(en evaluación)
Peticiones ciudadanas (textos originales) Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda
Es

Inurritza parke naturala pribatizatzen

Por gari arabolaza
2 de mayo de 2018
0 votos
N770 inurritza

Aiako lurraldetako iñurritzako parke naturalaz jabetzen ari da bertako bizilaguna bere lursail pribatuaren hesia poliki poliki parke naturalean barneratzen. Otsailaz geroztik beste metro batzuk bereganatu ditu (katastroko plano partzelario mugetik 9 metro haruntzago zehazki irudian ikusten den moduan) eta parke naturaletik doan bidezidorra bere itxituraren barruan hartu du. Hartara mendizaleok ezin dugu parke naturalera joan bide alternatiborik ez dagoenez.. Nork baieztatu du parke natural barruan itxitura hau burutzea? nondik igaro gaitezke herritarrok guztiona den parke naturalaz gozatzeko orain?

Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    3 de mayo de 2018

    Gari estimatua,

    Lehenik eta behin, argitu beharra dut Inurritzako areak, zuk zure idatzian aipatzen dituzun lursailetan, ez duela Parke Naturalaren babes figura, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuarena baizik.

    Dena dela, eta babes figura alde batera utzita, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak izendatu naturagune babestuak, bai Natura Kontserbatzeko Legeak bai Lurralde Historikoen Legeak ezartzen dute foru-aldundiek kudeatu behar dituztela horrelako naturaguneak; kasu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio. Beraz, foru-aldundi horretara jo behar duzu.

    Adeitasunez, agur.