(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia

6 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko urriak 01 - 2018.eko urriak 07

Ekonomiak gaur egunera arte izan duen hazteko moduak

ez du balio jada gaur egungo gizarte modernoetarako.

Izan ere, orain arte, honela funtzionatu du ekonomiak:

  • Lehengai horiekin gauzak fabrikatu.
  • Fabrikatutako gauzak tarte laburrez erabili.
  • Gauzok apurtu edo agortzean,
    bota eta zaborra sortu.

 

Garapen jasangarria izateko, aldiz,

ezinbestekoa da gure baliabideak hobeto erabiltzea.

Hau da, ingurumena eta baliabide naturalak zaintzea.

 

Hori lortzeko, beraz, badago gauzak egiteko beste modu bat.

 

Modu horri ekonomia zirkularra deritzo.

 

Hauxe da ekonomia zirkularraren proposamena:

  • Fabrikatutako gauzak ahalik eta gehien erabiltzea, luzaroan.
  • Horrela zabor gutxiago sortu eta baliabide gutxiago erabiltzen dira.
  • Gauzaren bat gehiago erabili ezin denean, ez botatzea,
    eta hari beste erabilera batzuk ematea.

 

Ekonomia zirkularrak onura hauek ekarriko dizkio Euskadiri:

  • Lanpostu berriak sortuko dira.
  • Enpresak enpresa hobeak bilakatuko dira,
    eta lehiakorragoak.
  • Pertsonak eta ingurumena zainduko ditugu.
  • Iraupen luzeagoa duten produktuak eskainiko dira, eta horrek dirua aurrezten lagunduko du.

 

Apirilaren 19an, Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu zuen

ekonomia zirkularrak Euskadin duen zeresanari buruz hitz egiteko.

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak

eta Ihobek zenbait agiri aurkeztu zituzten,

gai hori Euskadin nola lantzen ari den ikusteko informazio esanguratsua eta datuak azalduta.

 

Herritarrei ere egin zitzaien jardunaldian parte hartzeko gonbita,

Ekonomia Zirkularrerako Euskadiren Estrategia 2030 prestatzen lagun dezaten bilatzen da-eta.

Ekonomia zirkularraren esparruan lan egin

eta esperientzia horiekin arrakasta lortu duten Euskadiko enpresen berri ere eman zen.

 

Eusko Jaurlaritzak zera lortu nahi du:

Euskadiko enpresek, administrazioek eta herritarrek bere egitea ekonomia zirkularra.

 

Eta, horretarako,

martxan jarri du“Circular Thinking, Euskadi Ekonomia Zirkularrerantz” plana.

 

 

 

 

#CircularThinking
Eztabaida
2018.eko urriak 08 - 2018.eko urriak 30
100 %alde
3 boto (3/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia

helburu garrantzitsua izango da datozen urteetarako.

 

Gutxiagorekin gehiago lortzea da

ekonomia zirkularraren helburua.

 

Hau da ekonomia zirkularrak nahi duena:

  • kontsumitzeko, naturatik lehengai gutxiago ateratzea
  • beste herrialde batzuetatik lehengai gutxiago inportatzea
  • zabor gutxiago sortzea

 

Euskadiko enpresek ingurumena kontuan hartu

eta baliabide eta lehengai gutxiago erabiltzen badute,

enpresa hobeak izango dira eta beste enpresa batzuekin hobeto lehiatuko dira.

 

Europako Batzordeak egindako kalkuluen arabera,

ekonomia zirkularrarekin,

enpresek 600.000 milioi euro baino gehiago aurreztu ahal izango dute.

 

Euskadin, jendea arduratu egiten da

ekonomiaren eta ingurumenaren artean dagoen harremanarekin.

 

Horregatik, Ekonomia Zirkularraren Estrategiari buruzko

zure iritzia jakin nahi dugu:

 

  • Euskadik inportatu egiten du kontsumitzen ditugun materialen erdia baino gehiago, %71.
Zure ustez, Estrategiak izan behar ditu
produktibitatea handitzeko helburuak?
 
  • Euskadin, 150 enpresatik gora dira ekonomia zirkularra erabiltzen dutenak.
Ikastetik lan egitera pasatzen diren pertsonei
laguntzeko programei buruz, zein da zure iritzia?

 

  • Uste duzu beharrezkoa dela ekonomia zirkularreko

ekintzailetza sustatzeko neurriak abian jartzea?

 

  • Uste duzu Euskadik egunean egon behar duela ekonomia zirkularraren kontuetan?

Esate baterako, plastikoen erabileran edo jateko gehiegi botatzearekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2018.eko urriak 31 - 2019.eko otsailak 20
/lf/eu/news/52181-euskadiko-ekonomia-zirkularraren-2030rako-estrategia-lantzeko-prozesu-parte-hartzailearen-amaierako-txostena