntza
    2018.eko azaroak 26

    Ane Miren agurgarria,

    Maisu-maistra diplomatuek, Psikopedagogiako Master Ofizialarekin, Hezkuntza Berezian- Pedagogia Terapeutikoko eta kontsultoreko ordezkapen zerrendetan sartzeko aukera izateko zure idazkiari erantzuna emanez, zera jakinarazten dizugu:

    Azaroaren 4ko 1594/2011 errege dekretuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren lege organikoan (estatu mailako oinarrizko legeria eta Autonomia Erkidego guztietan aplikatzekoa) araututako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapetan funtzioak betetzen dituzten Maisu/Maistren kidegoko pertsonen irakaskuntza-espezialitateak ezartzen dituenak, eranskinean xedatzen duenez, Maisu/Maistren kidegoko karrerako funtzionarioek ez dute, espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran, Master bat izatearen bidez beste espezialitate bat eskuratzeko aukerarik; unibertsitate-titulu batzuk besterik ez dira eranskin horretan aipatzen.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertistatez kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duenak, ordezkapenetarako hautagaiei dagokienez, titulazioen taulari buruzko III. eraskinean ere Lizentziaturako, Diplomaturako, Graduko eta Lanbide Heziketako Goi Teknikariaren titulazio akademikoak izatea da oinarri bakarra. Aipatutako 2012ko abuztuaren 27ko aginduko 8. eta 10. artikuluek hau adierazten dute:

    ● 8. Artikulua- “ Hautagaien zerrendetan sartzeko eskakizun espezifikiak:
    1.- Jarraian zehazten diren tituluak izatea honako zerrenda hauetako taldeetarako:
    a) Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: maisu/maistraren, Oinarrizko Hezkuntza orokorreko irakaslearen edo Lehen Hezkuntzako maisu/maistraren titulua, edo dagokion gradu-titulua.
    ….
    2.- Dagokion espezialitatea emateko prestakuntza, 10. Artikuluan xedatutakoari jarraiki
    ….”

    ●10. Artikulua- “Espezialitatea emateko prestakuntza:
    Agindu honen III. eranskidean jasotako titulazioen bidez egiaztatzen da espezialitate bakoitza emateko prestakuntza.
    …”

    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.