Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

GAZTEEN LUDOPATIA PREBENTZIO PROIEKTUA

2018.eko azaroak 22
100 %alde
2 boto (2/0)

Kaixo!

Azken bolada honetan, gazteen arteen ludopatia kasuak geroz eta gehiago dira. Gure gizarteak pairatzen duen gai garrantzitsu bat da eta hau jorratzea beharrezko ikusten dut.

Hori dela eta, gipuzkoako ikastetxe ezberdinetan, gaztelekuetan etab egiten diren Sexologia eta drogen kontsumo prebentzio eta esku hartze ezberdinen lez, gazteekin ludopatiaren gaia ere landu beharko genukeela uste dut. Geroz eta gazte gehiago baitira, beraien dirua edozein tabernetako kirol apustuko makinetan gastatzen dutenak.

Hori horrela, uste dut, garrantzitsua izan daitekeela, gipuzkoa mailan, gizarte esparruan,gure gazteekin prebentzio lan bat egitea ikastola ezberdinetan.

Hori dela eta, nik gizarte hezitzaile lez, proiektu bat garatu nahi dut, azken egunetan aldizkari askotan ikusten diren ludopatia kasu gehiago ikusi ez daitezen.

Proiektu honen gakoa, Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetan ludopatia prebentzio ikastaro taller bat eskeintzea da. Horrenbestez, gazteak ohartu daiteze, nolako kalteak ekarri ditzakeen ludopatiak.

Beraz,proiektu hau aurrera eraman asmoz, diru laguntza bat eskatzera nator. Gakoa da, ez dakidala nora jo diru laguntza hori eskatzera eta nire proiektua aurkeztera.

Hori dela eta, zuengana jotzen dut.

Espero dut, zuek gehiago argitzea.

Mila esker.

Aldeko argudioak
  • Ados nago.
    2018.eko azaroak 23
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2018.eko azaroak 26

    Jonan agurgarria,
    Hezkuntza Sailak ere kezkaz jarraitzen du hizpide duzun gaia, gainerako adikzio motekin egiten duen eran. Horregatik “Arriskuei aurre eginez, osasuna eraikiz” goiburu nagusia daraman Adizkioen VII. Planean (2017-2021 aldirako planean) jorratzen dugu ludopatia ere, Osasun Sailarekin elkarlanean.
    Bestalde, eta dakizunez, Hezkuntza Sailak bultzatzen dituen ekimen eta jarduera guztiak EAEko hiru Lurralde Historikoetarako bultzatu ohi ditu. Zure proiektua Lurralde Historiko batean ardaztu nahi baduzu, agian Lurralde Historiko horretako Foru Aldundian gizarte gaiez arduratzen den sailera jo zenezake, edo baita udalerrietako gizarte nahiz gazteria arloetara ere, berau aurkezteko helburuz.
    Eskertzen dizugu halako gai garrantzitsuak eragiten dizun kezka eta zure ekintzailetasuna atari honen bidez partekatu izana. Mila esker.