Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

UNIBERTSITATE GRADU BERRIAK

2019.eko abuztuak 20
0 boto

Kaixo,

Zera jakin nahi nuke: EAEko Unibertsitateek ba al dute espainiar estatuan existitzen ez den unibertsitate gradu baten sortzeko? Eta gradu hori Europako beste zenbait herrialdetan existitzen bada? Konbergentziara bagoaz, posible izan beharko luke, ezta?

Beraz, Unibertsitate fakultate edo ikastegi batek, existitzen ez den gradu berri bat proposatu nahiko balu, posible izango al luke?

Zuek zer erantzungo zain,

Aritz

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2019.eko irailak 03

    Kaixo Aritz,
    EAEko unibertsitateek, beraien autonomiaz baliatuz, gradu berriak eskaintzeko aukera dute, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean eta lege hau garatzen duten dekretuetan jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte.
    Mila esker.