(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Gobernu Irekia ren Euskal Eredurako Plana

5 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko apirilak 27 - 2018.eko apirilak 30

Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (Open Government Partnership)

Euskadi aukeratu du Tokiko Gobernuen Programan parte hartzeko.

Euskadiz gain, beste 20 eskualdek parte hartuko dute programa horretan.

 

Gobernu Irekirako Aliantza nazioarteko erakunde bat da,

70 herrialdez osatua,

eta gobernu irekiagoak eta arduratsuagoak

eta herritarrekin harreman zuzena dutenak sustatzeko lan egiten du.

 

Eusko Jaurlaritzak hautagai gisa aurkeztu du bere burua,

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin

eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalekin batera.

Honako hauek bultzatu dute, gainera, hautagaitza: Innobasque, MatiaFundazioa,

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta

Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea.

 

2018ko abuztua baino lehen,

Eusko Jaurlaritzak 2 urterako Plan bat aurkeztu behar du.

Planak, gehienez,

5 konpromiso izan behar ditu, gobernu ireki baterantz aurrera egiteko.

Gainera, Aliantzak ezartzen dituen 5 helburuetatik 1 garatu behar du, gutxienez:

 

- Zerbitzu publikoak hobetzea.

- Integritate publikoa areagotzea.

- Baliabide publikoak modu eraginkorragoan kudeatzea.

- Komunitate seguruagoak sortzea.

- Enpresen erantzukizuna areagotzea.

 

Plana egiteko, ezinbestekoa da gizarteak parte hartzea.

Planaren helburua betetzeko,

pertsona eta talde desberdinek beren premiak eta

interesak proposatu behar dituzte.

Urtero, Aliantzaren Berrikuspen Independenteko Mekanismoak

aztertuko du Plana.

 

Ohiko Foro bat sortuko da,

Plana sortzeko, martxan jartzeko eta aztertzeko.

Honako hauek egongo dira foroan:

euskal erakundeetako 8 pertsona eta 8 herritar.

 

Gainera, foro ireki bat ere egongo da,

herritarrek, enpresek eta adituek parte har dezaten eta elkarrekin lan egin dezaten.

 

 

 

#OGP_Euskadi
Eztabaida
2018.eko apirilak 30 - 2018.eko uztailak 31
100 %alde
5 boto (5/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Eusko Jaurlaritzak eta herritarrek

Gobernu Irekiaren Ekintza Plana jarri dute abian

2018, 2019 eta 2020. urteetarako.

Planean parte hartzen duten erakundeek eta pertsonek

aurrera egiteko pausoak ematea adostu dute.

 

Hauexek dira orain arte egin diren urratsak Ekintza Plana osatzeko bidean:

 

2018ko maiatzaren 17a

Bilera Lehendakaritzan Foro Erregularra sortzeko

Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzaren barruan.

Bileran honako hauek parte hartu zuten:

- Eusko Jaurlaritzak

- Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek

- Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalek

- Herritarren ordezkari diren erakunde eta pertsonek.

 

Bileran, bada, aipatu zen zein izango ziren eman beharreko lehen urratsak

Ekintza Plana sortzeko.

Akta bat ere idatzi zen,

bileran esandakoak jasotzeko.

 

Bileraren aurretik, Talde Sustatzaileak Foro Erregularra eratzeko prozesuan parte hartzera

gonbidatu zituen herritarrak.

  • Apirilean, herritarren ordezkari diren erakunde eta pertsonei

egin zitzaien parte hartzeko gonbita.

  • Maiatzean, Foru Erregularrean parte hartu nahi duten erakunde eta herritarrak

bildu ziren.

Bilera horretan, bada, Planari buruzko informazioa eman zen

eta Foro Erregularrean parte hartuko duten herritarren 8 ordezkariak aukeratu

 zituzten. 

  • Maiatzean, azkenik, Foru Erregularra osatu

eta gobernantza-eredua onartu zen.

 

Foru Erregularrak ekainean idatziko du lehenengo dokumentua;

Ekintza Planaren konpromisoak jasoko ditu.

Plana 2018ko irailetik 2020ko abuztura egongo da indarrean, eta tarte horretan plana bera

aztertzeaz arduratuko da foroa.

Horretarako, hiru hilean behin bilduko da.

 

2018ko maiatzaren 29a

 

Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzaren Foro Erregularra eratu zen

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian.

Foru Erregularrak, bere lehenengo dokumentuan, Planaren konpromisoak jasoko ditu.

Dokumentua Foro Irekiari eta

parte hartu nahi duten erakunde eta herritarrei helaraziko die.

 

Bileran honako hauek parte hartu zuten:

- Eusko Jaurlaritzak

- Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek

- Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalek

- Innobasquek

- Mestiza elkarteak

- Bilboko Emakumeen Kontseiluak

- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

- Sareen Sareak

- Gasteizko kontzejuek

- Osoigo plataformak

- Alberto Ortiz de Zaratek, gobernu irekiaren arloko profesional gisa

 

Bileran, Foro Erregularrak bere gobernantza-eredua onartu zuen.

Eredu hori bat dator Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzaren printzipioekin.

Herritarren ordezkariek, bileran, ideia berriak eman zituzten

erakundeek ordura arte egindako lanari buruz.

 

Hortaz, konpromisoak identifikatu eta gero,

Foro Erregularrak eta Foro Irekiak

Gobernu Irekiaren 2018-2020rako Euskadiko Ekintza Plana sortuko dute.

Plana urtero berrikusiko da.

 

Hemen dituzue Planari buruzko dokumentu guztiak:

- Foro erregularraren bilerako behin-behineko akta 2018-05-29

- Foro Erregularra - Gobernantza erduaren Proposamena

- Foro Erregularra - Gobernantza erduaren Proposamena. Irakurketa Errazean

- Onartutako Foro Erregularraren gobernantza erregimena

- Euskadirentzako diagnostikoa eta erronka gobernu irekiaren arloan. Proposamena

- Euskadirentzako diagnostikoa eta erronka gobernu irekiaren arloan Foro Erregularreko kontrastearen ondoren

- Foro Erregularra Eratzeko Prozesua - Gizarte Zibila

- Foro erregularraren pertsonen zerrenda-Faseak

- Foro Erregularra Eratzeko Prozesua. 2018ko maiatza

- OGP Euskadi-ren konpromiso bilketarako txantiloia

 

Hurrengo bilerak:

 

Ekainaren 14a Foro Erregularra

Lekua: Gipuzkoako foru-jauregia

Ordua: Arratsaldeko 4ak

- Foro Errregularren bilerako akta 2018-06-14

- Ekintza Planerako konpromisoen proposamenak

- Konpromisoen proposamenaren balorazioa

- Gobernu Irekiaren arloko diagnosia eta erronkak Euskadirentzat, ekarpenak eginaz

 

Uztailaren 2a Foro Irekia

Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa

Ordua: Arratsaldeko 4ak

- 2018-07-02 Foru Irekian eztabaidatzeko konpromiso proposamena

- Ekarpenen Laburpena. 2018-07-02

 

2018-2020 aldirako Gobernu Irekiaren aldeko Ekintza Planaren konpromisoak aztertuko dira.

 

Uztailak 12 - Arabako Foru Aldundia

OGP Euskadi - Ohiko Foroaren bilera: 16:00etan

5 iruzkin
  • 2018.eko uztailak 16

    Me parecen muy interesantes las iniciativas que se están llevando a cabo en Gipuzkoa en el ámbito de la participación.

    He aquí un par de ejemplos:
    *Campaña de escucha activa de la Diputación:
    http://www.gipuzkoa.eus/es/-/foru-aldundiak-entzute-aktiboko-kanpaina-jarri-du-abian
    *Modelo de participación en la empresa guipuzcoana:
    http://www.gipuzkoa.eus/es/-/-gipuzkoako-enpresetako-partaidetza-eredua-aberasten-ari-gara-etorkizuna-eraikiz-ekimenaren-bitartez-

  • Lehendakaritza
    2018.eko uztailak 16

    Foro Erregularrak bilera izan ondoren, OGP Euskadi-ren 2018-2020 Ekintza Planaren zirriborroari ekarpenak egin dakizkioke uztailaren 20ra arte. Hartu parte!
    -------------------
    El borrador del Plan de Acción 2018-2020 de OGP Euskadi está abierto a aportaciones, tras la reunión de Foro Regular, hasta el día 20 de julio. ¡Participa!
    https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/12066/Plan_de_Accion_OGP_Euskadii_2018_20.pdf?1531477908

  • 2018.eko ekainak 15

    El proceso de cocreación del Plan de acción de OGP Euskadi 2018-2020 va viento en popa. PARTICIPA!! http://www.ogp.euskadi.eus

  • Lehendakaritza
    2018.eko ekainak 07

    De acuerdo con el planning establecido por OGP Euskadi, es el momento de que todas aquellas personas u organizaciones que lo deseen, puedan realizar aportaciones para la elaboración de compromisos para el plan de acción en esta primera fase, antes del 2 de julio. Para ello, deberán utilizar el documento Plantilla para recogida de compromisos OGP Euskadi (http://bit.ly/2Jlxnsp )y remitirlo al siguiente correo electrónico OGPEuskadi@euskadi.eus o en esta misma página de Irekia mediante una aportación con enlace al documento previamente publicado en cualquier repositorio online.

    Posteriormente, el Foro Regular analizará cada uno de los compromisos recibidos y seleccionará aquellos que considere más adecuados para su contraste en un foro abierto para su aprobación antes del 2 de julio.

    También se somete a la consideración de la ciudadanía para su contraste el Diagnóstico y desafíos para Euskadi en gobierno abierto tras contraste en Foro Regular (http://bit.ly/2JlaeuA ), que estará abierto a comentarios hasta el 2 de julio.

    --------------------

    OGP Euskadik ezarritako plangintzarekin bat etorriz, nahi duten pertsona edo erakundeek lehen fase honetan uztailaren 2a baino lehen ekintza-planerako konpromisoak prestatzeko ekarpenak egin ahal izateko unea da. Horretarako, OGP Euskadiren konpromisoak batzeko txantiloia (http://bit.ly/2Jy0ZGG ) dokumentua erabili beharko dute eta OGPEuskadi@euskadi.eus helbidera bidali edo Irekiaren orrialde honetan bertan, ekarpen baten bidez, onlineko edozein gordailutan aurretik argitaratutako dokumentura jotzeko estekarekin.

    Gero, Foro Erregularrak jasotako konpromiso bakoitza aztertuko du eta egokientzat jotzen dituenak aukeratuko ditu, gero, foro ireki batean eztabaidatzeko eta uztailaren 2a baino lehen onesteko.

    Halaber herritarren esku Euskadirako diagnostikoa eta erronkak gobernu irekian Foro Erregularrean aztertu ondoren (http://bit.ly/2xPEvfu) jarriko da, oharrak jasotzeko, uztailaren 2ra arte.

  • 2018.eko maiatzak 17

    El trabajo coordinado de las instituciones vascas y la sociedad civil para llevar a cabo el Plan de Acción para el OGP me parece digno de elogio. Iremos viendo cómo se desarrolla.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2018.eko abuztuak 01 - 2018.eko urriak 10
Gobernu Irekiaren Euskal Eredurako Ekintza Plana. Ondorioak