Herritarren eskaerak Hezkuntza
Eu

IKASLE TXARTELA

GALMI(e)k
2019.eko urriak 21
0 boto

Egun on,
Ondorengo duda hau sortu zaigu ikasle talde batean: unibertsitatean ikasle izateagaitik duten ikasle txartela dela eta, gustatuko litzaiguke jakitea, zergatik lanbide heziketan ez dagoen horrelako txartelik edo antzekorik, txartel horrek egunerokotasunean ematen dituen erraztasunez baliatzeko (deskontuak adibidez...).

Erantzun bat espero dugu. Eskerrik asko !

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2019.eko urriak 28

    GALMI agurgarria,
    Lanbide Heziketako ikasleok ere eskura dezakezue Nazioarteko Ikasle Txartela (nazioartean ISIC izendapena duena). Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera atarian aurkituko duzu txartel honen inguruko informazio guztia: non eta nola eskatu, bete beharreko baldintzak, edo txartelak eskaintzen dituen abantailak, besteak beste.
    Hona informazio guztia:
    https://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-2251/eu/contenidos/informacion/ocio_cult_carne_estu/eu_1744/index.shtml

    Mila esker.