(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Euskadin soldata-arrakala murrizteko ekintza-plana

3 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko irailak 07 - 2018.eko irailak 10

Askotan, emakumeek eta gizonek ez dute berdin kobratzen

lan bera eginda ere.

 

Soldata-arrakala deitzen zaio horri.

 

Halakorik gertatzea ez da bidezkoa. Beraz, aldatu egin behar da.

 

Soldata-arrakala murriztearen helburua oso garrantzitsua da eta jasota dago:

  • Eusko Jaurlaritzaren planetan.
  • Europako politikan, eskubide sozialen zati garrantzitsua baita.

Emakundek egindako txostenaren datuak

Emakundek Euskadin dagoen soldata-arrakalari buruzko azterketa egin du.

Txosten horretatik ateratako datuen arabera:

  • 2015ean, emakume langileek gizonek baino gutxiago irabazten zuten urtean.
  • 2015ean, %24,3koa zen soldata-arrakala.
    Horrek esan nahi du emakumeek, batez beste, gizonek baino 7.555 euro gutxiago irabazten dutela urtean.
  • 2009an, soldata-arrakala handiagoa zen.
    Horrek esan nahi du aldea murrizten doala urteak pasa ahala.

 

Egoera hori aldatzeko alor guztietan lan egin behar da,

arazoa konplikatua da eta.

 

Soldata-arrakala zuzena izan daiteke,

hau da, lanpostu berean emakume bati gutxiago ordaintzea gizon bati baino.

 

Soldata-arrakala zeharkakoa ere izan daiteke.

Kasu honetan, soldaten arteko aldearekin baino

zerikusi gehiago dauka kulturarekin, gizartearekin eta enpresekin lotutako

beste arrazoi batzuekin, eta horiek direla-eta

emakumeek eta gizonek ez dauzkate aukera berdinak lanean.

 

Eusko Jaurlaritzaren ekintza-plana.

Horiek guztiak kontuan hartuta, uztailean aurkeztutako dokumentu batean,

Eusko Jaurlaritzak arazoari irtenbidea emateko proposamenak eta neurriak bildu zituen.

 

"Estrategia eta ekintza-plan eragilea Euskadin soldata-arrakala

murrizteko” du izena dokumentuak.

 

Helburua lortzeko, 12 ekimen eta 60 neurri adierazten dira.

Zaintza lanekin familietan, lan-merkatuarekin, hezkuntzarekin

eta enpresetan lan egiteko moduarekin daude lotuta.

 

#brechasalarial
Eztabaida
2018.eko irailak 11 - 2018.eko irailak 30
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Estrategia horri buruzko zure iritzia ezagutu nahi dugu, hobetzen laguntzeko.

Horretarako, galdera hauei erantzun, mesedez:

1 Soldata-arrakalarekin amaitzeko, neurriak hartzea beharrezkoa dela uste duzu?

2 Plan honetan Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako neurri zehatzei buruz:
  • Zure ustez, planteatutako neurriek soldata-arrakala murriztuko dute?
  • Planean ez dagoen beste neurriren bat beharrezkoa izango dela uste duzu?
  • Planean dagoen neurriren bat ezabatu beharrekoa dela uste duzu?

3 Zure ustez, komunikabideek soldata-arrakalari buruzko

informazio gehiago eman beharko lukete?

 

3 iruzkin
  • Irekia
    2018.eko urriak 02

    Estimada Eider, hemos leído con atención tu escrito y tomamos nota de tus reflexiones, que agradecemos sinceramente, y que están en línea con los objetivos sociales y económicos del Programa de Gobierno.

    En la seguridad de que tu inquietud y compromiso también colabora a que, entre todos y todas, hagamos nuestro día a día más saludable y equilibrado, recibe un afectuoso saludo.

  • 2018.eko irailak 28

    Traslado ideas que se podrían impulsar de forma generalizada, algunas de las cuales están ya en marcha en algunas empresas:

    - Creación de guarderías en los centros de trabajo y estudio del coste y beneficio para la empresa y para la persona trabajadora (solo alojamiento, sin comida, facilidades de atención al menor en caso de maternidad, enfermedad, etc). Comenzar con su implantación a modo de experiencia piloto en la administración para su posterior traslado al sector privado.
    - Implantación de comedores en los centros de trabajo para poder comer en 20' - 30´ y salir antes.
    - Comedores en todos los colegios, subvencionados solo para familias que trabajen y según ingresos.

    Esto permitiría acompasar el horario de empresas, colegios y las actividades extraexcolares.

  • 2018.eko irailak 12

    Toda propuesta que haga que el salario sea justo me parece bien. Lo que esta pasando es que todo sube menos os sueldos. Y eso esta creando que haya cada vez mas pobreza. Cada vez es menos accesible incluso comer bien causa que los buenos alimentos naturales suben y lo que llamariamos comida basura baja. Y eso si que no tiene ningun sentido. Ahora mismo mas de la mita de un sueldo se va en los gastos de vivienda sin contar facturas. Tiene que haber un equilibrio para que la gente pueda vivir y no sobrevivir.Yo los meses que he tenido un sueldo mas bajo por el trabajo que desempeñaba llegar a final de mes era duro.Si una persona mal come, y añadimos el extres que genera no poder pagar facturas a final de mes. Hace que aumenten mas enfermedades. Es un hecho.Y creo que es necesario que haya una reestructuracion de las cosas y que se colabore en que el sueldo medio suba para que podamos difrutar de la vida con una mejor salud mental, fisica y emocional.Gracias! Un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2018.eko urriak 01 - 2018.eko azaroak 27
Estrategia eta ekintza-plan eragilea Euskadin soldata-arrakala murrizteko. Ondorioak.