Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

BEKEI BURUZKO INFORMAZIOA

2019.eko urriak 03
0 boto

Egun on,

Eskaera honen bidez, Lanbide Heziketako ERASMUS bekei buruzko informazioa lortu nahi dut. Hurrengo datu guztiak jakitea gustatuko litzaidake:
- Diru-laguntza kopurua eta bestelako zehaztasunak, hau da, etxebizitza, garraioa eta "paga".

Eskertuko nizueke eskaera honi erantzutea. Agur bero bat.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2019.eko urriak 07

    Rakel Basterrica agurgarria,
    Lanbide Heziketan Erasmus+ programaren esparruan deitzen diren mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko dirulaguntzei buruzko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean daukazu argitaratuta, honako esteka honetan:
    https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/erasmus-plus/web01-s2hhome/eu/

    Horrez gain, dirulaguntza horiek arautzen eta deitzen dituen azken Agindua, 2019-2020 ikasturte honetarako joan zen ekainean onartu zena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkituko duzu argitaratuta (2019ko ekainaren 27ko egunez), honako esteka honetan:
    https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903168e.shtml

    Informazio hori kontsultatu ondoren zalantzarik bazenu edo zehaztasun gehiago behar bazenu, Lanbide Heziketako zure ikastetxean lagun diezazukete, edo nahi izanez gero Lanbide Heziketako Sailburuordetzara ere zuzen dezakezu zure galdera, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzara idatziz, honako helbide elektroniko honetara: huissape@euskadi.eus
    Mila esker.